Day of the Tentacle

Maniac Mansion II: Day of the Tentacle (euskaraz Maniakoaren Etxaldea II: Tentakuluaren Eguna) 1993ko LucasArts bideo-joko ekoiztetxearen abentura grafiko bat da. 1987ko Maniac Mansion abentura grafikoaren jarraipena da.

 Day of the Tentacle
Jatorria
Argitaratze-data1993
IzenburuaDay of the Tentacle
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
ArgitaletxeaLucasArts
Banatze bideadiskete
Ezaugarriak
Genero artistikoaabentura grafikoa eta science fiction video game (en) Itzuli
Joko-moduabakarka jokatzeko modua
EuskarriaDOS eta Classic Mac OS (en) Itzuli
Sarrera gailuasagua
Adin-sailkapenaEveryoneUSK 12
Software motoreaSCUMM
Ekoizpena
DiseinatzaileaDave Grossman (en) Itzuli eta Tim Schafer
GaratzaileaLucasArts
Bestelako lanak
MusikagileaClint Bajakian
Peter McConnell (en) Itzuli
Michael Land (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAmeriketako Estatu Batuak
IMDB: tt0203441 Edit the value on Wikidata
kronologia
Maniac MansionDay of the Tentacle

Argumentua

Maniac Mansion abentura grafikoan Fred Edison doktorea eta bere senide bitxien etxaldean jazotako gertakizunetatik jada bost urte igaro dira. Hura zoratzeko moduko abentura izan baldin bazen, hau are eta gehiago.

Oraingoan, jatorrizko istoriatik agertzen den lagun taldeko kide bakarra, Bernard Bernoulli, ohiko nerd xelebrea da. Honakoan, Bernardek errol garrantzitsua du, bera bezain xelebreak diren bi adiskideak, Hoagie heavy tripontzia eta Laverne neska neurotikoa, berarekin batera jatorrizko istorioko Fred Edison doktore eroskoaren etxaldera eramango baiditu.

Fred Edison doktorearen sorkuntzetako bat den, Tentakulu Gorrindolak, etxaldetik ibaira doan isuri erradiaktibotik edan eta bi beso motz ateratzeaz gain, izaera gaiztotu eta mundua bereganatzeko sekulako irrikia piztuaraziko zaio. Bernard eta bere lagunek Fred doktoreak asmatutako Kron-O-Komunak erabiliz denboran apur bat atzera egin eta Tentakulu Gorrindola geldiarazi eta isuri erradiaktiboak edan ez ditzan ekiditen saiatuko dira.

Zoritxarrez, Kron-O-Komunak martxan jartzeko Fred doktoreak benetazko diamante bat erabili beharrean imitazio bat erabiltzen duenez, denbora-makinak akatsa izan eta lagun taldearen egitasmoak espero ez zuten aldaketa sakona izango du: Hoagie 200 urte atzera egin eta AEBtako Independentzia Gerra garaiko etxaldean agertuko baita (George Washington, Thomas Jefferson eta Benjamin Franklinekin batera), Lavernek 200 urte aurrera egin eta XXII. mendearen amaierako etxaldean, eta Bernard aldiz, orainaldian egoten jarraituko du.

Kanpo estekak