Etxe orratz

Etxe orratza, zeru-harraskaria edo zeruorratza solairu edo garaiera askoko eraikina da. Eraikinon arrazoiak asko dira: lurzoruaren kostu handia, hiriaren ikur bat eraikitzeko nahia...

Burj Khalifa, munduko eraikinik garaiena, (Dubai)
Petronas Dorre Bikiak (Kuala Lumpur)
Sears Dorrea (Chicago)

Etxe orratza definitzeko era asko daude: erabilienaren arabera, 150 metro baino gehiagoko eraikina da. 300 metrotik gorakoek supergaraiak izena dute.

Ezaugarriak

Hainbat arrazoirengatik eraikitzen dira. Lurzorua garestia denean, eraikin baxuak altxatzea ez zaie eraikuntza enpresei errentagarria izaten: horregatik, eraikin bertikalak hobesten dira. Prezio horiek hirien erdiguneetan garestienak izaten direnez, etxe orratzak normalean bertan egoten dira. Horrez gain, etxe orratzek boterea islatzen dute, eta toki askotan ikur modura ere altxatzen dira.

Horrez gain, auzo edo gune berrien plangintza egiten denean ere, lekuotan eraikin garaiak eraikitzen. Esaterako, Bilboko Abandoibarra auzo berriaren plangintzan, 165 metroko Iberdrola Dorrea auzo berriaren eraikinik garaiena eta ikurra izango da.

Etxe orratzak gaur egun kontinente guztietan daude eta hainbat ereduren arabera eraikitzen dira. Ameriketako Estatu Batuetan esaterako, etxe orratzak hirien erdigunean egoten dira. Gehienetan bulegoak biltzen dituzten dorreak dira, eta noizbehinka etxebizitza dorreren bat egoten da. Hiriaren erdigunea inguratuz, garaiera baxuko etxe eta bestelako eraikinak ageri dira.

Asiako herri gehienetan, ordea, eta askotan leku falta dela eta, etxe orratzak hiri guztian zehar eraikitzen dira. Normalean, bulegoak biltzen dituzten dorreak erdigunean egoten dira, eta hiriaren gainontzekoan, etxebizitza dorreak. Hong Kongen, adibidez, eraikinen % 90 hogei solairutik gorako dorreak dira. Azken urteetan, gero eta etxebizitza dorre garaiagoak eraikitzen ari dira , 80 solairuko Sorrento dorre taldea, kasu.

Historia

Etxe orratza Chicagon sortu zen XIX. mende bukaeran. 1871n, hiri hartan izan zen suteak hiri gehiena deusezturik utzi zuen. Udalak hiria berreraikuntzeko plangintza prestatu zuen, hainbat arkitekto eta ingeniariren lana batuz, Chicagoko eskola izenaz ezagutzen den mugimendu historiografikoan: hiriaren itxura berrian pentsatzerakoan, eraikin berriak hiriaren lehenagoko egituran zelan kokatu eta egitura seguruagoak eraikitzea erabaki zuten.

Mugimendu hartako kideen artean, William Le Baronek, tipologia berria proposatu zuen: etxe orratza. Horrek dentsitatea bertikalki pilatzeko aukera ematen zuen, eta igogailuaren asmakizunarekin batera, teknikoki errazagoa da horrelakoak eraikitzea. Horretarako, altzairuzko egitura metalikoak dauzkaten eraikin handiak altxatu zituzten. Munduko lehen etxe orratza 15 solairuko Reliance Building izan zen, Chicagon.

Laster etxe orratzak eraikitzeko moda New Yorkera ere zabaldu zen, XX. mende hasiera eta 1929ko krisialdi ekonomikoaren artean, Ameriketako Estatu Batuetako Chicago eta New York lehia bizian aritu ziren, munduko etxe orratzik garaiena eraikitzeko. Herrialdeak bizi zuen egoera ekonomiko onaren islada, hainbat dorre eta eraikin berri altxatu ziren. 1933ean Empire State Buildinga inauguratu zenean, mende hasieran hasitako garaiari amaiera eman zitzaion.

Ondorengo gerrateetan etxe orratzen eraikuntzak etenaldia bizi izan zuen. 1960ko hamarkadan zehar, ordea, "etxe orratzen sukarra" berpiztu egin zen eta New Yorken World Trade Centerreko dorre bikiak eraiki ziren (410 m, garai hartan munduko dorrerik garaienak). Dena den, handik gutxira Chicagon eraikitako Sears Dorreak munduko eraikinik garaienaren titulua kendu zien.

Etxe orratzak Asian

Gaur egun ehundaka etxe orratz dago mundu osoan. Urteetan zehar Estatu Batuetan eraikitzen baziren ere, laster Europa eta Hego Amerikan ere eraikitzen hasi dira. Hong Kongen garapena 1960ko hamarkadan hasi zen, oraindik Erresuma Batuko kolonia zela. Horrez gain, Singapur, Hego Korea eta Japonian dorre itzelak altxatu ziren. Etxe orratzak Asiako hiri bizimoduaren parte bilakatu dira, ohikoak dira etorbide zabalak eta 50 solairutik gorako dorreak.

Txina

1990eko hamarkadatik aurrera Txinak gogor ekin dio etxe orratzak eraikitzeari. Herrialdeak bizi duen egoera ekonomiko onak (urtero BPGa % 10 baino gehiago hazten da), eta nekazaritza guneetatik hirietara doan immigrazio handiak eraginda, dorreak eraikitzeko eskaria oso handia da. Hong Kongez gain, beste hiri askotan ere eraikitzen ari dira, Shanghai, Beijing, Taipei, Chongqing eta abar. Shanghain grin hori nabari-nabaria da: duela hamar urte ortuak baino ez zeuzkan Pudong barrutian, egun 500 etxe orratz baino gehiago daude, batzuk —adibidez,, Jin Mao Dorrea— 400 metrotik gorakoak dira.

Horrez gain, 300 eta 400 metro inguruko dorreak eraikitzeko proiektuak Txinako hiri askotan ageri dira, Guangzhou, Harbin, Shenzhen eta abar. Etorkizunean, etxe orratzaren paradisua izango da Txina

Etxe orratzak munduan

Burj Khalifa beste etxe orratzen aldean

Txinaz gain, beste herrialde askotan etxe orratzak eraikitzen ari dira. Horren adierazgarri nagusia Dubai da: duela hogei urte hirixka zena, egun milioi eta erdi biztanle baino gehiago dituen hiria da, eta etxe orratzak eraikitzeko dozenaka proiektu daude. Eraikuntzako sektorearen adituen arabera, munduko garabien % 15 bertan dago: dorre haietako batzuk, gainera, munduko eraikinik garaienak izango dira, Burj Dubai dorrea, esaterako, 700 metro baino gehiago izango dituela aurreikusten da.

Panama Hirian bestalde, etxebizitza dorre asko altxatzen ari dira. Ameriketako Estatu Batuetako bizilagun askok euren bizitokia ezartzen du hirian, behin jubilatu eta gero. Higiezinen merkatuak eskaintzen dituen prezio merkeak direla eta, hainbat proiektu aurkeztu dira, 200 eta 400 metro bitarteko dozenaka dorre berri.

Munduko etxe orratzik garaienak

Sakontzeko, irakurri: «Munduko eraikinik garaienen zerrenda»
PostuaEraikinaren izenaUdalerriaHerrialdeaGaraiera (m)SolairuakUrteaOharrak
1.Burj KhalifaDubai  Arabiar Emirerri Batuak828 metro1622010
2.Shanghai CenterShanghai  Txina632 metro1282015
3.Abraj Al BaitMeka  Saudi Arabia601 metro1202012
4.Pingan International Finance CentreShenzhen  Txina599 metro1152016
5.Goldin Finance 117Tianjin  Txina597 metro1172016
6.One World Trade CenterNew York  AEB541 metro1042014
7.CTF Finance CentreGuangzhou  Txina530 metro1112016
8.Taipei 101Taipei  Taiwan509 metro1012004
9.Shanghai World Financial CenterShanghai  Txina492 metro1012008
10.International Commerce CenterHong Kong  Txina484 metro1182010
11.Petronas Dorrea 1Kuala Lumpur  Malaysia452 metro881998
11.Petronas Dorrea 2Kuala Lumpur  Malaysia452 metro881998
13.Nanjing Greenland Financial CenterNanjing  Txina450 metro892010
14.Willis DorreaChicago  AEB442 metro1081974
15.KK 100Shenzhen  Txina442 metro972011
16.West TowerGuangzhou  Txina438 metro1032010
17.Wuhan CenterWuhan  Txina438 metro882016
18.432 Park AvenueChicago  AEB426 metro852015
19.Trump International Hotel & TowerChicago  AEB423 metro962010
20.Jin Mao DorreaShanghai  Txina421 metro881998
21.Two International Finance CentreHong Kong  Txina415 metro882003
22.Al Hamra dorreaKuwait  Kuwait413 metro772011
22.Princess TowerDubai  Arabiar Emirerri Batuak413 metro1012012
24.23 MarinaDubai  Arabiar Emirerri Batuak395 metro892012
25.CITIC PlazaGuangzhou  Txina391 metro801997
26.Capital Market AuthorityRiad  Saudi Arabia385 metro762016
27.Shun Hing SquareShenzhen  Txina384 metro691996
28.Eton Place Dalian TowerDalian  Txina383 metro802014
29.Central MarketAbu Dhabi  Arabiar Emirerri Batuak381 metro882014
29.Empire State BuildingNew York  AEB381 metro1021931
31.Elite ResidenceDubai  Arabiar Emirerri Batuak380 metro912011
32.Central PlazaHong Kong  Txina374 metro781992
33.Federatsia - Vostok dorreaMosku  Errusia373 metro952016

Iturria: Skyscraperpage.com

Eraikitzen ari diren 400 metrotik gorako etxe orratzak

Eraikinaren izenaUdalerriaHerrialdeaGaraiera (m)SolairuakEgoeraAmaiera urtea
Kingdom TowerJeddah Saudi Arabia1000 metro167Eraikitzen2020
Suzhou Zhongnan CenterSuzhou Txina729 metro137Eraikitzen2021
Wuhan Greenland CenterWuhan Txina636 metro118Eraikitzen2018
Pearl of the NorthShenyang Txina565 metro111Eraikitzen2018
Lotte World TowerSeul Hego Korea555 metro123Eraikitzen2016
Chow Tai Fook Binhai CenterTianjin Txina530 metro97Eraikitzen2017
Zhongguo ZunBeijing Txina520 metro118Eraikitzen2018
Lotte Town TowerBusan Hego Korea510 metro107Eraikitzen2020
International Commerce CenterChongqing Txina468 metro99Eraikitzen2019
Tianjin R&F Guangdong TowerTianjin Txina468 metro91Eraikitzen2019
Lakhta CenterSan Petersburgo Errusia463 metro86Eraikitzen2018
Riverview PlazaWuhan Txina460 metro82Eraikitzen2016
The Wharf IFCChangsha Txina452 metro88Eraikitzen2018
Suzhou SupertowerSuzhou Txina450 metro92Eraikitzen2017
World OneMumbai India442 metro117Eraikitzen2017
China Resources Centre Block ANanning Txina442 metro90Eraikitzen2018
106 TowerDubai Arabiar Emirerri Batuak433 metro107Eraikitzen2018
Marina 101Dubai Arabiar Emirerri Batuak426 metro101Eraikitzen2015
Huaguoyuan ProjectGuiyang Txina406 metro65Eraikitzen2017
Nanjing Olympic Suning TowerNanjing Txina400 metro89Eraikitzen2017

