Erich Heckel

Erich Heckel (Döbeln, 1883ko uztailaren 31Radolfzell, 1970eko urtarrilaren 27a) alemaniar margolari eta grabatzailea izan zen. Die Brücke (Zubia) taldearen sortzaileetako bat izan zen, Fritz Bleyl, Ernst Ludwig Kirchner eta Karl Schmidt-Rottluffekin batera. Arkitekturako ikasketak Dresdenen utzi zituen Die Brücke taldean aritzeko, eta idazkari eta diruzain izan zen. Laurek Edvard Munch miresten zuten eta neo-erromantizismo alemaniarraren eta espresionismo modernoaren arteko zubi izan nahi zuten. 1913an taldea desegin zuten eta Heckelek Lehen Mundu Gerran parte hartu zuen anbulantzia gidari gisa. 1937an alderdi naziak bere artea endekatutzat jo zuen eta jendaurrean erakustea debekatu zion. Karlsruhe Akademiako irakaslea izan zen 1955era arte eta margotzen jarraitu zuen hil zen arte.

Erich Heckel

Bizitza
JaiotzaDöbeln, 1883ko uztailaren 31
Herrialdea Alemania
HeriotzaRadolfzell am Bodensee1970eko urtarrilaren 27a (86 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, unibertsitateko irakaslea, grabatzailea, ilustratzailea, argazkilaria eta marrazkilaria
Enplegatzailea(k)Academy of Fine Arts, Karlsruhe (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaDie Brücke (taldea)
Berlin Secession (en) Itzuli
Mugimenduaespresionismoa
erich-heckel.de

Kanpo estekak