Euskal Herriko naturagune babestuak

Euskal Herriko naturagune babestuak izendatzeko eta zaintzeko prozedurak lurralde eta estatu bakoitzeko araudi eta legeetan ezarrita daude, hots, ez dira berdinak Euskal Herri osoan.

Ipar Euskal Herria

Larrun

Pirinio Atlantikoetako prefekturak zenbait toki ditu sailkatuak Europar Batasuneko Natura 2000 sarearen barruan, eta ondorengo hauek Euskal Herrian daude:

Nafarroa Garaia

Bertizarana

Nafarroa Garaian naturagune babestuen sare bat dago, hainbat esparruz osatua.

Erreserba integralak

Hiru dira, eta guztira 487 hektarea dituzte:

Natura erreserbak

38 dira, eta guztira 9.171 hektarea dituzte.

Aisiarako natura eremuak

Natura lekuneak

28 dira, eta guztira 931 hektarea dituzte.

Hegaztien babesgune bereziak

13 dira, eta guztira 71.805 hektarea dituzte.

Basa fauna babesteko eremuak

14 dira, eta guztira 2.815 hektarea dituzte.

Natura parkeak

Nafarroako Foru Erkidegoko administrazioan, parke naturalak deritzete, eta PN siglarekin adierazi ohi dira euskarazko administrazio dokumentazioan. Hiru dira:

Besterik

Era bateko edo besteko babesa dute, halaber, ondoren aipatuko ditugun beste izendapenetako edozein duten hainbat eremuk. Parentesi artean, euskarazko administrazio dokumentazioan dituzten siglak.

  • Monumentu naturalak (MN).
  • Paisaia babestuak (PB).
  • Erabilera publikoko mendi katalogatuak (EPM)
  • Nafarroako oihan ondareko finkak (NOF).
  • Mendi babesleak (MB).

Euskal Autonomia Erkidegoa

Urdaibai

Euskal Autonomia Erkidegoan Natura Babesteko Legea (16/1994 Legea, ekainaren 30ekoa) dago indarrean eta honek hiru motako esparruak izendatzen ditu: Natura parkeak, biotopo babestuak eta zuhaitz bereziak. Horiez gain, Urdaibaiko Biosferaren Erreserbak lege propio baten bidez du ziurtatua babesa.

Natura parkeak

Legeak honako parke naturalak ditu izendatuak:

Biotopo babestuak

Oinarrizko legerian natur erreserba, natur monumentu edota paisaia babestu izena hartu duten natur espazioak dira. Bost eremuk jaso dute izendapen hau.

Zuhaitz apartekoak

Zuhaitz bakoitzaren berezitasunak kontuan izanda, Euskal Autonomia Erkidegoan izendatuta dauden zuhaitz apartekoak 25 dira.

Urdaibaiko Biosferaren Erreserba

Urdaibaiko Biosfera-Gebenaldea Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legeak ezarri zuen natura-gune babestu hau. Biosfera-Gebenaldea edo Biosferaren Erreserba (sarriago) erabili izan da administrazio dokumentazioan euskaraz eremu hau izendatzeko.

Besterik

Badira beste era bateko babesa duten inguruneak, Lau Haizeta parkea esaterako.[erreferentzia behar]

Hezeguneak

Euskal Herriko hezeguneen mapa.

Babes berezia merezi dute, biodibertsitate aberatsa daukatelako hainbat hezegunek.

Une honetan bost dira modu batez edo bestez babestutako zonaldeak:

Oraindik babes garbirik ez duten zonaldeak:

  • Alunda
  • Lastaola
  • Oxin-biribil

Babes inguru hauek legalki figura hauen bitartez daude babestuta:

Ikus, gainera

Kanpo estekak