Eibar KE

Gipuzkoako futbol taldea

Eibar KE (izen osoa Eibar Kirol Elkartea, gaztelaniaz S.D. Eibar edo Sociedad Deportiva Eibar) Eibarko futbol talde nagusia da.

Eibar KE
Datuak
Motafutbol-kluba
HerrialdeaEspainia
IzengoitiaArmaginak
LigaEspainiako futbol ligako bigarren maila
EstadioaIpurua Futbol ZelaiaEibar
43°10′54″N 2°28′33″W / 43.1817°N 2.4758°W / 43.1817; -2.4758
 7.083
Agintea
LehendakariaAmaia Gorostiza
ZuzendariaCésar Palacios
EntrenatzaileaJoseba Etxeberria
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1940
Koloreak         
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreakTaldearen koloreakTaldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
webgune ofiziala
Facebook: sdeibar Twitter: sdeibar Instagram: sdeibar Edit the value on Wikidata
Eibar taldea Lehen mailarako igoera ospatzen.
Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan(0-1)
Valentziaren aurkako partida euripean.

Talde armagina, Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien, 18 denboraldi, igaro duen futbol taldea da. Guztira 25 denboraldi egin ditu Bigarren mailan. 2014-15 urtean historian lehenbizikoz Lehen Mailan jokatu zuen. 2014ko abuztuaren 24an Realaren aurka 1-0 gailenduz egin zuen debuta Ipuruan. Zazpi urte jarraian egin zituen Lehen mailan, hori izan da taldearen "urrezko aroa".

Historia

Sorrera

Eibar Kirol Elkartea 1940ko azaroaren 30ean sortu zen, Deportivo Gallo eta Unión Deportiva Eibarresa elkartu zirenean. Hasiera batean Eibar Futbol Kluba izena hartu zuen, eta gero, Eibar Kirol Elkartea izatera pasatu zen.

Eskualde mailako txapelketatan jokatzen hasi zen eta kolore klasikoak 1943-44 denboraldian hartu zituen Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu. 1947an Ipurua futbol zelaia inauguratu zen.

Bigarren mailako lehen aroa

1952-53 denboraldian Bigarren Mailara igo zen eta 1957-58 denboraldira arte egon zen zilarrezko mailan. Urte horietan Espainiako Afizionatuen txapelketa birritan irabazi zuen, 1953an Rayo Vallecano finalean 7-1 garaituz eta 1956an Sevilla FC Amateur 3-0 gaindituz.

Hirugarren mailan

Hurrengo 28 urteak hirugarren mailan egin zituen. Urte horietan 14 promozio jokatu zituen, 1986an bigarren B mailara igo arte. Urte honetan gogoangarria izan zen CD Coria taldearen aurka gainditutako kanporaketa. Hurrengo urtean, 1987-88 denboraldian, Bigarren A mailara igo zen, Alfonso Barasoain gernikarraren eskutik. Aipatu beharrekoa da rte hartan ez zuela partidarik galdu. 1990an taldearen 50. urteurrena ospatzeko Ipuruan Ajax Amsterdamen aurkako partida jokatu zen eta 1-1 berdindu zuten.

Bigarren mailan 18 urte jarraian

Orduz geroztik, 18 denboraldi jarraian mantendu zen kategoria horretan, bigarren mailan, 2005 urte arte. Horrela, Eibar taldea Espainako futbol txapelketako bigarren mailan jarraian denboraldi gehien igaro duen futbol taldea da. Hasierako urteetan azken momentutan salbatzea lortu bazuen ere 1995 eta 1997an bosgarren postuak ere lortu zituen. 2004 urtean Errege Kopako final zortzirenetara iritsi zen. Kanporaketa hura Real Madrilen aurka jokatu zuen, etxean 1-1 egin eta Santiago Bernabeun 2-0 galduta kanporatua izan zen.

2004-05 urtean laugarren amaitu zuen liga baina hurrengo urtean maila galdu zuen. Urte bakarra egin zuen Bigarren B mailan eta berriz igotzea lortu zuen, oraingoan bi denboralditarako.

