Daniel Ortega

José Daniel Ortega Saavedra (La Libertad, 1945eko azaroaren 11) Nikaraguako politikaria da. 1985-1990 bitartean Errepublikako presidentea izan zen, eta 2007an kargua berreskuratu zuen[1].

Daniel Ortega

Nikaraguako Presidentea

2007ko urtarrilaren 10a -
Enrique Bolaños
Nikaraguako Presidentea

1985eko urtarrilaren 10a - 1990eko apirilaren 25a
Junta of National Reconstruction (en) Itzuli - Violeta Barrios de Chamorro
Bizitza
JaiotzaLa Libertad (Nikaragua)1945eko azaroaren 11 (78 urte)
Herrialdea Nikaragua
BizilekuaVilla El Carmen
Lehen hizkuntzagaztelania
Familia
Ezkontidea(k)Rosario Murillo (en) Itzuli  (1978 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHerrien Adiskidetasunaren Errusiako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta idazlea
Altueraezezaguna
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIraultza Sandinista
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatoliko ez-elizkoia
Alderdi politikoaNazio Askapenerako Fronte Sandinista

Discogs: 91260 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Ikasle zela, Anastasio Somoza diktadorearen kontra borrokatzen zen FSLN (Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinista) erakundean sartu zen. Kartzelan zazpi urte igaro ondoren (1967-1974), mugimendu sandinistaren buruzagi nagusi bihurtu zen.

Sandinistek Somoza diktadorea aginpidetik kentzea lortu zutenean, Gobernu-batzordeko kide (1979-1985) eta koordinatzaile (1981-1985) aukeratu zuten. FSLNk 1984ko azaroko hauteskundeak irabazi ondoren, 1985-1990 bitartean Errepublikako lehendakari izan zen. 1990eko hauteskundeetan gobernuaren kontrako talde guztiek osatutako koalizioa atera zen garaile eta Violeta Chamorrok hartu zuen Daniel Ortegaren lekua.

2006ko hauteskundeetan, berriz aukeratu zuten presidente.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Daniel Ortega