Zerrenda:Espainiatik independentzia lortu duten herrialdeak

Espainiatik independentzia lortu duten herrialdeen zerrenda iraganean Espainiaren menpe egon ziren eta gero independentzia lortu zuten herrien zerrenda da, beheko mapan irudikatzen dena. Herrialdearen izenaren ondoan haren independentziaren urtea agertzen da. Europan prozesu horiek XVII. eta XVIII. mendean gertatu ziren; Amerikan eta Asian, XIX. mendean; eta Afrikan, XX. mendean.

XVI. mendean sortu zenetik, Espainiar Inperioak herrialde berriak bereganatu zituen, baina laster beste batzuk galdu ere. 1597an, esaterako, Herbehereak galdu zituen. 1640an, Penintsulan bertan, Filipe II.a erregeak 1581ean bere koroari lotutako Portugal banandu egin zen Habsburgoen koroatik. Bigarren independentzia uhina 13 Kolonien independentziak eta Trafalgarko guduaren ondorioek hauspotu zuten. Venezuelak (1811n), euskal ilustrazioaren ideien eraginpean, Hego eta Erdialdeko Amerika osoko lurraldeen independentzia mugimenduak piztu zituen, Simon Bolivarrek gidatuta.

Berrezarkuntzako espainiar nazionalismo konstituzionalaren garaian, mende bukaeran, Espainiaren azken koloniatzat jotakoek independentzia lortu zuten, Kubak eta Filipinek, Estatu Batuen eraginpera erori baziren ere. 50eko hamarkadatik aurrera, Espainiak Penintsulaz kanpoko azken lurralde kontinentalak galdu zituen, Afrikan: Ekuatore Ginea eta Mendebaldeko Sahara (ikus aldarrikapena) Metropolitik banantzeko prozesu horiek ez ziren beti prozesu garbiak izan, eta batzuetan lurraldeok beste herrialde edo lurralde bateko zati izatera pasa ziren.

Mapa

Kanpo estekak