Euskalterm

Datu-base terminologikoa

Euskalterm Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duen terminologia banku publikoa da. Eusko Jaurlaritzak bideratu eta sustatu nahi duen terminologiaren produkzioaren, kudeaketaren eta hedapenaren muina da, eta metodologia eta irizpide jakin batzuen arabera eguneratu eta mantentzen da; hain zuzen ere, Terminologia Batzordeak onartutakoen arabera.[1][2]

Euskalterm
Jatorria
Sortzailea(k)UZEI eta Andoni Sagarna
Sorrera-urtea1987
Argitaratze-data2001
ArgitaletxeaUZEI
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara, ingelesa, gaztelania eta frantsesa
euskadi.eus…

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1987an sortu zuen Euskalterm, eta banku haren gainean eratu zen, 2001ean, Euskalterm Terminologia Banku Publikoa.

Gaur egun, Euskaltermen jasota daude, batetik, 2001a baino lehenagoko fitxak, gehienak eguneratuak (batzuk ez dira eguneratu, eremu jakin horiek oraindik ez direlako sistematikoki landu) eta, bestetik, 2002tik aurrera Terminologia Batzordeak onartutako hiztegi terminologikoak.

Euskalterm erreferentziazko bankua da euskarazko terminologiaren erabiltzaileentzat; izan ere, urteetan egindako euskarazko terminologia-lana biltzeaz gain, Terminologia Batzordeak onetsitako eta gomendatutako terminologia ere eskaintzen du. Bankuaren helburua, beraz, gomendatutako euskarazko terminologiaren erabilera bideratzea da.

Euskalterm linean kontsulta daiteke, hala web-formatuan nola eskuko telefonoetako aplikazioen bitartez (Android nahiz iOS).

Hiztegi terminologikoak

Euskaltermen, guztira, 100 hiztegi inguru daude jasota. Hiztegietako fitxetan, terminoei buruzko informazio hau aurki daiteke: jakintza-eremua, euskarazko sarrera nagusia, sinonimoak, definizioa, beste hizkuntzetako ordainak, oharrak eta irudiak. Hiztegiok Terminologia Batzordeak gauzatutako jarduketa-planen barruan eginak dira, Batzordeak berak jarritako lehentasunak aintzakotzat hartuta. Hiztegiek, batez ere kalitatea bermatze aldera, baina baita adostasuna eta kontsentsua ere, normalizazio-prozesu bati jarraitu diote: behin hiztegia eginda, jakintza-eremuaren arabera, Eusko Jaurlaritzak antolatutako batzorde teknikoek (adituak + terminologoak) aztertu dituzte, eta, bukatzeko, Terminologia Batzordeak berak ere aztertu eta onartu ditu.

Funtzionamendua

Euskaltermen lineako kontsulta-zerbitzu automatizatuak 140.000 fitxa terminologiko baino gehiago biltzen ditu. Hala, Terminologia Batzordeak 2002. urteaz geroztik onetsitako terminoak kontsulta daitezke, bai eta Terminologia Batzordetik pasatzeko dauden hiztegietakoak ere.

Interfazean, termino sinple bat edo konplexu bat kontsulta daiteke, eta bilaketa iragazteko honako aukera hauek daude: hizkuntza (gaztelania, euskara, frantsesa, ingelesa, latina eta alemana); testua (bilatu nahi den terminoa); non bilatu (bilaketako testuaren hasieran, amaieran, erdian...) eta sailkapena (jakintza-arloa). Horrez gain, hiztegien araberako bilaketa aurreratua ere egin daiteke, emaitza zehatzagoa eskatzeko. Aukera horretan, terminoetan ez ezik definizioetan eta oharretan ere egin daiteke bilaketa, eta, nahi izanez gero, Terminologia Batzordeak onetsitako hiztegietan bakarrik.

Bestalde, Euskaltermek kontsulta eta iradokizunetarako atal bat ere eskaintzen die erabiltzaileei. Hala, erabiltzaileek zuzenketak, kontsultak, iradokizunak eta fitxa berrien proposamenak egin ditzakete, eta, horri esker, Euskalterm hobetzen eta osatzen lagundu.

