Clare Hollingworth

Clare Hollingworth (Leicester, 1911ko urriaren 10a-Hong Kong, 2017ko urtarrilaren 10a) Erresuma Batuko kazetari eta gerra berriemaile ezaguna izan zen. 1939an, Poloniatik Alemaniara zihoanean, mugan zeuden Alemania naziren armada prestatuta ikusi zuen eta The Daily Telegraph egunkariari informazioa bidali zion. Hiru egun geroago Poloniaren inbasioaz eta Bigarren Mundu Gerraren hasieraz informatu zuen lehen kazetaria izan zen.[1]

Clare Hollingworth
Bizitza
JaiotzaKnighton (en) Itzuli1911ko urriaren 10a
Herrialdea Ingalaterra
 Erresuma Batua
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua  1927ko apirilaren 12a)
HeriotzaHong Kong2017ko urtarrilaren 10a (105 urte)
Hezkuntza
HeziketaLondresko University College
Zagrebeko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
poloniera
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, gerra-berriemailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Libération
The Daily Telegraph
The Economist
The Guardian  (1963 -  1967)
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

Find a Grave: 175162532 Edit the value on Wikidata

Biografia

1911ko urriaren 10ean jaio zen Knightonen, Leicesterreko hegoaldeko auzo batean. Gurasoak Daisy eta Albert Hollingworth ziren. Idazle izateko interes goiztiarra erakutsi zuen, amaren aurkako jarrera izan arren. Bere aitarekin batera Erresuma Batuko eta Frantziako gudu zelai historikoetara egindako bisitek gerretan zuen interesa handitu zuten. New Statesman egunkarian freelance gisa artikuluak idazten hasi zen.

1938an Alemaniako Txekoslovakia inbasioaren ondoren, Varsoviara joan zen, txekiar errefuxiatuekin lan egiteko. 1939ko martxoa eta uztaila bitartean milaka pertsona erreskatatzen lagundu zuen britainiar bisadoak eskuratzen lagunduz. Orduan, Arthur Wilsonek, The Daily Telegraph egunkariaren editoreak, kontratatu zuen, 1939ko abuztuan.

Astebete baino gutxiago zeramatzan Telegrapheko kazetari gisa lanean, Poloniara bidali zutenean, nola Europan tentsioak areagotzen ari zirela informatzeko. John Anthony Thwaites, Katowiceko britainiar kontsul nagusia konbentzitu zuen bere autoa eta gidaria utzi zezan Alemanian datuak aurkitzeko bidai baterako. Abuztuaren 28an Alemaniako eta Poloniako mugan zehar zihoala, Hollingworthek alemaniar tropen pilaketa masiboa ikusi zuen. Tropak, tankeak eta ibilgailu blindatuak Polonian sartzeko prestatzen ari ziren. Hurrengo egunean, bere berria Daily Telegraph egunkariko lehen orrialdean agertu zen.

Irailaren 1an, Varsoviako Britainia Handiko enbaxadara deitu zuen Alemania Polonia inbaditzen ari zela salatzeko.Funtzionario diplomatiko zalantzen aurrean, hauek konbentzitzeko, telefonoa bere logelako leihoaren kanpoaldean jarri zuen, indar alemaniarren hotsak atzemateko proba garbiena gisa.

Poloniako egoeraren berri ematen jarraitu zuen eta, 1940an, Daily Expressen lan egiten ari zela, Bukarestera joan zen: Bertatik Errumaniako Karlos II.a erregearen behartutako abdikazioaren eta ondorengo istiluen berri eman zuen. 1941ean Egiptora joan zen eta, ondoren Turkiatik eta Greziatik informatzen jarraitu zuen. Haren lana ez zen erraza izan zeren eta emakumezko gerra korrespontsalek ez baitzuten akreditazio formalik jasotzen. Bernard Montgomery mariskalak Tripolin sartu ondoren, 1943an, Kairora itzultzeko agindua jaso zuen. Hala ere gatazken lehen lerroetan jarraitu nahi zuen. Aljerreko Dwight D. Eisenhower jeneralaren indarren operazioen gaineko informazioak zabaldu zituen, esaterako, Chicago Daily News egunkarian idazten. Geroago Palestinatik, Iraketik eta Persiatik informatu zuen. Garai horretan Mohammad Reza Pahlavi Iraneko Shah elkarrizketatu zuen lehen kazetaria izan zen.

Gerraosteko hurrengo hamarkadetan, Palestinan, Aljerian, Txinan, Adenen eta Vietnamgo gatazketaz informatu zuen, The Economist, The Observer, The Guardian eta Telegraphen egunkarietan.

1963aren hasieran, oraindik The Guardianen lanean, Beiruten zegoen. Hollingworthek Kim Philby, Observer egunkariaren korrespontsala ikertu zuen eta sobietar itsasontzi batean Odessara alde egin zuela deskubritu zuen. The Guardianen editorea zen Alastair Hetheringtonek, ekintza judizialen beldurrez, Philbyren defekzioaren istorioa hiru hilabetez gorde zuen. Azkenean, txosten zehatza 1963ko apirilaren 27an argitaratu zen. Gobernuak berretsi zuen gertaera. 1963an Hollingworth The Guardianen defentsa gaietan berriemailea izendatu zuten; lanpostu horretan lehen emakumea izan zen.

1973an, The Telegraphen korrespontsala izan zen Txinan, lehenengoa Txinako Herri Errepublika 1949an sortu zenetik. Han Zhou Enlai eta Jiang Qing, Mao Zedongen emaztea ezagutu zituen. 1981ean erretiroa hartu zuen eta Hong Kongen finkatu zen. Asiako hirian hilko zen, 2017ko urtarrilaren 10ean, 105 urte zituela.[2][3]

Obrak

  • The Three Weeks' War in Poland (1940), Duckworth. ASIN B000XFSXEM
  • There's a German Just Behind Me (1945), Right Book Club. ASIN B0007J5R3Y
  • The Arabs and the West (1952), Methuen. ASIN B00692G566
  • Mao and the Men Against Him (1984), Jonathan Cape. ISBN 9780224017602
  • Front Line (oroimenak) (1990), Jonathan Cape. ISBN 9780224028271

Kondekorazioak

  • 1962:«Urteko emakume kazetaria», Hannen Swaffer Saria, Argeliako gerra zibilari buruzko txostenagatik.[4]
  • 1994: James Cameron saria.
  • 1999: BBC telebistaren What the Papers Say saioaren saria.[1]
  • 1982: Britainiar Inperioko Ordena, kazetaritzari egindako zerbitzuak saritzeko.[5]

Erreferentziak

Kanpo estekak