Darío de Regoyos

Irundar ospetsua

Darío de Regoyos y Valdés (Ribeseya, Asturias, Espainia, 1857ko azaroaren 1a - Bartzelona, Katalunia, 1913ko urriaren 29a) espainiar pintorea izan zen.

Darío de Regoyos
Autoerretratua Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDarío de Regoyos y Valdés
JaiotzaRibadesella1857ko azaroaren 1a
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1913ko urriaren 29a (55 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaAcadémie royale des Beaux-Arts (en) Itzuli
Carlos de Haes (en) Itzuli
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia
Joseph Quinaux (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Herbehereak
KidetzaLes XX
L'Essor (en) Itzuli
Mugimenduainpresionismoa
Puntillismoa
symbolist painting (en) Itzuli

Biografia

Arkitekto baten semea zen. San Fernandoko Arte Ederretako eskolan egin zituen pinturako ikasketak.

Parisa joan zen 1880an eta Bruselara, gero. Ensor, Rodin eta Signacekin batera, ohiko arauen kontra zegoen "XXak" Belgikako pintore taldeko kide izan zen. Talde horrek antolatutako erakusketetan parte hartu zuen 1884-1893 urteetan.

Bidaia ugari egin zituen, Euskal Herrira, besteak beste, europar pintore eta idazleekin batera; 1888an Espainian zehar egindako bidaian La España Negra bilduma egin zuen. Lan horretan Espainiako eta Euskal Herriko irudiak, dramatikoak askotan, agertzen dira, batez ere.

Lehen lanetan iluntasuna nagusia bazen ere, inpresionismoaren eraginez kolore argiagoak eta biziagoak erabili zituen gero. Oso erakusketa garrantzitsu eta arrakastatsuak egin zituen Euskal Herrian eta Europako beste zenbait herritan.

1898an Donostian bizi izan zen eta Bartzelonan eman zituen bere bizitzako azken bi urteak.

Inpresionismoarekin harreman handiena izan zuen espainiar pintorea izan zen. Lan nagusiak: Pueblo de la costa cantábrica, Paisaje, Diligencia en Segovia eta El aguacero.

Durangoko kale batek Darío de Regoyos izena darama.[1]

Irudi galeria

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Darío de Regoyos

Erreferentziak