Espainiako 1978ko Konstituzioaren 155. artikulua

Espainiako 1978ko konstituzioko 155. artikulua autonomia erkidegoen funtzionamenduari buruzko artikulu bat da. Zortzigarren tituluaren hirugarren kapituluan agertzen da. Artikulu honek autonomiak bertan behera uzteko ahalmena ematen dio Espainiar estatuari, esandako erakundeek lege hausteraren bat eginez gero edota gobernuaren aginduak betetzen ez dituztenean.[1]

Espainiako 1978ko Konstituzioaren 155. artikulua
Motakonstituzio-artikulu
Honen parte daEspainiako 1978ko konstituzioa
Indarraldi1978 - 
Argumentu nagusiainterbentzio federal
HerrialdeaEspainia

Lan osoa eskuragarricongreso.es…

Artikulua, Alemaniar konstituzioko Bundeszwang artikuluan inspiraturik dago. Artikulu honek ere botere berdina ematen dio Alemaniako gobernuari aipaturiko lege hausteren bat gertatuz gero.[2]

Preso politikoentzat (Kataluniako politikari buruzagi independentziazaleentzat) askatasuna eskatzen Bartzelonako udaletxean, 2017

Artikulua

«
  1. Autonomia erkidego batek Espainiar konstituzioko legedia edo beste edozein lege betetzen ez badu, edota Espainiako interesen kontra jarduten badu, Gobernuak errekerimendu bat bidali beharko dio erkidegoko lehendakariari eta, haren lege haustea atzera bota ezean, Senatuaren gehiengo absolutuaren laguntzaz, gobernuak beharrezkoak dituen neurriak hartu ahal izango ditu Espainiako legedia berriz bete dadin, indarrez bada ere.
  2. Espainiako gobernuak, beharrezkoak irizten dituen neurriak aurrera eramateko, erkidego guztietako kargudunei aginduak edo argibideak emateko eskubidea izango du.[oh 1]
»

Artikuluaren aplikazioa

155. artikuluaren aplikazioa ez da berehalakoa. Aurreikusita dago, esandako artikulua aplikatu nahi izanez gero, hainbat aste beharko direla aurrera eramateko. Lehenik eta behin, gobernuak artikulua aplikatzeko, errekerimendu bat bidali beharko dio aplikatua izango den erkidegoko lehendakariari, legea errespetatzea eskatuz. Horrek, ezezkoa eman edo erantzuna ez emanez gero, gobernuak Espainiako Senatura bidali beharko du bere asmoa, eta Senatuaren gehiengoaren babesa lortu. Senatuan, proposamena onartu arte, aste bateko denbora izango beharko litzake proposamena eztabaidatzeko.[3]

Aplikazioa

Orain arte, bakarrik Katalunian aplikatu da artikulu hau, 2017ko urriaren 21ean aplikatzeko proposamena egin zuen Espainiako gobernuak. Aplikazioa Carles Puigdemont presidentearen prozesu independentista geldiarazteko egin zen.[4]

Halere, Felipe Gonzálezek 1989ko otsailean Kanarietan aplikatzekotan egon zen, baina errekerimenduari baietza eman zion presidentea, Lorenzo Olarte, eta 155-a ez zen aurrera eraman. Europar Batasunaren aranzeleak aplikatu nahi ez zirelako zen.[5]

Oharrak

»

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak