Eako poesia egunak
Eako poesia egunak uztaileko asteburu batean Ean (Bizkaia) 15 urtez antolatu diren poesiaren inguruko jardunaldiak izan dira. Herriari Emon Arnasa elkarteak antolatu ditu jardunaldiok auzolanean. Parte hartzaileen artean, Koldo Izagirre, Itxaro Borda, Jose Luis Otamendi, Castillo Suarez, Iñigo Aranbarri, Irati Jimenez, Eider Rodriguez eta Katamalo taldea egon dira, beste askoren artean.
2004an antolatu ziren aurreneko aldiz, Gabriel Arestiren omenez, eta 2018an azkenekoz.
Gabriel Aresti Ean
Idazle bilbotarrak 1974ko uda Bizkaiko kostaldeko herri honetan igaro zuen, gaixorik zegoelarik, Kurtxia auzoan hain zuzen ere. Bertan zela idatzi zituen 'Eako koplak' eta 'Enaden begiak' poemak. 2004ko uztailean, herriko seme kutun izendatu zuten Ean.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
🔥 Top keywords: Berezi:BilatuAzalaTxikipedia:AzalaCarles PuigdemontGonzalo BoyePello OtxandianoBerezi:AzkenAldaketakMaria AntonietaMikel AnteroNerea KortajarenaEuskaraWikipediaTxikipedia:LaukiCastillo SuarezGalicia (L-51)Euskal HerriaIhes beteaEneko AnduezaSarpenBigarren Mundu GerraTxikipediaPaleolitoaMetalLaguntza:Wikipediari buruzCreative CommonsNagore AranburuTraineru estropadaPaulo AzpiazuHaurdunaldiImanol PradalesArrainketariakArotzaren eskuakApirilaren 17Laguntza:SarreraTaula periodikoaTxikipedia:IgelTxikipedia:PaleolitoaOihana EtxebarrietaEuskadi Ta Askatasuna