Ernest Shonekan

nigeriar politikaria

Ernest Adegunle Oladeinde Shonekan (Lagos, 1936ko maiatzaren 9a - Lekki, 2022ko urtarrilaren 11) nigeriar politikaria izan zen. Nigeriako estatuburua izan zen 1993ko abuztutik azarora.

Ernest Shonekan


Nigeriako presidentea

1993ko abuztuaren 26a - 1993ko azaroaren 17a
Ibrahim Babangida (en) Itzuli - Sani Abacha
Bizitza
JaiotzaLagos1936ko maiatzaren 9a
Herrialdea Nigeria
HeriotzaLagos2022ko urtarrilaren 11 (85 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Margaret Shonekan (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaHarvard Business School
CMS Grammar School, Lagos (en) Itzuli
Londresko Unibertsitatea
Harvard Unibertsitatea
Igbobi College (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Zuzenbidea ikasi zuen Londreseko Unibertsitatean eta Harvard Business Schoolen ikasketak zabaldu zituen. 1964an United African Company of Nigerian hasi zen lanean eta 1980an enpresako presidente izan zen.

Hirugarren Errepublikako krisian, Ibrahim Babangida presidente militarrak Trantsizio Kontseiluko buru eta gobernuburu izendatu zuen. 1993ko ekaineko hauteskundeak baliogabetu ondoren, Babangidak abuztuaren 26an dimisioa eman zuen eta Shonekan bitarteko estatuburu izendatu zuen.

Shonekan hauteskunde presidentzial berri bat eta demokraziara itzultzea antolatzen saiatu zen, baina ezin izan zuen krisi politikoa kontrolatu. Zigor ekonomikoek inflazio handia eragin zuten eta atzerriko inbertsioa desagertu zen. Azaroaren 17an, Sani Abacha Defentsa ministroak agintetik bota zuen estatu-kolpe baten bidez.