Eureka! Zientzia Museoa


Eureka Zientzia Museoa, Kutxa Fundazioaren gizarte-ekintzakoa, gure gizartearen zerbitzura dagoen kultura- eta hezkuntza-baliabide bat da. Donostiako Miramongo Parke Teknologikoan kokatua, ingurune natural batean[1].

Eureka! Zientzia Museoa
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2001
Oharrakhttp://www.eurekamuseoa.es/

Eureka! Zientzia Museoa museo interaktibo edo elkarreragilea da; informazioa era ludiko eta irakasgarrian aurkezten da bertan, komunikazio-estilo berriarekin, objektuak manipulatuz eta esperimentuak eginez[2].

Ezaugarriak

Museoak zientziaren eta teknikaren munduari buruzko jardueretan parte hartzeko ingurune suspergarria eskaini nahi du. Zientzia-dibulgaziorako zentroa dela esan daiteke, adin guztietarako egokia, zientzia-printzipioak ulertzeko hezkuntza-programen osagarria, baita familia eta gizabanakoentzako baliabide bat ere beren aisialdirako, garapen pertsonalera zuzendua[2]. 8.000m2-ko azalera hartzen du[3].

Atalak

  • Erakusketa iraunkorrak:
    • Hipatia: zientziaren hainbat eremu ikus daitezke bertan. 8 areto tematikotan banaturiko 170 modulu elkarreragile baino gehiago ditu.
    • Animalia: 260 m2ko instalazio honetan hiru ingurugiro daude birsortuta: tropikoetako oihana, basamortua eta itsasoa, itsas putzu baten bidez. Giro berezi hauetan bisitariek hainbat animalia ezagutuko dituzte, ekosistema bakoitzaren ordezkariak.
  • 3D Planetariuma: 142 posturekin, oso tresna erabilgarria da astronomia irakasteko, baita murgiltze-zinemaren proiekzio ludikoagoak eskaintzeko ere. Sky Skan software digitala du[4].
  • Behatoki astronomikoa: Foucaulten pendulua, eta gainera askotariko animazioak eta ikuskizunak, eta zonalde ludikoago bat simulagailuekin. 
  • Kanpoko lorategietan maketa-multzo bat (Gipuzkoako ondare-eraikinei dagozkienak), baita mini lorategi botanikoa eta doako aparkalekua ere.
  • Txikiklik: 4 eta 9 urte arteko haurrentzako eremua[3].

Ordutegia

Astelehenetik ostiralera 10:00-19:00 (uztaila eta abuztuan 20:00ak arte). Larunbata, igande eta jai egunetan: 11:00-20:00[5]

Kanpo estekak