Fitxak

Fitxek honako formatu hau dute:

  • Terminoaren erabileremua.
  • Euskarazko sarrera nagusia; ponderazio-marka (2002tik aurrerakoetan); eta Terminologia Batzordearen Eu marka, Batzordeak terminoa gomendatzen badu.
  • Euskarazko definizioa, sarrera definituta badator.
  • Euskarazko sinonimoak, egonez gero.
  • Oharrak, egonez gero.
  • Beste hizkuntzetako baliokideak: gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez edo latinez.
  • Irudiak, egonez gero.
  • Normalizazio-txostena: zenbait kasutan, arazoak eman dituzten terminoen normalizazaio-txostena egin da, Terminologia Batzordeak aginduta. Txostenean, arazoaren azterketa eta hartutako erabakiaren nondik norakoak islatzen dira.
  • Azkenik, fitxaren hiztegia eta azken aldaketaren data.

Eguneratzeak

UZEI Terminologia eta Lexikografia Zentroak 1987an sortu zuen izen bereko bankuaren gainean eratu zen Euskalterm Terminologia Banku Publikoa eta, hori dela eta, bertan badaude 2001a baino lehenagoko fitxak, harrez gero, kasu askotan, eguneratuta. Beste kasu batzuetan berriz, ez dira eguneratu, eremu horiek ez direlako sistematikoki landu. Fitxa horiek guztiak Hiztegi terminologikoan daude sartuta. Hauek izan dira urtez urte egin diren eguneratzeak: Matematika (2008). Fisika (2008), Botanika (2010), Filosofia (2010), Hizkuntzalaritza (2011), Ekologia (2012), Politika (2012), Historia (2014), Erlijioa (2016), Arte plastikoak (2016), eta Meteorologia (2017). [2]

Integratutako Hiztegiak

Guztira hauek dira Euskalterm zerbitzuak integratu diren hiztegiak:[2]

  • Itsas Zuzenbidea Hiztegia (2005)
  • Jatetxe, Taberna eta Kafetegiak Hiztegia (2005)
  • Bulegotika Hiztegia (2005)
  • Laburtzapenak Hiztegia (2005)
  • Irudia, Ikus-entzunezkoak eta Soinua Hiztegia (2005)
  • Turismoa Hiztegia (2005)
  • Altzariak Hiztegia (2005)
  • Norbere Irudia, Ile-apaindegiak eta Estetika Hiztegia (2005)
  • Oinetakoak Hiztegia (2005)
  • Iturgintza Hiztegia (2005)
  • Hizkuntza Teknologiak Hiztegia (2005)
  • Arropa-dendak Hiztegia (2006)
  • Burdindegia Hiztegia (2006)
  • Elektrizitate-dendak Hiztegia (2006)
  • Hipermerkatuko Produktuak Hiztegia (2006)
  • Kirol-materialak Hiztegia (2006)
  • Merkataritza-guneetako Errotuluak Hiztegia (2006)
  • Bulego-materialak Hiztegia (2006)
  • Errotuluak Hiztegia (2006)
  • Lanbideak Hiztegia (2006)
  • Soziolinguistika Hiztegia (2006)
  • Toki-Administrazioak Hiztegia (2006)
  • Datu-babesa Hiztegia (2006)
  • Ingurumena Hiztegi Entziklopedikoa (2009)
  • Azokak, Biltzarrak eta Jendaurreko Ikuskizunak Hiztegia (2010)
  • Saskibaloia Hiztegia (2011)
  • Zenbakizko Kontrola Hiztegia (2011)
  • Kardiologia Hiztegia (2011)
  • Musika Hiztegia (2011)
  • Automobilen Mantentzea Hiztegia (2012)
  • Makina-erreminta Hiztegia (2012)
  • Gorputz Hezkuntza Hiztegia (2012)
  • Eskubaloia Hiztegia (2012)
  • Hauteskundeak Hiztegia (2012)
  • Administrazioarekiko Auziak Hiztegia (2012)
  • Papergintza Hiztegia (2012)
  • Metalurgia Hiztegia (2012)
  • Laneko Segurtasuna Hiztegia (2012)
  • Negoziazio Kolektiboa Hiztegia (2012)
  • Ginekologia Hiztegia (2012)
  • Astronomia Hiztegia (2012)
  • Ertzaintza Hiztegia (2013)
  • Onkologia Hiztegia (2013)
  • Museologia eta Museografia Hiztegia (2014)
  • Bibliotekonomia Hiztegia (2014)
  • Errugbia Hiztegia (2014)
  • Nanoteknologia eta Nanozientzia Hiztegia (2014)
  • Herri-ogasuna Hiztegia (2014)
  • Mendizaletasuna Hiztegia (2014)
  • Otorrinolaringologia Hiztegia (2014)
  • Akuikultura Hiztegia (2014)
  • Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsa Hiztegia (2015)
  • Gaixotasunak Hiztegia (2015)
  • Merkataritza eta Marketina Hiztegia (2015)
  • Prozedura Kriminala Hiztegia (2015)
  • Zeramika Hiztegia (2015)
  • Zirkulazioa Hiztegia (2015)
  • Sare Sozialak Hiztegia (2015)
  • Telefonia Hiztegia (2015)
  • Sagardogintza Hiztegia (2015)
  • Zigor-arloa eta Espetxe-zaintza Hiztegia (2015)
  • Elikagaigintza Hiztegia (2015)
  • Prozedura Zibila Hiztegia (2015)
  • Elektronika eta Mikroelektronika Hiztegia (2015)
  • Kalitatea Hiztegia (2015)
  • Energia Berriztagarriak Hiztegia (2015)
  • Aseguruak Hiztegia (2016)
  • Erregistro Zibila Hiztegia (2016)
  • Hiesa Hiztegia (2016)
  • Neguko Kirolak Hiztegia(2016).
  • Bioetika Hiztegia (2016).
  • Mineralak Hiztegia (2016)
  • Nefrourologia Hiztegia (2016).
  • Nutrizioa eta Dietetika Hiztegia (2016)
  • Administrazio Elektronikoa Hiztegia (2016)
  • Farmakoak Hiztegia (2016)
  • Traumatologia Hiztegia (2017)
  • Garraio eta Logistika Hiztegia (2017)
  • Mendekotasuna Hiztegia (2017)
  • Ehiza eta Arrantza Hiztegia (2017)
  • Albaitaritza Hiztegia (2017)
  • Kriminologia Hiztegia (2017)
  • Bake Epaitegiak Hiztegia (2017)
  • Psikiatria Hiztegia (2017)
  • Aurrekontuen Araubidea Hiztegia (2017)
  • Arte Grafikoak Hiztegia (2017)
  • Kirol-zuzenbidea Hiztegia (2017)
  • Arkeologia Hiztegia (2018)
  • Segurtasun Publikoa Hiztegia (2018)
  • Soziologia Hiztegia (2018)
  • Geomatika eta Topografia Hiztegia (2018)
  • Oftalmologia Hiztegia (2018)
  • Erlezaintza Hiztegia (2018)
  • Arraunketa Hiztegia (2018)
  • Lorezaintza Hiztegia (2018)
  • Hirigintza Zuzenbidea Hiztegia (2018)
  • Banka eta Aurrezkia Hiztegia (2019)
  • Zurgintza Hiztegia (2020)
  • Nautika Hiztegia (2020)
  • Feminismoa eta Berdintasuna Hiztegia (2020)
  • Igeriketa Hiztegia (2020)
  • Lurralde-antolamendua Hiztegia (2020)
  • Entitate Geografikoak Hiztegia (2020)
  • Beiragintza Hiztegia (2020)
  • Saiakuntza Klinikoak Hiztegia (2020)
  • Immunologia Hiztegia (2020)
  • Arkitektura Hiztegia (2020)
  • Industria Berriaren Hiztegia (SPRI) (2020)
  • Katalogatzeko oinarrizko terminologia (Joana Albret Bibliotekonomia Mintegia) (2022)

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak