Esne Beltza

Euskal musika taldea

Esne Beltza Euskal Herrian sortutako musika talde bat da. Taldea sortzeko ideia Xabi Solanok izan zuen, Fermin Muguruzarekin egindako biran zehar. Taldearen izena Fermin Muguruzak proposatutako paradoxa batetik dator: abeslari zuriek musika beltza interpretatzea. Talde honen musika reggae, ska eta hip-hop-en nahaste bat da, trikitiarekin lagunduta.

Esne Beltza
Datuak
JatorriaEuskal Herria
Musika motasoul, ska, reggae
Urteak2007 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Gaztelupeko Hotsak, Baga Biga Produkzioak
Taldekideak
Xabi Solano
Marcos Esteban «Pini»
Iban Zugarramurdi
Pello Gorrotxategi
Jon Mari Beasain
Aitor Zabaleta
Javi Perez
Jon Elizalde
Zigor Lampre
Jon Garmendia «Txuria»
Lehengo taldekideak
Sergio Ordoñez «Patxuko», Arkaitz Sistiaga, Haritz Lonbide, Gorka Suaia,
Informazio gehigarria
Gaztelupeko Hotsak: Esne Beltza
Twitter: EsneBeltza MySpace: esnebeltza Badok: esne-beltza Spotify: 2XPWNtVJSENbUVjYZSPnUP iTunes: 314589205 Last fm: Esne+Beltza Musicbrainz: f3a64bc6-621c-4b6a-b6c7-8bf453d78d47 Songkick: 2469731 Musikasten: esne-beltza Deezer: 154176 Edit the value on Wikidata

Kontrabanda taldeko musikari batzuez gain, talde honi Xabi Solanorekin Etzakit eta The Solanos taldeetan aritutako beste musikari batzuk batu zitzaizkion. Zigor Lanpre, Jon Elizalde, Sergio Ordoñez «Patxuko», Jon Mari Beasain, Aitor Zabaleta, Pello Gorrotxategi, Iban Zugarramurdi, Haritz Lonbide izan ziren Esne Beltzako lehen taldekideak. Hitzak idazteko Jon Garmendia «Txuria», Solanorekin 20 urtetik gorako ibilbide artistikoa egin duen poeta eta idazlea.

Ibilbidea

2008an talde honek lehenengo diskoa kaleratu zuen, Made In Euskal Herria izenekoa. Lehenengo disko honek 15 abesti ditu, nagusiki euskaraz, nahiz eta abesti eta estrofa batzuk gaztelaniaz, ingelesez eta portugesez izan.

2009an hainbat taldekidek, CD+DVD bat grabatu zuten Esne Zopak - Esnesaltzailearena izenpean. Disko hau trikitiaren munduari eskainia dago eta estilo honetako abestiz osatzen da. DVDan hainbat trikitilariri egindako elkarrizketak agertzen dira.

2010ean taldeak bigarren diskoa egin zuen, Noa izenekoa. Disko honek 17 abesti ditu.

2011ko bukaera aldera argitaratu zen "Freedom hiru kolpetan", lan hirukoitza, hirugarren diskoa zela nabarmentzeko, DVD (Freedom) gehi CD audio (3 Kolpetan) batez osatua dago. Lan honen egituraren ideia 3 kolpetan oinarritzen da. 3 kolpe DVDan, 3 zuzeneko: Fuji Rock jaialdia, Japonia (2009), Durango (2010) eta 2011kako irailaren 11ean Donostiako kaia. Umorea nahiz ironia erabiliz taldearen izaera txertatzen zen DVD-an, filma modura, eta irudi guztiak elkar lotuz abesti bakoitza aurkezten duen argumentu bat eraikiz. 3 Kolpetan CD audioa, Esne Beltzaren 9 abesti berri, Esne Zopaken (Esne Beltzako taldekide batzuk duten proiektu musikala) 3 abesti berri eta Rude (Italia), Davidb (Frantzia) edota Xabi Peryk (Euskal Herria) eginiko remix-ak gehi bitxikeri batzuk osatzen dute.

2013ko abenduan Goraǃ diskoa argitaratu zuten, Ereñotzu eta Bardoze artean egina 2013ko irailetik azarora bitartean. 17 abestiz osatutako diskoa da.[1]

2015. urtearen amaieran, beste disko bat argitaratu zutenː Esna. Bi zatitan grabatua, lehena 2015.ko abenduan argitaratu zen, eta 8 kantu ditu. Bigarrena aldiz 2016.ko maiatzean argitaratu zen, eta 7 kantu ditu.

Taldekideak 2017

  • Xabi Solano: ahotsa eta trikitia
  • Marcos Esteban (Pini): ahotsa
  • Jon Mari Beasain: gitarra eta panderoa
  • Aitor Zabaleta: baxua
  • Pello Gorrotxategi: teklatua eta koruak
  • D.Z. (DJ Zigor): D.J.
  • Iban Zugarramurdi: bateria
  • Javi Perez: tronpeta
  • Jon Elizalde: tronboia
  • Jon Garmendia 'Txuria': hitzak

Diskografia


Erreferentziak

Kanpo estekak

̈* Taldearen webgunea