Euskal Herria Bai

Ipar Euskal Herriko koalizioa

Euskal Herria Bai (laburtua EH Bai) Ipar Euskal Herriko alderdi politikoen koalizio abertzale eta ezkertiar bat da. Abertzaleen Batasunak (AB), Sortuk eta Eusko Alkartasunak (EA) osatzen dute, baita Batasunak ere 2013an desegin zen arte. EH Bai 2007ko Frantziako Hauteskunde Legegileetan aurkeztu zen lehen aldiz, Pirinio Atlantikoetako laugarren, bosgarren eta seigarren hautesbarrutietan.

Euskal Herria Bai
Sorrera2007
Ideologia politikoaSubiranotasuna, ezker abertzalea, antiinperialismoa, feminismoa, euskaltzaletasuna, demokrazia parte-hartzailea, aurrerakortasuna,
KideakAbertzaleen Batasuna
Eusko Alkartasuna
Sortu
Batasuna (2007-2013)
www.ehbai.eus

EH Bildurekin erlazio handia du, Euskal Herriarentzat Euskal Estatu baten sorrera defendatzearen ondorioz.[1]

Osaera eta programa

Koalizioa osatzeko, bere burua abertzale jotzen duten alderdiak bildu ziren : EAJ, Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta EA. EAJ alderdiak ez ezik, beste eragileek Euskal Herria Bai koalizioa eraikitzen hasi ziren elkarrekin.

Euskal Herria Bairen programa politikoaren puntu nagusiak ondoko hauek dira:[2][3]

  • Euskal Herriaren onarpena eta errespetua. Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea;
  • Helburu politikoak lortzeko bide demokratiko eta politikoen erabileraren aldeko jarrera;
  • Ipar Euskal Herriarentzako berezko marko instituzionala;
  • Euskarak, frantsesarekin batera, Ipar Euskal Herriko hizkuntza koofizialaren estatusa eskuratzea;
  • Jendarte alorreko politika aurrerakoiak bultzatzea.

Historia

2007ko Hauteskunde Legegileetan agertu zen lehen aldiz, hiru alderdiren koalizio moduan: Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta Eusko Alkartasuna. Hasiera batean EAJk ere koalizio honen barruan agertzeko elkarrizketak egon baziren ere, koaliziotik kanpo geratzea erabaki zuen ETAren 2007ko ekainaren 5eko borroka armatuaren itzulearen ondorioz.[4]

2011ean, koalizioa osatzen duten aipaturiko hiru alderdiek alderdi-banaketarekin amaitzeko deia egiten dute, eusko abertzaletasunaren kideek alderdien batasuna eskatzen zutelarik, mugimendu indartsu bakar modura. Hala, 2012ko Hauteskunde Legegileetan zein 2014ko Udal-hauteskundeetan erakundearen unifikazioaren adierazle bihurtzen da, bai eta prozesu partizipatibo baten bidez erakundea modu konkretuan definitzeko.

2014ko abenduaren 22an EH Baik bere I. Batzar Orokorra izango du, Uztaritzen. 2018ko martxoan, beste Batzar Orokor batek EH Bairen burua aldatzea erabakiko du, ETAren borroka armatuaren uztearen erantzun modura fase politikoz aldatzeko seinale bezala. Era berean, EH Baik koalizio izatetik mugimendua izatera igarotzea erabaki zuen, bai eta talde lokaletan eta ez alderdietan oinarritzea erabaki zuten biltzarrean.[5] Hala, besteak beste, EH Bai Garazi-Baigorri, EH Bai Zuberoa, EH Bai Amikuze eta EH Bai Hego Lapurdi sortuko dira.

