David Carradine

John Arthur Carradine, zinema munduan David Carradine izenaz ezagunagoa (Hollywood, AEB, 1936ko abenduaren 8a - Bangkok, Thailandia, 2009ko ekainaren 3a), aktore estatubatuar bat izan zen eta, batez ere, Kung Fu telesailan eta Kill Bill filmean egindako lanengatik ospetsu egin zen.

David Carradine

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJohn Arthur Carradine
JaiotzaHollywood1936ko abenduaren 8a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaBangkok2009ko ekainaren 3a (72 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza moduamisadventure (en) Itzuli: Asfixia erotikoa
Familia
AitaJohn Carradine
AmaArdanelle McCool
Ezkontidea(k)ezezaguna  (1960ko abenduaren 25a -  1968)
ezezaguna  (1977 -  1983)
ezezaguna  (1986 -  1997)
ezezaguna  (1998 -  2001)
ezezaguna  (2004ko abenduaren 26a -  2009ko ekainaren 3a)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaCarradine family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaSan Francisco State University (en) Itzuli
Bayard Rustin Educational Complex (en) Itzuli
Oakland High School (en) Itzuli
Laney College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, film-zuzendaria, zinema ekoizlea, ahots-aktorea, karaktere aktorea, telebista-aktorea, gidoilaria, telebista-ekoizlea eta aktorea
Altuera181 zentimetro
Jasotako sariak
Genero artistikoaWesterna
DiskoetxeaPolydor Records
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

david-carradine.com
IMDB: nm0001016 Allocine: 10328 Rottentomatoes: celebrity/david_carradine Allmovie: p84255 TCM: 29484 TV.com: people/david-carradine IBDB: 34643
MySpace: officialdavidcarradine Musicbrainz: 5d07acbc-50e3-4b0c-b168-8389777ae868 Discogs: 253697 Find a Grave: 37899069 Edit the value on Wikidata

Biografia

John Arthur Carradine Hollywooden (AEB) jaio zen 1936ko abenduaren 8an. Aita John Carradine aktorea izan zen eta ama, Ardanelle "Abigail", jaiotzez, McCool. Keith, Christopher eta Robert anaiaorde izan zituen[1].

Jack txikiak —horrela deitzen zioten etxean— haurtzaro mugitua izan zuen. Gurasoak banandu eta behin eta berriro ezkondu ziren. Bera jaio zenean, amak aurreko ezkontza batetik bazituen beste hiru seme-alaba eta aitaren lehena bazen ere, beste lau senide etorri zitzaizkion gero. Bere autobiografiaren arabera, bikoteak ez zituen harreman samurrak izan eta, bost urte besterik ez zuenean, bere buruaz beste egiten saiatu zen, jada. Anaia Bruce eta biek aita biologiko ezberdinak zituztela jakin zuenean, bere burua urkatu nahia etorri omen zitzaion.

Hiru urtez ezkonduta egon ondoren, amak dibortzioa eskatu zion Johni, baina beste bost urtez ezkonduta segitu zuten. 1944an banandu zen bikotea, Jackek zazpi urte zituela. Aitak Kaliforniatik alde egin zuen, ez baitzion pentsioa ordaindu nahi eta bikotea sesio legaletan murgildu zen. Jack aitarengana joan zen, New Yorkera, baina ondorengo urteetan hemendik hara ibili beharrean izan zen, barnetegi eta erreformatorioetan.

Azkenean, Jack Carradine Kaliforniara itzuli zen eta Oakland Junior College eskolan (gaurko Laney College) graduatu zen. Drama eta Musikaren teoria ikasi zuen eta musika idazten hasi.

Alde egiten saiatu bazen ere, 1960an, AEBetako armadara joan behar izan zuen. Betiko neska-lagun Donna Lee Bechtekin ezkondu zen eta alaba bat izan zuten, Calista. Haurtzaroan izandako egonkortasun ezak bizitza guztian jazarri zion, bera ere bost aldiz ezkondu baitzen. Askotan izan zen atxilotua eta prozesatua eta, maiz, droga abusuak hartu zuen.

Hauek izan ziren bere emazteak:

  • Donna Lee Becht (1960-1968)
  • Linda Gilbert (1977-1983)
  • Gail Jensen (1986-1997)
  • Marina Anderson (1999-2003)
  • Annie Bierman (2004-2009)

Gainera, 1972 eta 1975 artea, Barbara Hershey neska-lagun izan zuen.

Lana

David Carradine Kung Fu' seriean

Zinema ibilbidea 1964ko western generoko Taggart filmean hasi zuen. Aktore gisan dizdira egin zuen, baina 1972 eta 1975 urte arteko Kung Fu telebista seriearen pertsonaiak pisu handia hartu zion karrera osoan. Kwai Chang Caine moje shaolín txinatar-estatubatuarra Bruce Leerentzakoa zen hasiera batean, baina Carradineri esleitu zioten, Brucen itxura orientalegia zela-eta.

Ppertsonaia esanguratsua izan zen haren lan-ibilbidean eta, ondoren etorri ziren interpretazioak askotan arte martzialei lotuta egon ziren: adibidez, Richard Mooreren Circle of Iron (1978) edo Steve Carverren Lone Wolf McQuade (1983). Kung Fu seriea egin zuenean, Carradine ez zen arte martzialetan oso jaioa, baina interes handia piztu zitzaion eta trebatzen saiatu zen: gaiaren inguruko liburu bat ere idatzi zuen.

Ondorengo urteetan, beste lan batzuk ere izan zituen:

1990eko hamarkadaren hasieran, Kung Fu telebista seriearen jarraipena zuzendu, protagonizatu eta ekoitzi zuen

Azken zinema lanen artean, Bill pertsonaia azpimarratu behar da, Quentin Tarantinoren Kill Bill filma Uma Thurmanen ondoan egin zuenean.

Telebista serie batean ere parte hartu zuen, Celebrity Paranormal Project, VH1 kanalean: aktore ospetsuak hainbat tokitan sartzen ziren eta espirituekin egiten zuten topo. Carradine gidaria zen edo esperientzia zuena, behintzat.

2009an, Big Stan filma estreinatu zuen, berriro Kung Fu lanetan aurrekogaraiak gogoraraziz.

Arazoak bizitza pertsonalean

Gaztetan, behin baino gehiagotan hartu zuten preso, polizia jotzeagatik, ordena publikoko iskanbilak, lapurretak eta abar leporatuta.

1967an, —izena aldatuta zuen, jada, eta David zen— marihuana izateagatik atxilotu zuten.

1974an, oso pertsona ezaguna zen eta berriro hartu zuten atxilo, lapurreta eta kalteak esleituz. Peiotearen eraginpean eta bilutsik paseatzen ibili omen zen Laurel Canyon auzoan. Leihoa hautsi eta bizilagun baten etxera sartu zen, besoan ebakia eginez. Odola dariola zihoan eta poliziak horrela atxilotu zuen, odol arrastoak jarraituz, alegia.

1980an, Hegoafrikan zela, Rally filma egiten, berriro atxilotu zuten, marihuana zuelako. Hamarkada hartan beste bi aldiz behintzat egon zen preso, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Heriotza

2009ko ekainaren 4an, hilik aurkitu zuten Bangkokeko (Thailandia) Park Nai Lert hoteleko logelan. Bertako medioetan, bere buruaz beste egin zuela esan zuten, bere burua urkatuz, baina haren agenteak arrazoi naturalak izan zirela esan zuen. Geroko azaldu zen informazioaren arabera, badirudi ez bata eta ez bestea ez zela egia izan, bere buruari itolarria eraginez jasandako istripua baizik; masturbazioan, arnasestu autoerotikoaren bidez, sexu estimulazioa potentziatu nahian zebilen eta horretantxe ari zela hil zen[2].

Thailandiako poliziak ez zuen ofizialki ezer argitu eta familiak FBIren laguntza eskatu zuen. Hango agintaritzak poliziaren ikerketa behatzeko baimena eman zien, baina ez ikertzeko ahalmena. Egun batzuk geroago, Thai Rath egunkariak Carradineren hilotzaren argazkia argitaratu zuen, aurkitu zuten bezalaxe, eta aktorearen familia haserretu zen oso[3].

Ondorengo egunetan, hipotesiak barra-barra ibili ziren, baina ez zen ezer egiaztatu. Bigarren autopsia batek suizidioaren kontua baztertu zuen, baina ez ziren heriotzaren arrazoiaren ondorio garbira iritsi[4].

Carradinek 72 urte zituen eta Charles de Meaux zuzendariaren Stretch filma grabatzen ari zen.

Los Angelesko hilerrian egin zioten azken agurra eta 400 bat lagun bertaratu zire, besteak beste, Tom Selleck, Jane Seymour, Daryl Hannah eta Lucy Liu, (gonbidatuek bakarrik izan zuten joateko aukera).

Filmografia

David Carradine 2005ko apirilean.
David Carradine
Films
UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
1965TaggartCal Dodge
1966Too Many ThievesFelix
1967The Violent OnesLucas Barnes
1969Heaven with a GunCoke BeckBarbara Hersheyrekin
Young Billy YoungJesse Boone
The Good Guys and the Bad GuysWacoWith John Carradine
1970The McMastersWhite Feather
Macho CallahanDavid Mountford
1971Maybe I'll Come Home in the Spring FlackSally Fieldekin
1972Boxcar Bertha'Big' Bill ShellyJohn Carradine eta Barbara Hersheyrekin
1973The Long GoodbyeDave / Socrates — Marloweren zeldakideaUncredited
Mean StreetsDrunk
1975Death Race 2000Frankenstein (Death Race)
You and MeZetoZuzendaria
Keith Carradine, Robert Carradine
Barbara Hersheyrekin
1976CannonballCoy 'Cannonball' BuckmanRobert Carradinekin
Bound for GloryWoody GuthrieNational Board of Review Award for Best Actortitle = David Carradine Awards & Nominations
1977The Serpent's EggAbel Rosenberg
Thunder and Lightning (1977)Harley Thomas
1978DeathsportKaz Oshay
Circle of IronThe Blind Man / Monkeyman / Death / Changsha
Gray Lady DownGates kapitaina
1979Fast Charlie... the Moonbeam RiderCharlie Swattle
1980The Long RidersCole YoungerKeith Carradine eta Robert Carradinerekin
Cloud DancerBrad Randolph
1982QShepard detektibeaBeste izan batzuk: Q: The Winged Serpent, Serpent eta The Winged Serpent
Trick Or Treats (1982)Richard
Safari 3000Eddie Mills
1983Lone Wolf McQuadeRawley Wilkes
Americana (film)Amerikar soldadu batZuzendaria,
Bruce Carradine eta Barbara Hersheyrekin
1984The Warrior and the SorceressKain
DownstreamBryant
1986P.O.W. The EscapeJames Cooper koronela
Armed ResponseJim Roth
1988Tropical SnowOskar
I Saw What You Did (1988)Stephen
Run for Your LifeMajor Charles Forsythe
1989Night ChildrenMax
Sonny BoyPearl
Future ForceJohn Tucker
1990Sundown: The Vampire in RetreatJozek Mardulak / Drakula kondea
Bird on a WireSorenson
1991Karate CopDad
Martial Law (1991)Dalton Rhodes
1992Evil ToonsGideon Fisk
Roadside ProphetsOthello
Waxwork II: Lost in TimeEskalea
1998Children of the Corn V: Fields of TerrorLuke Enright
An American Tail: The Treasure of Manhattan IslandChief WulissoAhotsa
1999American ReelJames Lee Springer
2000Down 'n DirtyGil Garner
2002Balto II: Wolf QuestNava otso xamanaAhotsa
2003Kill Bill: Volume 1Bill (Kill Bill)
2004Kill Bill: Volume 2Saturn Award for Best Supporting Actor
Hair HighMr. SnerzAhotsa
Dead & BreakfastMr. Wise
2005Brothers in ArmsDriscollaction western
2006The Last SectVan Helsing
2007Homo ErectusMookoo
Epic MovieThe Curator
Fall Down DeadWade
Camille (2007)Cowboy Bob
How to Rob a BankNick
Fuego (2007)Lobo
Max Havoc: Curse of the DragonMaisu handia
2008Big StanThe Master
Richard III (2008)Henry Stafford
Hell RideThe Deuce
Last HourMike Stone detektibea
Death RaceFrankenstein (ahotsa)
My SuicideVargas
Kung Fu KillerCraneTelebista
KandishaAmerikarra
The Golden BoysZeb kapitaina
2009Absolute EvilRaf McCane
Crank: High VoltagePoon Dong
Road of No ReturnMr. Hover
The RainClive Jonis
Bad CopHumes detektibea
All Hell Broke LooseIan McHenry
2010True LegendAnton
AutumnPhillip
Money to BurnKlau
DetentionPrincipal Hoskins
Night of the TemplarDendaria
2011StretchMonteiro
2012Eldorado (2012)Gidari espirituala
Telebista
UrteaIzenburuaPertsonaiaOharrak
1963East Side/West SideHal Sewoski1 episodioa
1964The Virginian (TV seriea)The Utah Kid1 episodioa
1965Bob Hope Presents the Chrysler TheatreFitzhugh1 episodioa
1965Alfred Hitchcock Hour: Thou Still Unravished BrideEdward Clarke1 episodioa 22 Mar. 1965
1966Shane (TV seriea)Shane16 episodio
1967Cimarron StripGene Gauge1 episodioa The Hunted
Johnny Belinda (1967)LockyTelebista
1970The Name of the Game (TV seriea)Jason1 episodioa
1971GunsmokeClint1 episodioa
Night GalleryGideon1 episodioa
1968–1971Ironside (TV seriea)Frank Carson,
Luke Roberts,
Pogo Reems
3 episodio
1972–1975Kung FuKwai Chang CaineIzendapena— Primetime Emmy Award for Outstanding Lead Actor in a Drama Series]]
Nominated — [[Golden Globe Award for Best Actor – Television Series Drama
1975The Family HolvakCraw2 episodio
1979Mr. HornTom HornTelebista
1980Gauguin the SavagePaul GauguinTelebista
High Noon, Part II: The Return of Will KaneBen IronsTelebista
1981Darkroom (TV seriea)Biker/Hitchhiker1 episodioa
1983The Fall GuyPat Patterson1 episodioa
Faces of Culture (telebistarako seriea, 1983)narratzailearen ahotsaDokumentala
1984AirwolfDr. Robert Winchester1 episodioa
Partners in CrimeHermanski1 episodioa
The Fall GuyCaretaker1 episodioa October the 31st John Carradine, Keith Carradine eta Robert Carradinerekin
JealousyBobby DeeTelebista
1985North and South (TV miniseriea)Justin LaMotteMiniseries
Nominated — Golden Globe Award for Best Supporting Actor – Series, Miniseries or Television Film
1986Kung Fu: The MovieKwai Chang CaineTelebistarako filma
1987Six Against the RockBernard "Bernie" Paul CoyTelebista
Night HeatTheodore Telford1 episodioa
Matlock (TV seriea)Jimmy Legrand1 episodioa The Country Boy
1988I Saw What You DidStephenTelebista
1989Matlock (TV seriea)Steve Mazarowski2 episodio The Prisoner: Part 1 eta The Prisoner: Part 2
1990The Young RidersThe Buzzard Eater1 episodioa
The Ray Bradbury TheaterSpender37. episodioa End the Moon Be Still as Bright
1991The Gambler Returns: The Luck of the DrawKwai Chang CaineTelebista
1993–1997Kung Fu: The Legend ContinuesKwai Chang Caine88 episodio
1997Last Stand at Saber RiverDuane KidstonTelebista
Keith Carradinerekin
1999CharmedTempus1 episodioa
2001Queen of Swords (TV seriea)El Serpiente2 episodioa The Serpent eta End of Days (Flashback)
Warden of Red RockMike SullivanTelebista
Lizzie McGuireHimself1 episodioa Between a Rock and a Bra Place
Jackie Chan AdventuresLo Pei1 episodioa The Warrior Incarnate
Titus (TV seriea)Bob1 episodioa Houseboat
2002The Outsider (2002 film)HainesTelebista
King of the HillJunichiro Hill (ahotsa)2 episodio
2003–2004Alias (TV seriea)Conrad2 episodio
2003–2005Wild West TechHost21 episodio
2005–2006Danny PhantomClockwork (ahotsa)2 episodio2005–2006Medium (TV seriea) Ghost of a dead psychotic man as himself in Alice in Wonderland episodioa.
2006Medium (TV seriea)Jessica's Brother1 episodio
2007In Case of Emergency (TV seriea)Guru Danny1 episodioa
2008Son of the DragonBirdMiniseries
2009Mental (TV seriea)Gideon Graham1 episodioa
Celebrity Ghost StoriesHimself1 episodioa
2010Dinocroc vs. SupergatorJason DrakeTelebista

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Carradine