Cycle of the Werewolf

Cycle of the Werewolf (euskaraz Gizotsoaren Zikloa) Stephen King estatubatuar idazlearen beldurrezko eleberri bat da. 1983ko azaroaan Land of Enchantment argitaletxeak argitaratu zen.

Cycle of the Werewolf
Datuak
IdazleaStephen King (1983)
Argitaratze-data1983ko azaroa
GeneroaBeldurrezko eleberria
Jatorrizko izenburuaCycle of the Werewolf
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
IlustratzaileaBernie Wrightson
Orrialdeak127
ISBN978-0-9603828-2-8
OCLC417447957
Euskaraz
IzenburuaGizotsoaren Zikloa

Argumentua

AEB, Maine estatuko Traker's Mills herri txiki eta lasaian otsogizonaren ailegatzea adierazten duela dirudien hilketa bolada bat hasi da, hilabetero, ilargi beteko gau guztietan herritarren hilketekin hasi zen. Herrian PIZTIA nor ote denaren zurrumurrua barra-barra dabil, uztailaren 4eko gauean gurpildun-eserlekuko Marty Coslaw mutilak gizotxoari petardo sorta bat bota eta PIZTIA begi bakar batekin lagatzen duen arte. Honela, Martyk PIZTIA nor den jakin ahalko du, baina hark herriko norbaitek bere ezkutuko nortasuna zein den badakiela jabetzean mutil gaztea nola edo hala isilarazten saiatuko da. Marty, bere osabaren laguntzaz, PIZTIAri aurre egiteko ere prestatuko da.

Zinema

  • Silver Bullet: 1989an Daniel Attiasek zuzendu eta Gary Busey, Everett McGill, Megan Follows, Corey Haim, Terry O'Quinn, Lawrence Tierney, Bill Smitrovich, Kent Broadhurst, David Hart eta James Gammon aktoreek antzeztutako filma bat da.

Kanpo estekak