Hauteskundeak

2007ko Hauteskunde Legegileak

2007ko ekaineko hauteskunde legislatiboetara aurkeztu zen, lehen itzulian (ekainaren 10ean) 10,600 boztik gora lortuz[6]. Halere, 10,781 bozekin (%7.99a), erreferentziatzat hartzen zuen %15 sinboliko horretatik nahiko urrun geratu zen alderdia. Modu honetan, 2002ko euskal abertzaleen emaitzak hobetuko dira (10,600 inguru, %7.42a), 1997ko emaitzak hobetu gabe geratuz (EA + EAJ, 11,297 boza eta sufragioen %9.3a).[7]

Emaitza onenak VI. barrutian lortu zituen (Lapurdi hegoaldea), botoen %9,09 eskuratuz. Halaber, abertzaleak sei herritan izan ziren lehen indar politikoa: Muskildin, Ozazen, Bunuzen, Gamarten, Izuran eta Lexantzün. Hala ere, Ipar Euskal Herriko hiru barrutietan ez zuen lortu bigarren itzulira igarotzeko boto nahikorik. Koalizioak herritarren esku utzi zuen hauteskundeetako bigarren itzulian zer egitearen erabakia[8].

Programa politikoa

Hauek izan ziren 2007ko Hauteskunde Legegileetara eramandako planteamendu nagisiak:[9]

  • Ipar Euskal Herrirako berezkoa den departamendu baten sorreraren inguruko kontsulta. Departamenduetatik kanpokoa den konpententzia hori eskatu;
  • Euskarak, frantsesarekin batera, Ipar Euskal Herriko hizkuntza koofizialaren estatusa eskuratzea;
  • Euskal Gatazkaren konponbide demokratikorako prozesu baten defentsa.
  • Helburuak lortzeko bide demokratiko eta politikoen defentsa;
  • Hego Euskal Herriarekin erlazioak sustatzea;
  • Garapen iraunkorrerako ekintzak martxan jartzea, sortze-bidean dauden garraio-infraestrukturen gelditzea barne.;
  • Bizi- eta lan-baldintza duin batzuen defentsa.

Emaitzak

Hauek izan ziren lehen itzuliko emaitzak:[10]

2008ko Herriko Etxeetako eta Kantonamenduetako Hauteskundeak

Euskal Herria Baik martxoaren 9an eta 16an egin beharreko Udal- eta Kantonamendu-hauteskundeen aurrean, hautagaitzak Kantonamendukoetara aurkeztu zituen; ez, aldiz, Herriko Etxekoetara. Kantonamenduko hauteskundeen bidez, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiko hautetsiak aukeratzen dira. Kantonamenduen erdietako hautetsiak hiru urtean behin berritzen dira, eta 2008ko Hauteskundeetan EH Bai hamaika eremutan aurkeztu zen,[11] Abertzaleen Batasuneko Jean Michel Galantek Baigorriko Kantonamenduan zuen hautetsi postua mantentzeko xedearekin.[12] Alain Iriart, ABkoa eta Hiriburuko alkatea, EH Baitik kanpo aurkeztu zen.[13]

Lehen itzulian boza gehien lortu zituen EH Baiko hautagaia Euskal Mendialdeko kantonamedukoa izan zen, bozen %31.08a lortuz, 1,300 bozekin), duela zazpi urtetako 1,188 bozeko (%29.11) emaitza hobetuz.[14] Halere, Galant Kontseilu Nagusitik kanpo geratu zen, hauteskunde horietara zentroeskuinak hautagai bakarra aurkezten zuelako (Jean-Baptiste Lambert), ohikoak ziren bi hautagaiak baino. Hala, bigarren itzuliak Lambertek irabazi zuen (1,836 boza (%48.8), 1,926 bozen aurka (%51.2)). [14]

Euskal Mendialdetik kanpo, Uztaritzeko kantonamenduan ere bigarren itzulira iristea lortu zuen EH Baik, Mixel Mendibourerekin, eserlekua lortu ez bazuen ere.[15]

Hiriburuko kantonamenduan, Alain Iriart (ABkoa eta Hiriburuko alkatea) bere kabuz aurkeztu eta lehen itzulian gehiengo osoa lortu zuen, Jean-Pierre Destrade-ren (sozialista ohia) eta zentroeskuinaren oniritziarekin.[16]

Denetara, EH Baik 12,302 boza lortu zituen lehen itzulian, bozen %13.75a suposatuko duena. EAJ, bere kabuz aurkezten zena, bi kantonamendutan aurkeztu zen, EH Bairen aurka, 1,891 boza lortuz.

2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeak

Euskal Herria Bildu ez zen 2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetara aurkeztu. Hala ere, Eusko Alkartasunak zein Abertzaleen Batasunak RPSek onetsitako hautagaitza ekologistari, Europe Écologieri, oniritzia eman zioten. Hauteskunde hauetan, hautesbarrutiko zerrendaren buru José Bové izan zen, globalizazioaren aurkako aktibista. Eusko abertzalei dagokienez, Menane Otxandabaratz hautesbarrutiko zerrendako zortzigarren postuan agertzen zen.[17] Bere aldetik, Batasunak Euskal Herriaren Alde izeneko hautagaitza aurkeztu zuen, bere aldetik.

2011ko Kantonamenduetako Hauteskundeak

2011ko martxoaren 20 eta 27an Kantonamenduetako hauteskundeak egingo dira Ipar Euskal Herriko 9 kantoietan: Baiona Mendebaldea, Baiona Iparraldea, Baiona Ekialdea, Angelu Iparraldea, Miarritze Mendebaldea, Hazparne, Bastida, Iholdi, eta Atharratzen. Euskal Herria Baik 10 zerrenda aurkeztuko ditu,[18] Angelu iparraldean Angelu zain talde abertzaleak zerrenda aurkeztuko duenez, ez baitu zerrenda propiorik prestatu. Hauek dira EH Bairen hautagaiak:

  • Atharratze: Gilen Iriart da hautagaia, eta Aurore Martin da haren ordezkoa.
  • Baiona Ekialde: Maite Etcheverry da hautagaia, eta J. Michel Harrosteguy da haren ordezkoa.
  • Ipar Baiona: Pierre Noqueret Mo da hautagaia, eta Janine Foix da haren ordezkoa.
  • Baiona Mendebalde: Peio Menta da hauragaia, eta Stéphanie Marriacia da haren ordezkoa.
  • Bastida: Xebax Christy da hautagaia, eta Martine Salla da haren ordezkoa.
  • Donibane Garazi: Dominique Baxo da hautagaia, eta Maider Larrieu da haren ordezkoa.
  • Hazparne: Juliette Bergouignan da hautagaia, eta Philippe Saint-Esteben ordezkoa.
  • Iholdi-Oztibarre: Daniel Olzomendi da hautagaia, eta Anne Pagola ordezkoa.
  • Miarritze mendebaldea: Maialen Etcheverry da hautagaia, eta Peio Abeberry ordezkoa.

EH Baik 16,073 boza lortuko ditu Ipar Euskal Herrian, bigarren itzulira soilik Iholdin pasaz.[19]

2012ko Hauteskunde Legegileak

2012ko ekaineko Hauteskunde Legegileetarako, Abertzaleen Batasunak (AB) Batasunari zein Eusko Alkartasunari (EA) Euskal Herria Bairen aldeko apostua berregitea proposatu zuen.[20] Batasunak baietz esan bazuen ere, oraingo honetan Eusko Alkartasunak ez zuen koalizioan parte hartu, Europe Écologie Les Vertsekin batera Amalur koalizioa osatu zuelarik (EELV), hautagaitzaren buru zen Eva Joly onetsiz.[21] EAren esanetan, erabakiaren atzean Batasunaren Europe Écologie alderdia EH Bairen barruan sartzearen aurreko eza egongo zen.

2012ko ekainaren 10ean egindako Hauteskunde Legegileetako lehen itzulian Euskal Herria Baiko hautagaiek Ipar Euskal Herriko hiru hauteskunde barrutietan, 11.518 bozka lortu zituzten (%8.80), Ipar Euskal Herriko hirugarren indar bihurtuz.[22][23] Bestalde, EELV eta EAren arteko Amalur izeneko koalizioak 4,101 boza lortu zituen (%3.16) eta, EAJk, 1,445 (%1.79).[24][25]

Hautes-barrutietan sailkaturik, hala izan ziren emaitzak:

2015eko Departamendu Hauteskundeak

Kanpoko irudia
Hauteskunde-emaitzak, kantonamenduko Irudian agertzen den bezala, ezkerrean 2011ko emaitzak agertzen dira, eskuinean 2015ekoak. Kolore-leienda: urdina = alderdi zentroeskuindarrak; gorria = Alderdi Sozialista eta aliatuak; berdea = EH Bai

2015eko martxoaren 22an eta 29an eginiko Departamendu Hauteskundeetaako lehen itzulian EH Baik Ipar Euskal Herriko kantonamenduetan 17.779 boz (%16.09) eskuratu zituen, hirugarren indarra izanik. Horrela, inoizko emaitzarik hoberenak lortu zituen.