Lehen mailan (2014-2021)

Eibar - Sevilla.
Deportivo de La Coruña - Eibar.

2012an Gaizka Garitano entrenatzaileak lehen taldearen ardura hartu zuen eta lehenengo denboraldian Eibarrek berriz jokatu zituen Errege Kopako final zortzirenak. Besteak beste Athletic taldea kanporatu zuen eta azkenean Malagak gainditu zuen. Hala ere urte horretan saria izan zuen bigarren A mailara igotzea lortu baitzuen. 2013-14 denboraldian Bigarren A Mailako aurrekontu txikienarekin (4 milioi euro) maila mantentzea zuen helburu baina denboraldi bikaina eginez 2014ko maiatzaren 25an Eibar Kirol Elkarteak Alavesi Ipuruan 1-0 irabazi eta Lehen Mailarako igoera lortu zuen. Bigarren mailako txapelduna gelditu zen gainera.

Kirol mailan lorturikoa administrazio mailan lortu behar izan zuen kapital zabalkundea egin beharra izan baitzuen Espainiako Federazioak eskatzen zion 1.700.000 eurotako abala jarri ahal izateko, bestela bigarren B mailara jeitsiaraziko zuten. Halako diru kopuru handia izanik bazkide kanpaina abiarazi zuten eta Euskal Herrian ezezik Europa zein beste kontinentetatik ere elkartasun itzela jaso zuen. Azkenik epearen aurretik dirua biltzea lortu zuen.

Lehen mailan 2014ko abuztuaren 24an Realaren aurka egin zuen debuta eta 1931-32 denboralditik jokatu gabe zegoen derbi gipuzkoarra jokatu zen beraz. Derbi hura Eibarrek irabazi zuen gainera, 1-0 gailenduz. Denboraldi hasiera bikaina izan zuen eta lehen itzulia bukatzerakoan 8. postuan egon zen, euskal taldeen artean lehenengoa. Bigarren itzulia ordea oso gaizki hasi zuen eta lehen hamar partidak erreskadan galdu zituen. Lehen itzuliko errentari esker 36. jardunaldirarte ez zen jeitsiera postuetan sartu baina amaieran hiru talderen arteko berdinketa izan zen eta Eibarri maila galtzea tokatu zitzaion. Hala ere Elx taldea bigarren B mailara jeitsiarazi zuten zituen zorren erruz eta Eibar lehen mailan mantendu zen.

Denboraldi berrirako Jose Luis Mendilibar entrenatzailea fitxatu zuen eta hasierako entrenamenduak 9 gizonekin eginda zalantzak sortu ziren. Ondoren 16 jokalari berri etorri ziren, tartean Borja Bastón (goleatzaile nagusia izan dena) eta gabonetan Takeshi Inui japoniarra. 2015eko uztailaren 18an taldearen 75. urteurrena ospatzeko Ipuruan Celtic Glasgowren aurkako partida jokatu zen eta 1-4 irabazi zuten eskoziarrek. Denboraldia hala ere bikain hasi zuen eta lehen itzulia 6. postuan amaitu zuen. Aurreko urtean bezala bigarren itzulian okerrago ibili zen baina hiru jardunaldiren faltan matematikoki salbatu zen eta azkenean 14. postuan amaitu zuen, denboraldi guztian lehen hamarren artean egon ondoren.

2016-17 denboraldia bikaina izan zen. 15 partida irabazita 10. postua eskuratu zuen, baina azkenaurreko jardunaldirarte 8. postuan egon zen. 2017-18 urtea are eta hobea izan zen, 9. postua eskuratu zuen eta euskal taldeen artean onena izan zen. 2018-19 denboraldian ondo jokatu zuen eta postu lasaietan egon zen urte osoan. 12. postuan amaitu zuen. 2019-20 denboraldian larriago ibili zen, baina COVID-19 pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren maila hobetu eta bi partidaren faltan mailari eustea lortu zuen.

2020-21 denboraldia halamoduz hasi zuen baina bigarren itzulian 16 partida jarraian egin zituen irabazi gabe eta azken unean erreakzioa izan bazuen ere ezin izan zion azken postuari ihes egin. Aipatzeko partida bi izan zituen, bata Bartzelonan lorturiko 1-1 berdinketa, lehen mailan talde kataluniarraren aurka lorturiko puntu bakarra, eta bestetik Alavesi 3-0 irabazi zion partidan Kike Garcíak lorturiko hat-tricka, hau ere lehen mailan lorturiko bakarra.

Lagunartekoak atzerrian

Bi lagunarteko jokatu ditu Frantzian, Estatu Espainiarretik kanpora jokaturiko lehenak, eta biak irabazi ditu Frantziako lehen mailako taldeen aurka, Girondins de Bordeauxi 0-5 eta Toulouse FC-ri 1-3 sartuaz. Maiatzean Estatu Batuetara joan zen eta Philadelphia Fury-rekin 1-1 berdindu eta New York Cosmos-ekin 2-2 berdindu baina penalti jaurtiketatan galdu egin zuen Las Vegasen jokaturiko partidan.

Ziklo berria

2021-22 denboraldia bigarren mailan jokatzeko taldea berregin zen etorkizun hurbilean lehen maila itzultzeko asmoarekin. Berriz ere Gaizka Garitanok hartu zuen taldea entrenatzeko ardura. Aurreneko partidetan makal ibili ondoren denboraldi erditik aurrera lehen bi postutan mantendu zen. Azken partida Alcorcónen zuen eta 90. minutuan jasotako golak igoera zuzenik gabe utzi zuen Eibar. Igoera play-offak ongi hasi bazituen ere itzulerako partidan luzapenean jasotako golak lehen mailarako bidea eten zuen. Hurrengo denboraldia ere bikaina izaten ari zen, 10 partidaren faltan liderra zen, baina bederatzi jardunaldi jarraian egin zituen irabazi gabe eta play-offak jokatu zituen, baina Alavések lortu zuen igoera.

2023-24 denboraldirako Joseba Etxeberria entrenatzailea fitxatu zuen.

Uniformea

Eibar Kirol Elkartearen lehen ekipamendua elastiko urdina eta granatea eta galtza urdinak dira. 1943-44 denboraldian hartu zituen kolore hauek, Gipuzkoako Federazioak FC Barcelonaren ekipamendua oparitzerakoan, herriko koloreekin bat egiten baitu.

Etxeko uniformea

 
1940
 
1943
 
1954
 
1974
 
1987
 
1992
 
1996
 
1999
 
2003
 
2007
 
2010
 
2011-2013
 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023

Kanpoko uniformea

 
2013-2014
 
2014-2015
 
2015-2016
 
2016-2017
 
2017-2018
 
2018-2019
 
2019-2020
 
2020-2021
 
2021-2022
 
2022-2023
 
2023-2024

Palmaresa

Joseba Llorentek 18 gol sartu zituen 2004-05ean.

Irabazitako tituluak

Beste sari batzuk

Kirol ibilbidea

Datuak

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 7 (2014-15, 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2018-19, 2019-20 eta 2020-21)
  • Denboraldiak 2. mailan: 28
  • Denboraldiak 2. B mailan: 7
  • Denboraldiak 3. mailan: 28
  • Ligako posturik onena: 9.a Lehen mailan (2017-18)

Azken urteetako ibilbidea

Urtea#MailaPostuaErrege Kopa
1999-002Bigarren maila11.a2. itzulia
2000-012Bigarren maila15.a1/32
2001-022Bigarren maila8.a1/32
2002-032Bigarren maila17.a1/16
2003-042Bigarren maila10.a1/8
2004-052Bigarren maila4.a1/32
2005-062Bigarren maila22.a (jeitsi)4. itzulia
2006-073Bigarren B maila1.a (igo)3. itzulia
2007-082Bigarren maila3.a3. itzulia
2008-092Bigarren maila21.a (jeitsi)2. itzulia
2009-103Bigarren B maila2.a1. itzulia
2010-113Bigarren B maila1.a1. itzulia
2011-123Bigarren B maila3.a3. itzulia
2012-133Bigarren B maila2.a (igo)1/8
2013-142Bigarren maila1.a (igo)3. itzulia
2014-151Lehen maila18.a1/16
2015-161Lehen maila14.a1/8
2016-171Lehen maila10.a1/4
2017-181Lehen maila9.a1/16
2018-191Lehen maila12.a1/16
2019-201Lehen maila14.a1/16
2020-211Lehen maila20.a (jeitsi)1/16
2021-222Bigarren maila3.a1/16
2022-232Bigarren maila5.a2. itzulia
2023-242Bigarren maila1/16

Lehen mailako datuak

2020-21 denboraldiko datuak barne, 7 denboraldi.

  • Partidak: 266
    • Irabazitakoak: 77 (50 etxean eta 27 kanpoan)
    • Berdindutakoak: 71 (31 etxean eta 40 kanpoan)
    • Galdutakoak: 118 (52 etxean eta 66 kanpoan)
  • Puntuak: 302
    • Etxean 181 eta kanpoan 121
  • Golak:
  • Txartelak:
    • Horiak: 613
    • Gorriak: 23

Derbiak lehen mailan

DataTaldeaEmaitzaTaldea
2014-8-24Eibar KE1-0Real Sociedad
2014-9-27Athletic Club0-0Eibar KE
2015-1-24Real Sociedad1-0Eibar KE
2015-3-01Eibar KE0-1Athletic Club
2015-8-30Eibar KE2-0Athletic Club
2015-12-06Real Sociedad2-1Eibar KE
2016-1-24Athletic Club5-2Eibar KE
2016-4-16Eibar KE2-1Real Sociedad
2016-9-24Eibar KE2-0Real Sociedad
2016-10-17Eibar KE2-3Osasuna
2016-12-04Athletic Club3-1Eibar KE
2016-12-11Eibar KE0-0Alavés
2017-2-28Real Sociedad2-2Eibar KE
2017-3-13Osasuna1-1Eibar KE
2017-4-24Eibar KE0-1Athletic Club
2017-4-27Alavés0-0Eibar KE
2017-8-27Eibar KE0-1Athletic Club
2017-11-05Real Sociedad3-1Eibar KE
2017-11-25Alavés1-2Eibar KE
2018-1-26Athletic Club1-1Eibar KE
2018-4-01Eibar KE0-0Real Sociedad
2018-4-15Eibar KE0-1Alavés
2018-8-31Eibar KE2-1Real Sociedad
2018-10-21Eibar KE1-1Athletic Club
2018-11-04Eibar KE2-1Alavés
2019-2-24Athletic Club1-0Eibar KE
2019-3-09Alavés1-1Eibar KE
2019-4-14Real Sociedad1-1Eibar KE
2019-8-24Osasuna0-0Eibar KE
2019-11-24Eibar KE0-2Alavés
2019-11-30Real Sociedad4-1Eibar KE
2019-12-14Athletic Club0-0Eibar KE
2020-2-07Alavés2-1Eibar KE
2020-3-10Eibar KE1-2Real Sociedad
2020-6-18Eibar KE2-2Athletic Club
2020-7-02Eibar KE0-2Osasuna
2020-9-27Eibar KE1-2Athletic Club
2020-10-18Eibar KE0-0Osasuna
2020-12-13Real Sociedad1-1Eibar KE
2020-12-23Alavés2-1Eibar KE
2021-2-07Osasuna2-1Eibar KE
2021-3-20Athletic Club1-1Eibar KE
2021-4-26Eibar KE0-1Real Sociedad
2021-5-01Eibar KE3-0Alavés

