Claude Vasconi

arkitekto frantziarra

Claude Vasconi (Rosheim, 1940ko ekainaren 24a - Paris, 2009ko abenduaren 8a) frantziar arkitektoa izan zen.

Claude Vasconi
Bizitza
JaiotzaRosheim1940ko ekainaren 24a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis2009ko abenduaren 8a (69 urte)
Hezkuntza
HeziketaInstitut national des sciences appliquées de Strasbourg
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa
Lan nabarmenak
Jasotako sariak

Bizitza

Arkitekturako diploma Estrasburgon lortu zuen, eta, Stuttgarteko bulego batean lan egin eta gero, Cergy-Pontoiseko hiri berriko (Paris) urbanista izan zen. Han egin zituen lehenengo lanak. Parisko merkatuak (Les Halles) bota zituztenean, Forum des Hallesko lana egiteko lehiaketa irabazi zuen (1973). Montpellierko biltzarretako jauregia eraiki zuen, eta, horrez gainera, hainbat eraikuntza publiko egin zituen, besteak beste, Estrasburgoko Rhin Beherea departamenduko udaletxea (1986-1989). Azken urteetan egin zituen lanen artean aipagarriak ditu Reimsko biltzarretako zentroa (1990-1995), aluminioz egina, bulego-dorre bat Lillen (1995), Estrasburgoko ospitale zibil berria (2007) eta Genkeko liburutegia (2008).

Erreferentziak

Kanpo estekak