Lortutako emaitzetik, bigarren itzulira pasatzea lortu zuen bost kantonamendutan: Euskal Mendialdea (%22.05), Uztarritze-Errobi eta Urdazuri ibarrak (%18.02), Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarre (%20.83), Donibane Lohizune (%14.94) eta Errobi-Aturri (%37.09). Azken honetan lehen indar politiko bilakatu zen, bai eta bigarren indarra beste lautan. Bestalde, Hendaiako (%13.62) zein Baigura eta Mondarraineko kantonamenduetan hirugarren indarra izatea lortu zuten, bigarren itzulira joatea lortu gabe.[29] Emaitza hauen ondorioz, Alderdi Sozialistak EH Bairen aldeko boza eskatuko du Donibane Lohizunen.[30]

Azkekin, martxoaren 29ko bigarren itzulian, EH Baik eserleku bat lortu zuen Errobi-Aturrian (%78.05eko bozekin), Alain Iriartek eserlekua lortuz.[31] Bestelako kantonamenduetan ez du eserkelurik lortuko. Hala ere, emaitza oso onak lortu ziren: Donibane Lohizunen, EH Baiko hautagaitzak, Alderdi Sozialistak onetsia, bozen %45.40a lortuko du, Uztarritze-Errobi eta Urdazuri ibarraken %44.43a, Euskal Mendialdean %42.87a eta Bidaxunerria, Amikuze eta Oztibarren %38.14a.[32] Hala, batazbesteko %49.38a lortuko dute bost kantomenduetan.

2017ko Hauteskunde Legegileak

2017ko Hauteskunde Legegileetan, EH Baik bere emaitzak hobetuko ditu, 12,665 bozekin (%10.42) Ipar Euskal Herriko hirugarren indar politiko modura finkatuko da, En Marche eta Les Républicainsen atzetik, baina Front National (gaur egungo Rassemblement National) zein Alderdi Sozialistaren aurretik. Hala, historian lehen aldiz, EH Baik Frantziako sozialismoak baino boza gehiago lortuko ditu.

Lurraldeen araberako emaitzetan, IV. barrutian (Oloroe-Maule-Donibane Garazi), Peio Etcheverry-Ainchartek 6,191 boza lortuko ditu (%12.00). V. barrutian (Baiona), Laurence Hardouinek 2,675 boza lortuko ditu; hau da, bozen %5.66a. Azkenik, VI. barrutian (Miarritze-Hendaia), Anita Lopepek 3,912 boza lortuko ditu (%8.51), bigarren indarrarekin (Jean Lassalle-ren MoDem alderdia) berdinketa batera iritsiz (soilik Euskal-lurraldeak kontuan hartuz).

Hauteskundeen emaitzak

Hauteskunde legegileak

Urtea4. hautesbarrutia (euskal partean)5. haustesbarrutia6. hautesbarrutiaIpar Euskal Herria
Bozak%TokiaEserlekuakHautagaiakBozak%TokiaEserlekuakHautagaiakBozak%TokiaEserlekuakHautagaiakBozak%Tokia
20073 31212,703.0/1Léonie Aguergaray2 2474,504.0/1Miguel Torre5 1049,094.0/1Beñat Elizondo10 6638,114.
20123 38313,804.0/1Anita Lopepe2 6265,285.0/1Laurence Hardouin5 4009,783.0/1Peio Etxeberri-Aintxart11 4098,813.
20173 72617,013.0/1Anita Lopepe2 6755,666.0/1Laurence Hardouin6 19112,003.0/1Peio Etxeberri-Aintxart12 59210,003.
20223 99618,613.0/1Egoitz Urrutikoetxea4 3858,954.0/1Mathilde Hary7 66714,553.0/1Peio Dufau16 04813,033.

Departamenduko hauteskundeak (Euskal partean)

UrteaLehen itzuliaBigarren itzulia
Bozak%TokiaEserlekuakBozak%TokiaEserlekuak
201517 77916,093.0/2425 33224,292.2/24
202120 82124,682.0/2423 50527,472.2/24

Erreferentziak

Kanpo estekak