Estatubatuar dolar

Dolar estatubatuarra[1] (ingelesez: United States dollar) Ameriketako Estatu Batuetako diru ofiziala da. Nahiz eta AEBetan soilik jaulkitzen den, beste herrialde batzuek ere diru hori hartu dute ofizialtzat: Ekuadorrek eta El Salvadorek.

Estatubatuar dolar
Ezaugarriak
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Nongo eskumenaAmeriketako Estatu Batuak
JaulkitzaileaErreserba Federalaren Sistema
Ikurra$
Historia
Hasiera1792
Ordezkatzen dusucre, Delaware pound (en) Itzuli, New Hampshire pound (en) Itzuli, New Jersey pound (en) Itzuli, South Carolina pound (en) Itzuli, Rhode Island pound (en) Itzuli eta North Carolina pound (en) Itzuli
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako dibisari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Dolar (argipena)».

Dolar izenaren jatorria

Estatu Batuetako dolarraren izena Espainiako dolarretik dator, Iberiar Penintsulako Gerra garaian erabiltzen zen dirua baitzen. Era berean, Espainiako dolarrak beste diru batean zuen jatorria, Erdialdeko Europako Thaler izeneko zilarrezko txanpon batean.

Dolarraren ikurra

Dolarraren ikurra ($) azaltzeko hainbat teoria izan dira. Teoria indartsuenak dio, ikur hori, Ps-ren (Pesos) laburdura mexikarraren ondorio dela. Diotenez, S hizkia P-aren gainean idazten hasi ziren $-a bihurtu arte. Ikur hori diru ofiziala izan baina lehenago ere erabiltzen zen.

Batzuetan ikur hori bi marra bertikalekin erabiltzen da ere, United States-en U-a eta S-a konbinatuz, baina badirudi ikur hau erabiltzen zela Estatu Batuak Britainia Handiaren kolonia besterik ez zirela ere.

Kanbio- eta kotizazio-tasa

Gaur egun, munduko dibisa guztiak elkarri lotuta daude kapital-fluxuen arabera, eta horrek kanbio-tasak eta kotizazioak aldatzen ditu. Liga-bilbadura sistema horrek ematen dio balioa diruari. Denbora luzez dolarra izan zen munduko ekonomiaren oinarria, eta hori izan zen munduko truke-tasa eta kotizazioetarako oinarria. Orain, euroarekin, munduko dibisetan tentuz jokatze handiagoa dago.

Joseph Stiglitzentzat, dolarretako erreserba-sistema krisiaren zati bat da, eskudiruaren zati handi bat AEBetara iristea eragiten baitu. AEB Erreserben sistema global berri bat sortzea proposatu zuen. Zhou Xiaochuanek, Txinako banku zentraleko gobernadoreak, gauza bera proposatu zuen eta moneta berri bat sortzea eta NDFk moneta berria jaulkitzea eskatu zuen.[2]

Txanponak

Hona hemen 1972tik aurrera Estatu Batuetan egindako txanpon ofizialak:

Izen ofizialaIzen arrunta
(ingelesez)
Aurrealdea[3]Atzealdea[3]Aurrealdeko irudia eta dataAtzealdeko irudia eta dataPisuaDiametroaMaterialaErtzaZirkulazioa
Zentabo bat
penny
Abraham Lincoln (1909-egun)Lincoln Memorial (1959-2008)
Herrialdeko armarria (2010-egun)
2.50 g19.05 mm97.5 % Zn
2.5 % Cu
LauaZabala
Bost zentabo
nickel
Thomas Jefferson (1938-egun)Monticello (1938-egun)5.00 g21.21 mm75 % Cu
25 % Ni
LauaZabala
Hamar zentabo
10¢
dime
Franklin D. Roosevelt (1946-egun)Olibondo-adar, lastargi, haritz-adar (1946-egun)2.27 g17.91 mm91.67 % Cu
8.33 % Ni
Ildaskatua (118 ildaska)Zabala
Dolar-laurden
25¢
quarter
George Washington (1932-egun)Itsas arrano buruzuri gezi-sortaren eta bi olibondo-adarren gainean (1932-1998)
Batzuk; urtean behin bost ezberdin (1999-egun)
5.67 g24.26 mm91.67 % Cu
8.33 % Ni
Ildaskatua (119 ildaska)Zabala
Dolar-erdi
50¢
half
John F. KennedyPresidente-zigilua11.34 g30.61 mm91.67 % Cu
8.33 % Ni
Ildaskatua (150 ildaska)Mugatua
Dolarra
$1
dollar coin,
golden dollar
Etxe Zuria (1992)
Amerikar Artearen Smithsoniar Museoa (1996)
Sacagawea eta Jean Baptiste Charbonneau bere semea (2000-egun)
AEBtako presidenteak (2007-2016; 2020)
James Hoban (1992)
Ezagutzaren lastargia daramaten alegoria (1996)
Itsas arrano buruzuria hegan egiten (2000-2008)
Besteak; urtero berriak
8.10 g26.50 mm88.5 % Cu
6 % Zn
3.5 % Mn
2 % Ni
InkusoMugatua

Billeteak

Izen ofizialaAurrealdeaAtzealdeaAurrealdeko irudiaAtzealdeko irudiaLehen sailaAzken sailaZirkulazioa
Dolar bat George WashingtonEstatu Batueako zigilu-handia1935/1963 saila2017 sailaZabala
Bi dolar Thomas JeffersonTrumbullen Independentzia Aldarrikapena1976 saila2017 sailaMugatua
Bost dolar Abraham LincolnLincoln Memorial2006 saila2017 sailaZabala
Hamar dolar Alexander HamiltonAmeriketako Estatu Batuetako Ogasun Saila2004 saila2017 sailaZabala
Hogei dolar Andrew JacksonEtxe Zuria2004 saila2017 sailaZabala
Hogeita hamar dolar Ulysses S. GrantAmeriketako Estatu Batuetako Kapitolioa2004 saila2013 sailaZabala
Ehun dolar Benjamin FranklinIndependence Hall2009 saila2017 sailaZabala

Erreferentziak

Kanpo estekak