Euskal Herriko ibaiak

Euskal Herriko ibaiak bi isurialdetan banatzen dira. Mediterraneora doazenak luzeak eta zabalak dira, eta Kantaurira doazenak motzak, bortitzak eta emari txikiagokoak.

Artibaiko padura
Euskal Herriko ibai nagusien mapa mutua.[1]

Ebro da Euskal Herria zeharkatzen duten ibaien artean luzeena (910 km). Europako Mendietan sortzen da eta Mediterraneo itsasoan isurtzen du bere emaria. Bide horretan, hainbat kilometroz Euskal Herriko hegoaldeko muga da, Araba eta Nafarroan. Ibai handi guztien antzera, beste ibai eta errekek bertara isurtzen dituzte beren urak besteak beste, Zadorra, Baias, Ega eta Aragoi ibaiek. Azken hau da, Aragoi ibaia alegia, Euskal Herriko lurretan zehar ibilbide luzeena egiten duena: 192 kilometro. Esako urtegian jaio eta, Nafarroa Garaia zeharkatu ondoren, Ebro ibaira isurtzen ditu bere urak.

Euskal Herriko kostaldean ura isurtzen duten ibaietatik Aturri da luzeena eta ur emari handiena duena. Tourmalet inguruanjaiotzen denetik Baionan itsasoratu arte, 335 kilometro inguru zeharkatzen ditu, azken 30ak euskal lurretatik. Bide luze horretan, Pirinioetan jaiotako hainbat ibai eta errekaren emaria jasotzen du (Biduze, Errobi, Arhan...). Aturrik bezala, beste euskal ibai askok ere Bizkaiko golkoan isurtzen dituzte euren urak: Nerbioik, Bidasoak, Oriak, Debak, Urolak, Urumeak... Nerbioi ibaia da, hain zuzen ere, Bizkaiko golkoan ura isurtzen duten ibaien artean Euskal Herriko lurraldeetan ibilbiderik luzeena egiten duena (75 km).

Kantauriar isurialdea

Sakontzeko, irakurri: «Kantauriko isurialdea»

Urak Bizkaiko golkora isurtzen dituzten ibaiek ibilgu laburra dute, gehienetan erliebe handikoa: 50-70 kilometroan, gutxi gorabehera 1300-1500 metroko garaieratik jaisten dira. Hauek dira ibai nagusiak:

Mediterranear isurialdea

Sakontzeko, irakurri: «Mediterraneoko isurialdea»

Mediterraneo itsasora isurtzen duten Euskal Herriko ibai guztien ura Ebro ibaiaren bitartez iristen da itsaso hartara. Hauek dira Ebroren emaile nagusiak:

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak