Dawn

NASAk bidalitako eta Kaliforniako JPLk zuzendutako espazio-ontzian datza Dawn misioa. Haren zeregina da Marte eta Jupiter arteko asteroide gerrikoan diren Zeres planeta nanoa eta Vesta asteroidea aztertzea. 2007ko irailaren 27an bidali zuten. 2012-2013 urteen bitartean, Vesta esploratuko du; eta 2015ean, aldiz, Zeres.

Dawn
Dawn Flight Configuration 2.jpg
Dawn zundaren artista ikuspegia, Vesta ezkerrean eta Zeres eskuinean dituela
ErakundeaNASA
Misio motaHurbilpena/orbitatzea
Jaurtiketa data2007 irailaren 27a, 7:34
NSSDC IDDAWN
Webguneadawn.jpl.nasa.gov
Masa1.250 kg
Orbita elementuak
InklinazioaPolarra
Dawn espazio-ontziaren maketa.
Dawn zundari aurreikusitako ibilbidea

Lurretik egindako bi objektuen azterketek diote nahiko konposizio desberdina dutela eta euren sorkuntzatik osorik dirautela, orain dela 4600 miloi urte.

Hasiera batean Dawnek bidean hartu eta birabidetu behar izango du 8 hilabeteko denbora tarteaz Vesta asteroidea. Horren ostean, zundak noranzkoa Zereserantz aldatuko du.

Ioi propultsagailu batek (espazioko propultsio sistemetan eraginkor eta aurreratuena) bultzatutako eta helburu zientifiko hutsa duen lehenengo espazio zunda estatubatuarra da.

Misioaren ezaugarriak

  • Misioaren arduradun nagusia: Jet Propulsion Laboratory
  • Helburuak: Zeres eta Vesta 25-4.500 km-ko altuera bitartean orbitatu.
  • Propultsioa: Eguzki energiaz baliatutako motore ionikoa.
  • Energia: 10 kW Lurrean eta 1,4 kW Zeresen.
  • Masa: 1.237 kg botaldian, erregaiko (Xenon) 425 kg barne.
  • Misioaren iraupena: 10 urte.
  • Egungo etapa: garapenean.
  • Botaldi data: 2007ko ekainean.
  • Koete mota: Delta IV 2925H modeloa.
Dawn zundaren diagrama

Jaurtiketa

Delta II motako suziri baten jaurtiketa

Zundaren botaldia programatuta zegoen Delta 7925-H kohete baten bidez Cañaveral lurmuturrean kokatuta dagoen botaldirako plataforma 17-B-tik egiteko. 2007-ko apirilaren 10ean, Titusville, Florida-ra ailegatu zen zunda, non SPACEHAB Inc.-ko instalazioetan jaurtiketarako prestatu izan zuten. Ekainaren 20rako programatuta zegoen jaurtiketa, hainbat arazoengatik 30a arte atzeratu zuten. Botaldi eremuan apurtu egin zen garabi batek jaurtiketa aste bat atzeratu zuen, uztailaren 7a arte. Gertatutako ezuste gehiagok eta eguraldi txarrak atzeratu zuten uztailaren 8a arte. Ondoren, 15a arte eta azkenean irailaren 26a arte, Martitzerako Phoenix misioaren jaurtiketa saihesteko. Berriz ere eguraldi txarra zela medio, atzerapen berri bat gertatu zen, irailaren 27a arte. Azkenik, zunda botal ahal izan zuten baina ezuste berri bat igarota, itsasontzi baten inbasioa eremuan jaurtiketa baina pixka lehenago. Zundak botaldirako arrapal 11:34ean GMT utzi zuen.

Hegaldirako aurreikusitako programa

Ikus, gainera

Kanpo estekak