Elena Martínez de Madina Salazar

euskal filologoa, onomastika ikertzailea euskaltzain urgazlea

Elena Martínez de Madina Salazar (Gasteiz, 1962ko irailaren 6a)[1] arabar euskal filologoa eta ikertzailea da, toponimoak aztertzen espezializatua. Emakumeen egoerari buruzko dibulgazioan ere jarduten du.[2] Euskaltzaindiko kidea da.[3][4]

Elena Martínez de Madina Salazar

Bizitza
JaiotzaGasteiz1962ko irailaren 6a (61 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilologoa eta idazlea
Enplegatzailea(k)Euskaltzaindia
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia

Ibilbidea

Martínez de Madina Euskal Filologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU-UPV). Urte luzez Arabako toponimia ikertzen aritu da. Ikerketan ez ezik, gai zenbaiten dibulgazioan ere badabil lanean. 2013ko otsailaren 22an euskaltzain urgazle izendatua izan zen.

Hogei urte baino gehiago daramatza Onomasticon Vasconiae, Euskal Herriko onomastika izeneko lanean. Euskal Herriko herri-izenak, kontzejuak, auzoak, kaleak, industrialdeak, ibaiak, etxeak... ikertzen eta forma egokia ezartzen du lan horretan. Elena Martínez de Madinak Gasteizko toponimia eta 63 udal-erakunde jurisdikzionalen izenak kendu nahi ditu. Berak dioenez:

"Ahaztutako izenei hautsa kentzen diet, batzuetan gaur egungoen azpian ezkutatuta baitaude".[5]

Martínez de Madinak toponimoen corpusa du, XV. mendearen amaieratik Euskaltzaindiaren XX. mendera arte.[6] Euskaltzaindiaren lana paperean editatzen hasi zen eta gero CD formatuan argitaratzen du, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.[7][8]

Euskaltzaindiko kidea da, eta onomastika-batzordean izan da 2013tik. 1996tik Gasteizko Toponimia egitasmoaren Batzordean ari da eta 2001etik Onomastika Batzordean.[1][9]

Toponimoak direla eta, zera dio Martínez de Madinak:

Toponimoaren ‘bizialdian’, nolabait esateko, honako hauexek gerta daitezke: toponimoaren desagerpena, toponimoaren iraupena, toponimoaren itzulpena edo toponimoaren desitxuratzea. Egun, oraindik ere, gure leku-izen asko euskal izenak dira, baina sarritan bestelako itxura dute, zenbait arrazoirengatik, batez ere euskararen galeragatik. Adibidez, Gometxako herritarrek Jeniturri toponimoa ezagutzen eta erabiltzen dute, besteak beste, eta leku horretan iturria dagoela ziurtatzen dute. Zer arraio da Jeniturri hori? Ba, lekuko historikoak ikertu ondoren, eta horretarako metodologia zientifikoari jarraitu behar zaio, jakina, baiezta dezakegu XVI. mendean izen hori Axariturri ‘fuente del raposo o raposos’ zela. Hortaz, gaurko Jeniturri zer da? Erdal ala euskal izena? Batek daki! Baina XVIII. mendera arte euskal toponimoa zen. Hortik aurrera, badirudi euskal izen hori gaztelaniara egokitu zela.[8]

Vitoria- Gasteiz izenaren jatorriari buruz hurrengo hau dio Elenak:

Bi izen dira, ezberdinak. 1181. urtean Nafarroako Antso VI.ak (Nova) Victoria fundatu zuen Gasteiz herrixka zegoen lekuan edo inguruan. Honelaxe dio foruak:  “… Victoria quae antea vocabatur Gasteiz”. Gogora dezagun XI. mendean, Malizhaeza merindadean, Gastehiz herria jaso zela. Hortaz, argi dago, ez da hala? Gasteiz euskaraz, Vitoria gaztelaniaz, mikrotoponimian Bitoria erabilia izan dela jakinda ere, hortxe baitugu Bitoriabidea ‘camino de Vitoria’ toponimoa … Halere, 1979. urtean izen biak biltzea erabaki zen, eta Vitoria-Gasteiz izen ofizialtzat hartu zen.[8]


Aldizkari espezializatuetan argitaratzen du, esate baterako, Toponimia historikoaren ikerketari buruzko arazo metodologikoak: datu-basearen eredua edo Zenbait arazo Oihenarten toponimoak transmititzeko: hizkuntza- eta literatura-koadernoak.[10] Hitzaldiak ematen ditu toponimoen historiaren ikerkuntzan metodologiari buruz, eta El Correo Vasco egunkarian iritzi artikuluak idazten ditu.[11]

Lanak eta artikuluak

  • Los viajeros en Vitoria.
  • Toponimia histórica de Vitoria
  • Algunos problemas en la transmisión de topónimos.
  • La toponimia de Álava : testigo de nuestras lenguas, 2015.
  • La toponimia en las estribaciones de los Montes de Vitoria : refeljo de unión entre Treviño y la Llanada, 2012.
  • Toponimia de Vitoria I. Gasteizko toponimia I. Ciudad/Hiria.
  • Toponimia de Vitoria III. Gasteizko toponimia III: Ubarrundia de Vitoria.
  • Toponimia de Vitoria IV-Gasteizko toponimia IV : Langraiz (2013).
  • Toponimia de Vitoria V-Gasteizko Toponimia. Arratzua I
  • Toponimia de Vitoria VI-Gasteizko toponimia: Arratzua II.

Erreferentziak

Kanpo estekak