Euskal Telebista

Euskal Telebista (ETB) Euskal Irrati Telebista (EiTB) erakundearen telebista zerbitzua da. Gaur egun, lau kate ditu: ETB 1, ETB 2, ETB 3 eta ETB 4. Izenean euskal telebista dioen arren, kate guztiak ez dira euskaraz, ETB 2 gaztelaniazkoa baita osorik, eta ETB 4 ere bai tarteka.

Euskal Telebista
Datuak
Motaerakundea
HerrialdeaEspainia
Agintea
JabeaEITB
Historia
Sorrera1982ko abenduaren 31
webgune ofiziala

Atzerrirako ETB Sat (Europa) eta Canal Vasco (Amerika) kateak ditu.

ETB 1 eta ETB 2, Euskal Herriko etxe gehienetan ikus daitezke, baina itzalaldi analogikoaren eraginez Nafarroa Garaiko zati askotan ez;[1][2] aldiz, beste biak beren sateliteko seinalearen bidez mundu osoan ditugu ikusgai.

2009an, ETB 4 kanal elebiduna sortzeko asmoa zuten, ETB 1eko eta ETB 2ko hainbat saioz hornitua. Hala ere, EiTBren zuzendari berri Alberto Suriok kate berria bertan behera uztea erabaki zuen, diru arazoak zirela eta. Handik urte batzuetara, ordea, 2015ean martxan jarri zen.

Historia

Hastapenak

Iurretako antzinako estudioak.

Iurretan (Bizkaia) eraiki zuten eraikinean lehenengo emisioak egin zituzten, 1982an, eta hurrengo urtean Miramon auzo donostiarrean beste eraikin bat egin zuten ekoizpen zentro moduan. 1997an ekin zioten emisio digitalari, eta 2002an Iurretako egoitza trasladatu zuten Bilbora, gaur egungo tokira San Mames inguruan.

Euskal Autonomia Erkidegoko IX. legealdiak ekarri zituen aldaketak

2009ko hauteskundeen ondoren, PSE-EEk eta PPk Eusko Jaurlaritza eskuratu zuten bien arteko hitzarmen bati esker. Horren ondorioz, aldaketak egiten hasi ziren Euskal Telebistako eta irratietako programazio eta saioetan.

2009ko urriaren 15ean, tentsio uneak bizi izan ziren Euskal Telebistan, egun bat lehenago Gipuzkoan eta Nafarroako Foru Erkidegoan ezker abertzaleko kideak atxilotu izanari buruz emandako albisteetan "atxiloketen aurkako iritzi gehiegi" atera omen zirelako telebista horretan. Hori dela eta, albistegietako bi editore eta laguntzaile bat kaleratu zituzten.[3]

2014ko abenduaren 16an, ETB Nafarroan ikustearen aldeko mozioa aurrera atera zen parlamentuan. Nafarroako Parlamentuko Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanen batzordeak bi puntuko hitzarmena onartu zuen eta horren arabera, Foru Gobernuari eskatzen zitzaion aukera emateko nafarrei ETB ikusteko Lurreko Telebista Digitalaren bidez.[4]

Abenduaren 17an, ETB1 eta ETB3 bultzatzeko eskatu zuen legebiltzarrak, EH Bilduk eta PSE-EEk erdibideko zuzenketa bat adostuta. Talde guztiek onartu zuten baina EAJ abstenitu egin da puntu batean.[5]

Audientziak

Estatu mailan 1992. urtean hasi ziren telebistako audientziak neurtzen. Beraz, data horretatik aurrerako datuak ditu Euskal Telebistak ere.

ETB1ekoak urtez urte

ETB1eko audientziak
UrteaGrafikoaKuota
1992
%4,3
1993
%5,5
1994
%5,1
1995
%5,9
1996
%6,7
1997
%7,5
1998
%6,7
1999
%5,4
2000
%4,6
2001
%5,3
2002
%5,6
2003
%6,2
2004
%5,3
2005
%5,0
2006
%4,4
2007
%3,7
2008
%3,4
2009
%3,2
2010
%2,2
2011
%2,0
2012
%2,1
2013
%2,1
2014
%2,0
2015
%1,9
2016
%1,9
2017
%2,0
2018
%2,2
2019
%2,0
2020
%1,8
2021
%2,2
2022
%2,2

ETB2koak urtez urte

ETB2ko audientziak
UrteaGrafikoaKuota
1992
%9,4
1993
%10,7
1994
%12,4
1995
%14,8
1996
%16,1
1997
%17,2
1998
%16,5
1999
%15,6
2000
%16,3
2001
%17,8
2002
%18,5
2003
%18,0
2004
%17,1
2005
%18,4
2006
%15,8
2007
%14,8
2008
%15,1
2009
%13,4
2010
%9,4
2011
%8,2
2012
%9,9
2013
%9,6
2014
%9,0
2015
%8,0
2016
%7,3
2017
%7,8
2018
%8,3
2019
%8,3
2020
%9,9
2021
%10,2
2022
%8,7

ETB3koak urtez urte

ETB3ko audientziak
UrteaGrafikoaKuota
1992-----
1993-----
1994-----
1995-----
1996-----
1997-----
1998-----
1999-----
2000-----
2001-----
2002-----
2003-----
2004-----
2005-----
2006-----
2007-----
2008
%0,1
2009
%0,3
2010
%0,5
2011
%0,7
2012
%0,9
2013
%0,9
2014
%0,9
2015
%0,6
2016
%0,6
2017
%0,5
2018
%0,3
2019
%0,3
2020
%0,3
2021
%0,2
2022
%0,2

ETB4koak urtez urte

ETB4ko audientziak
UrteaGrafikoaKuota
1992-----
1993-----
1994-----
1995-----
1996-----
1997-----
1998-----
1999-----
2000-----
2001-----
2002-----
2003-----
2004-----
2005-----
2006-----
2007-----
2008-----
2009-----
2010-----
2011-----
2012-----
2013-----
2014
2015
%1,1
2016
%0,9
2017
%0,7
2018
%0,6
2019
%0,6
2020
%0,6
2021
%0,7
2022
%0,8

Iruditegia

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) EITB Nahieran, ETBko hainbat telebista saio (eta EITB taldeko hainbat irratsaio), Interneten entzungai eta ikusgai.
43°15′47.76″N 2°57′09.62″W / 43.2632667°N 2.9526722°W / 43.2632667; -2.9526722