Proiektuan dauden 400 metrotik gorako etxe orratzak

Eraikinaren izenaUdalerriaHerrialdeaGaraiera (m)SolairuakEgoeraAmaiera urtea
Mubarak DorreaKuwait Hiria Kuwait1001 metroProiektua
Sky CityChangsha Txina838 metro220Proiektua
Caiwuwei Financial CenterShenzhen Txina666 metroProiektua
Wangjiadun ProiektuaShenzhen Txina646 metro115Proiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren DorreaSeul Hego Korea615 metro150Proiektua
Incheongo DorreakIncheon Hego Korea610 metro150Proiektua
Oryx DorreaDoha Qatar600 metroProiektua
Barwa DorreaDoha Qatar570 metro108Proiektua
Dragon TowerJiangyin Txina538 metro118Proiektua
The PentominiumDubai Arabiar Emirerri Batuak516 metro120Eraikuntza geldirik2014
Yangtze StarNanjing Txina510 metroProiektua
Al Quds Endowment TowerDoha Qatar495 metro100Eraikuntza geldirik2014
Xiaobailou Union PlazaTianjin Arabiar Emirerri Batuak488 metro108Proiektua
Sun Valley TianheChongqing Txina450 metro95Proiektua
Dubai DorreakDoha Qatar437 metro88Eraikuntza geidirik
Diamond TowerJeddah Saudi Arabia432 metro93Eraikuntza geidorik2017
Chongqing International Financial CenterChongqing Txina431 metro102Eraikuntza geidirik
Shenyang International Finance CenterShenyang Txina420 metro89Proiektua
Lingnan TiandiFoshan Txina415 metroProiektua
Shenzhen International Trade CenterShenzhen Txina400 metro88Proiektua
Xujiahui TowerShanghai Txina400 metroProiektua
Suzhou West Lake DorreakSuzhou Txina400 metroProiektua

Proiektuan dauden beste etxe orratz batzuk

Eraikinaren izenaUdalerriaHerrialdeaGaraiera (m)SolairuakEgoeraAmaiera urtea
Eraikinaren izenaUdalerriaHerrialdeaGaraiera (m)SolairuakEgoeraAmaiera urtea
Al BurjDubai Arabiar Emirerri Batuak1050 metro228Proiektua
Mubarak DorreaKuwait Hiria Kuwait1001 metroProiektua
Koreako Trenbide Konpainiaren DorreaSeul Hego Korea615 metro150Proiektua
Errusia DorreaMosku Errusia612 metro118Proiektua
Chicago SpireChicago Estatu Batuak610 metro150Proiektua
Incheongo DorreakIncheon Hego Korea610 metro150Proiektua
Oryx DorreaDoha Qatar600 metroProiektua
Shenzhen International Trade CenterShenzhen Txina600 metroProiektua
Barwa DorreaDoha Qatar570 metro108Proiektua
Nanjing Lu DorreaTianjin Txina550 metro100Proiektua
Dragon TowerJiangyin Txina538 metro118Proiektua
China CITIC PlazaBeijing Txina520 metro118Proiektua
The PentominiumDubai Arabiar Emirerri Batuak516 metro120Eraikuntza geldirik2014
Xiaobailou Union PlazaTianjin Arabiar Emirerri Batuak488 metro108Proiektua
Jialin FanyingChongqing Txina460 metro102Proiektua
Sun Valley TianheChongqing Txina450 metro95Proiektua
Dubai TowersJeddah Saudi Arabia448 metro87Proiektua
Shenyang International Finance CenterShenyang Txina420 metro89Proiektua
2 World Trade CenterNew York Estatu Batuak408 metro76Proiektua
Lighthouse TowerDubai Arabiar Emirerri Batuak400 metro66Proiektua
Shenzhen International Trade CenterShenzhen Txina400 metro88Proiektua

Ikus, gainera

Kanpo estekak