Ella Ewing
Ella Kate Ewing, ezagunagoa Missouriko emakume erraldoia ezizenarekin, (La Grange, Missouri, 1872ko martxoaren 9a – South Gorin, Missouri, 1913ko urtarrilaren 10a) oso gizaseme garaia izan zen; akromegalia deritzon gaixotasunaren ondorioz, 2,54 metro garai izatera heldu zen.
Ella Ewing | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | La Grange (Missouri), 1872ko martxoaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | South Gorin (Missouri), 1913ko urtarrilaren 10a (40 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Jarduerak | |
Jarduerak | sideshow performer (en) eta zirkuko artista |
Altuera | 254 zentimetro |
Benjamin F. Ewingen eta Ana Eliza Herringen alaba bakarra izan zen Ella Kate. Orduko datuen arabera, Missouriko erraldoia munduko emakumerik garaiena zen. 7 urterekin hasi zen neurrigabe hazten. Erraldoitasuna zeukan. Chicagoko museo bat izan zen eskaintza egin zion lehena: hilabetez erakutsiko zutela, 1.000 dolarren truke. Familiari laguntzeko, baiezkoa eman zuen. Baita Barnum & Bailey zirkuak 5.000 dolarreko kontratua eskaini zionean ere. AEBetan zehar erakutsi zuten.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Artikulu hau Missouriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |