Errementari (filma)

film

Errementari 2017an Paul Urkijo arabar zuzendariak egindako euskal filma da, Patxi Errementariaren kondairan oinarritua.

Errementari (filma)
Jatorria
Argitaratze-data2018
IzenburuaErrementari
Jatorrizko hizkuntzaArabako euskara
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma eta beldurrezko zinema
Iraupena99 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Pobaleko Burdinola, Agorregiko burdinola, Ezkio eta Azkoitia
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Paul Urkijo
Gidoigilea(k)Paul Urkijo
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaCarolina Bang
Álex de la Iglesia

Ekoizle eragileaPaul Urkijo
EdizioaPaul Urkijo
Bestelako lanak
MusikagileaPascal Gaigne
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaAraba

errementari.com…
IMDB: tt5592878 Filmaffinity: 330685 Rottentomatoes: m/errementari_the_blacksmith_and_the_devil Netlix: 80239565Edit the value on Wikidata

2017ko Sitgesko Fantasiazko Zinemaldian aurkeztu zuten[1] eta 2018ko martxoaren 2an estreinatu zuten zinema aretoetan.[2][3] 2018ko urriaren 12tik aurrera Netflixen ikus daiteke euskaraz.[3]

Sinopsia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hamar urte pasatu dira 1833ko Lehen Karlistalditik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate.[4]

Aktoreak

Sariak

  • Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astearen ikusleen saria (2017)[5][6]
  • Esloveniako Grossmannov festival filma in vina sarietan, luzemetraia onenari saria eta filme onenaren ikusleen saria (2018).
  • Espainiako Goia Sarietan, izendapena efektu berezi onenaren sailean (2019)[7].
  • Portugaleko Festival Internacional de Cinema de Terror de Lisboa sarietan, izendapena Europako filme onenaren sailean (2018).

Hizkuntza

Arabako herrixka batean girotua, Arabako euskalkian oinarritutako euskalki sorberri batean grabatu zuten Koldo Zuazo eta Gorka Lazkano hizkuntzalarien laguntzaz.[8] Horretarako Urdiaingo aditz sistema hartu zuten, bertoko euskalkia bizirik dagoelako, eta inguru horretako euskarak lotura duelako Arabakoarekin. Bestalde, Arabako euskararen hainbat elementu erabili zituzten: -gaz deklinabidea, a letraz bukatzen ziren hitzei e eranstea (hormea, zaratea...), egin aditza tartekatzea eta aurreko aditzari -tu gehitzea (hartu egizu), i letrarekin bukatzen ziren aditzek azken hizkia galtzea (ikus dot, ekar dot...), eta b eta p letrak batzuetan f bihurtzea ifini, ipini-ren ordez.[9] Hala ere, ulergarritasuna mantentzeko ez zuten beti egin.

Bitxikeriak

El Pobal burdinola, filmeko burdinolaren barnealdea da.
  • Filmeko herritarrak arabako euskalkian mintzo diren arren, beste pertsonaia batzuk euskara batua darabilte: liberalek, hiritarrek eta deabruak. Narratzailea, aldiz, Ataungo euskaraz mintzo da, historioa jaso zuen Barandiaran Ataundarrari keinu eginez.
  • Patxiren papera egiten duen Kandido Urangak parte hartu zuen lehenago ere ipuin horren moldaketa batean. Kalabaza Tripontzia filmeko interpretazio modernoan ahotsa eman zion pertsonaia bati, galtzagorri deabruari eman ere.
  • Eneko Sagardoik makillaje eta protesi ugari zeraman soinean grabaketan zehar, eta hori ezarri eta kentzeko ordu luzez egon behar izaten zuen makilatzaileen menpe.
  • Alfredo pertsonaiaren berokia berde kolorekoa da, ongi igertzen ez bada ere. Arrazoia filmea girotua den garaian aberatsen artean modan zen kolorea zela da. Izan ere, horregatik deitzen zitzaien jauntxoei "letxugino".
  • Filmean ageri diren karlistek txapel zuria daramate, normalean txapel gorriz irudikatzen diren arren. Izan ere, karlisten txapelak ez ziren beti gorriak izan, eta hasieran zuriak janzten zituzten, merkeagoak izaki.
  • Patxiren burdinolako kanpoko eta barneko eszenak grabatzeko bi burdinola ezberdinetara jo zuten.

Erreferentziak

Kanpo estekak