Euskalonski (telebista saioa)

Euskalonski
FormatuaTelebista saioa
Aurkezlea(k)Pello Reparaz
Iraupena60 minutu
Herrialdea Euskal Herria
HizkuntzaEuskara
Ekoiztetxea(k)OnTime ekoizpenak
TB Katea ETB1
OrdutegiaAstelehenetan 22:30ean
Emisioa2018ko irailaren 3a –
2019ko irailaren 24a
Denboraldia(k)2
Atal kopurua21
Audientzia%1,8

Euskalonski ETB 1en emititzen zen telebista saioa da. Formatua Kataluniako TV3 kateko Katalonski saioan oinarrituta dago. Saio originalean Halldór Már musikaria da aurkezlea. Euskal Telebistako bertsioan berriz Pello Reparaz abeslari eta Vendetta taldeko musikaria. Programa hau izan da bere lehenengo proiektua aurkezle bezala.

Euskalonski astelehenero emititzen da 22:30ak aldera ETB1en eta euskaraz. Lehenengo kapitulua 2018ko irailaren 3an eman zuten.[1]

Guztira 11 atal izan zituen lehenengo sasoiak. 2018ko azaroaren 12an amatu zen, baina bi hilabeteren ondoren berriro hasi zen saioa bigarren denboraldi batez, 2019ko urtarrilaren 7an. Hala ere, bigarren denboraldi honen estreinaldiak audientzia datu eskasa lortu zuen eta Euskal Telebistak programa moztu zuen udara arte. 2019ko uztailaren 2an ekin zion berriro saioak. Abuztuan saioa emateari utzi zioten eta irailaren 3an ekin zioten berriro. Beraz, denboraldia 3 txandatan banatuta eman zuten.

Timo Riiho hizkuntzalari finlandiarra eta Pello Reparaz ETB1eko Euskalonski telebista-saioan (2019-09-24)[2]

Saioaren azalpena

Pello Reparaz astero-astero munduko hiriren batera joango da bertako istorioak biltzera. Euskara eta musika ardatz hartuta munduan barrena ibiliko da atzerrian bizi diren euskaldunak aurkituz.

Kanpoan bizi diren euskaldunen istorioak erakutsiko ditu Pellok. Zergatik joan diren atzerrira, nola bizi diren bertan... Pertsonaia bakoitzak bere istorioa azalduko du eta musika kutsua beti egongo da saioetan.[3]

Denboraldiak

DenboraldiaAtalakEmisio hasieraEmisio amaieraAudientzia (bataz bestekoa)
IkusleakKuota
1112018ko irailaren 3a2018ko azaroaren 12a-----%1,9
2102019ko urtarrilaren 7a2019ko irailaren 24a-----%1,7
Guztira212018ko irailaren 3a2019ko irailaren 24a-----%1,8

Atalak eta audientziak

1. denboraldia (2018)

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
IzenburuaEmisio dataAudientzia
IkusleakKuota (eusk.)
11Paris (Frantzia)2018ko irailaren 3a13.000 ikusle%1,9
22Londres (Erresuma Batua)2018ko irailaren 10a%2,9 (%8,4)
33Berlin (Alemania)2018ko irailaren 17a%2,9 (%8,7)
44New York (Ameriketako Estatu Batuak)2018ko irailaren 24a%2,7 (%9,0)
55Brusela (Belgika)2018ko urriaren 1a20.000 ikusle%3,0 (%10,7)
66Buenos Aires (Argentina)2018ko urriaren 8a12.000 ikusle%1,9 (%6,7)
77Montevideo (Uruguai)2018ko urriaren 15a13.000 ikusle%1,7 (%5,9)
88Poznań (Polonia)2018ko urriaren 22a%2,1 (%6,7)
99Venezia (Italia)2018ko urriaren 29a%0,8 (%2,7)
1010Mosku (Errusia)2018ko azaroaren 5a%0,6 (%2,1)
1111Madril (Espainia)2018ko azaroaren 12a4.000 ikusle%0,5 (%2,0)

2. denboraldia (2019)

Zenb.
(guzt.)
Zenb.
(denb.)
IzenburuaEmisio dataAudientzia
IkusleakKuota (eusk.)
121Tokio (Japonia)2019ko urtarrilaren 7a6.000 ikusle%0,8 (%2,6)
132Sydney (Australia)2019ko uztailaren 2a%1,0 (%3,4)
143Santiago (Txile)2019ko uztailaren 9a%1,7 (%5,0)
154Mexiko Hiria (Mexiko)2019ko uztailaren 16a%2,3 (%4,2)
165Bartzelona (Espainia)2019ko uztailaren 23a%2,0 (%5,3)
176Valparaíso (Txile)2019ko uztailaren 30a%1,4 (%5,2)
187Belfast (Irlanda)2019ko irailaren 3a15.000 ikusle%2,2 (%6,6)
198Erroma (Italia)2019ko irailaren 10a19.000 ikusle%2,8 (%7,0)
209Praga (Txekia)2019ko irailaren 17a13.000 ikusle%1,9 (%6,8)
2110Helsinki (Finlandia)2019ko irailaren 24a10.000 ikusle%1,3 (%3,4)

Erreferentziak

Kanpo estekak