Jokalari ezagunenak

Partida gehien jokatu dituzten jokalariak

#IzenaGuztiraLigaKopa
1Garmendia562+507+55
2Artetxe39838117
3Oiartzabal35032426
4Luluaga316+282+34
5Arriola24322221
6Arbilla23322211
7Xabi Irureta22921712
8Dani García2242168
9Luis Fernando21520114
10Capa21319518

Golegileak

#IzenaGuztiraLigaKopa
1Luluaga60+55+5
2Altuna60564
3Arruabarrena51456
4Stoichkov42420
5Sergi Enrich39345
6Kike Garcia37352
7Oiartzabal32284
7Charles32284
9Gómez de Segura30291
10Arakistain28280

Gerora internazionalak izan direnak

Beste jokalari aipagarri batzuk

2022/2023 Taldea

2022ko irailaren 2an eguneratua.

Zbk.PostuaJokalaria
1 ATEAnder Cantero
2 ATZChema Rodríguez
3 ATZFrederico Venâncio
4 ATZRober Correa
5 ATZJuan Berrocal
6 ERDSergio Álvarez
7 AURQuique González
8 ERDMatheus Pereira
9 AURGustavo Blanco Leschuk
10 ERDAger Aketxe
11 AURYanis Rahmani
12 ERDPeru Nolaskoain (Athleticetik utzita)
Zbk.PostuaJokalaria
13 ATEYoel Rodríguez
14 ERDJavi Muñoz
15 ATZÁlvaro Tejero
16 ATZJosé Ríos Reina
17 AURJosé Corpas
18 AURJon Bautista
19 AURStoichkov
21 AURÁlvaro Vadillo (Espanyoletik utzita)
23 ATZAnaitz Arbilla
24 ATZCristian Glauder
30 ATZImanol García de Albeniz (Athleticetik utzita)

Lehen taldea denboraldika

Eibar 2014-2015

Eibar 2015-2016

Eibar 2016-2017

Eibar 2017-2018

Eibar 2018-2019

Eibar 2019-2020

Eibar 2020-2021

Eibar 2021-2022

Eibar 2022-2023

Eibar 2023-2024

Entrenatzaileak

Aipagarriak

Guztiak

  • 1939-1941 Felix Mugerza, Aniceto Albizu, J. Astigarraga
  • 1941-1942 Felix Mugerza
  • 1943-1946 Aniceto Albizu
  • 1946-1948 Celestino Olaizola
  • 1948-1950 Patxi Garate
  • 1950-1958 Antonio Corral
  • 1958-1959 Anastasio Bienzobas
  • 1959-1963 Antonio Mayo
  • 1963-1967 Antonio Corral
  • 1967-1968 Alberto Zapirain, J. Luis Duque
  • 1968-1969 Santiago Bardaji
  • 1969-1971 Paco Arberas
  • 1971-1973 Luis Ziaurritz
  • 1973-1974 Juanito Arriaran
  • 1974-1975 Pedro Iguaran, Ramón Murguiondo
  • 1975-1976 Martin Susilla, Alberto Ormaetxea
  • 1976-1977 Paco Arberas
  • 1977-1978 Ricardo Urdampilleta, Dioni Urreisti
  • 1978-1979 Dioni Urreisti
  • 1979-1981 Javier Alcantara
  • 1981-1984 José M. Arrizabalaga
  • 1984-1986 Juanjo Arrieta
  • 1986-1990 Alfonso Barasoain
  • 1990-1992 Mikel Etxarri

Presidenteak

  • 1940-1946 Juan Artamendi
  • 1946-1948 Bernardino Odriozola
  • 1948-1949 Crispin Garate
  • 1949-1957 Manolo Escodin
  • 1957-1958 Boni Guisasola
  • 1958-1959 Tomas Etxaluze
  • 1959-1961 Manolo Zubia
  • 1961-1962 Pedro Irusta
  • 1962-1965 Luis Maria Fernández de Betoño
  • 1965-1967 Luis María Aranegi
  • 1967-1968 Roberto Cadenas
  • 1968-1974 José González Ortiz de Zárate
  • 1974-1977 Eusebio Oyarzun
  • 1977-1984 Pako Markiegi
  • 1984-1988 Javier Arrieta
  • 1988-2002 Juan Luis Mardaras
  • 2002-2009 Jaime Barriuso
  • 2009-2016 Alexander Aranzabal
  • 2016-egun Amaia Gorostiza

Harrobia

  • Eibar B: 1994an sortu zen eta 2012an desagertu.
  • Gaur egun (gizonezkoak):
    • 2. taldea: CD Vitoria. 2015eko udan, 3.mailara bueltatzea lortu eta gero, Eibarrren harrobiko taldea izateko akordioa sinatu zuen.
    • 3. taldea: Eibar Urko. 2016ko ekainean Urkomendi 14 FT taldearekin bat egin eta hirugarren taldea sortu zen. Eibar Urko izenarekin erregionaleko taldeaz gain gazteen taldea ere sortu da.
    • Hauetaz gain adin guztietan osatu ditu taldeak Eibar Kirol Elkarteak.

Emakumezkoen taldea

Sakontzeko, irakurri: «Eibar KE (emakumezkoen taldea)»

Emakumezkoen mailan Lurraldeetako Emakumezkoa taldea du, hala ere Eibartarrak FT taldea Emakumezkoen lehen mailan aritua izan da eta 2000-01 denboraldian bigarren postuan gelditu zen. 1999an Erregina Koparen finala jokatu zuen, Oroquieta Villaverde taldeak irabazi zuen 3-1 emaitzaz.

Urteak bigarren mailan jokatu ondoren 2020. urtean Lehen mailara igotzea lortu zuen. Bigarren talde bat ere badu, Eibar B, honek Gipuzkoako erregionalean jokatzen du.

Futbol Zelaia

Ipurua futbol zelaia.

Ipurua Futbol Zelaia 5.250 Ikusle
Zelaiaren neurriak: 103x65 Metro
Helbidea: Ipurua, 2 20600 Eibar (Gipuzkoa)
Inaugurazioa: 1947
Lehen partida: Eibar 0 - Elgoibar 2

Ipurua 1947. urteko irailaren 14an inauguratu zen. Emaitza 0-2 izan zen elgoibartarren alde, Eulogio Echeverria (penaltyz) eta Ayestaren golekin.

Ereserkia

Erresekia entzun: [1]

Eibarko futbol taldea
apala bezain trebea
guztioi garaipena eskaintzeko
borrokatuko du.
Gure herriko jendeak
betidanik du esaten
Eibarrek ez duela sekula
atzera egiten.
Gorria eta urdina
dira guretzat
garaipenaren koloreak.
Mutilen a(ha)legina
animatzeko
dira eibartarron txaloak.
Pil-pil dago Ipurua
garaipena lortu arte
ez dugu etsiko.
Eibarko futbol taldea...
Gure herriko jendeak...
Gorputz eta arima
talde ta zaletu
eibartar denok
aurrera goaz.
Atzean sendo
aurrean zorrotz
hamaikakoa
garaipenaren bila.
Ipuruan zaletuok
taldearekin bat eginda
bultza dezagun
beti Eibar.
Eibarko futbol taldea...
Gure herriko jendeak...
Guk, bihotz emango dugu
Eibar beti aurrera!!!

Zaleak: Eskozia La Brava

Eskozia La Brava da Eibar Kirol Elkartearen zale talde nagusia. Zale batzuek Bost Nazioen Torneoko partidak ikustea gogoko zuten eta Murrayfield Stadiumean bizi zen giroaz liluratuta 2001ean "Eskozia La Brava" taldea eratzea erabaki zuten. Gaur egun 100 bazkide inguru dituzte.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak


2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Bigarren Mailako taldeak
Albacete | Alcorcón | Amorebieta | Andorra | Burgos | Cartagena | Eibar | Eldense | Elx | Espanyol | Huesca | Leganés
Levante | Mirandés | Oviedo | Racing Ferrol | Racing Santander | Sporting Gijón | Tenerife | Valladolid | Villarreal B | Zaragoza