Eusko Jaurlaritzako lehendakaria

Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria Eusko Jaurlaritzaren burua da, hau da, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuburua. Lehendakariaren inguruko erakundeari Lehendakaritza deritzo. Historiako zenbait unetan Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Euskal Herriko euskaldun guztien ordezkaritzat jokatu izan du, nagusiki erbestealdian, garai hartan ez baitzegoen beste erakunde demokratikorik Hego Euskal Herrian.[1][2] Lehendakaria, gaur egun, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ordezkari gorena da, baina Nafarroa Garaikoa ere izan daiteke baldin eta Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra abiaraziko balitz.[3]

Lehendakaria
Eusko Jaurlaritza
Orain karguan
TitularraIñigo Urkullu Renteria
Hasiera2012ko abenduaren 13a
Karguduna
TrataeraJaun Txit Gorena
ErakundeaEusko Jaurlaritza
IzendatuaEusko Legebiltzarra
KargualdiaLau urteak
EgoitzaAjuria Enea
Sorrera1936ko urriaren 13a
Lehen titularraJose Antonio Agirre

Egun, Euskadi nahiz Eusko Jaurlaritzako lehendakaria EAJko Iñigo Urkullu da.

Hitza

Sakontzeko, irakurri: «Lehendakari»

Lehendakari hitza XX. mendearen hasieran sortutako neologismoa da, Euskadi, eusko eta Jaurlaritza bezala. Lehendakari hitza, hasieratik bertatik, edozein erakundetako (publikoa nahiz pribatua), taldetako edo gobernutako burua izendatzeko erabili da. Hartara, Orotariko Euskal Hiztegiko lehenengo adibidea (1911. urtekoa) hauxe da: «Euzko-Antzerti-Bazkunaren Lendakarijari» (Euskal Herriko Antzerki Elkartearen lehendakariari).

Lehendakaritzaren eginkizunak

Sakontzeko, irakurri: «Lehendakaritza»

Lehendakariak eta sailburuek osaturiko erakundeari Lehendakaritza deritzo, eta bere eginkizuna, Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzea da:

  • Harreman sozialak eta instituzionalak eta Euskal Autonomia erkidegoa atzerrian ordezkatzea.
  • Garapenerako lankidetzaren eta genero-berdintasunaren arloko politikak.
  • Hedabideei informazioa ematea, teknologia berrien garapena eta multimedia ekoizpena.

Lehendakaritza Sailaren egitura

  • Lehendakaritza
    • Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia
      • Lehendakariaren Kabinete Zuzendaritza
      • Protokolo Zuzendaritza
      • Zerbitzu Zuzendaritza
      • Azterlan eta Lege Araubide Zuzendaritza
      • Toki Administrazioekiko Harremanetarako Zuzendaritza
      • Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza
    • Koordinazio Idazkaritza Nagusia
      • Koordinazio Zuzendaritza
      • Autonomi Garapenerako Zuzendaritza
      • Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza
    • Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
      • Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza
      • Kanpoan diren Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako Zuzendaritza
      • Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
      • Euskadiren Kanada, Mexiko eta Estatu Batuetako Ordezkaritza
      • Euskadiren Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguaiko Ordezkaritza
      • Euskadiren Txile eta Peruko Ordezkaritza
      • Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Erdialdeko Amerikako Ordezkaritza
      • Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Ordezkaritza
    • Herritarren Partaidetzarako eta Dokumentazioko Idazkaritza Nagusia
      • Herritarren Partaidetzarako Zuzendaritza
    • Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia
      • Komunikaziorako Zuzendaritza
      • Gobernu Irekirako eta Interneteko Komunikaziorako Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritzako lehendakarien zerrenda


Euzko Jaurlaritza
Bigarren Errepublikaren eta Francoren diktaduraren garaian
LegegintzaldiaIrudiaLehendakariaAlderdiaAlderdiak
1936-1960
Jose Antonio Agirre LekubeEAJEAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1960-1979
Jesus Maria Leizaola SanchezEAJErbestean 1979 arte.
EAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE

Eusko Kontseilu Nagusia
Trantsizio garaian
LegegintzaldiaIrudiaPresidenteaAlderdiaOharrak
1978-1979
Ramon Rubial CaviaPSEEAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE
1979-1980
Carlos GaraikoetxeaEAJEAJ, PSOE, EPK, IR, UR eta EAE

Eusko Jaurlaritza
Gernikako Estatutuaren garaian
LegegintzaldiaIrudiaLehendakariaAlderdiaOharrak
I. (1980-1984)
Carlos Garaikoetxea UrrizaEAJEAJ
II. (1984-1985)
Carlos Garaikoetxea UrrizaEAJEAJ
II. (1985-1986)
José Antonio Ardanza GarroEAJ1985ean izendatua
1985-1986, EAJ
III. (1986-1990)
José Antonio Ardanza GarroEAJ1986-1987, EAJ
1987-1990, EAJ eta PSOE
IV. (1990-1994)
José Antonio Ardanza GarroEAJ1991, EAJ, EA eta EE
1991-1993, EAJ, PSOE eta EE
1993-1994, EAJ eta PSE-EE
V. (1994-1998)
José Antonio Ardanza GarroEAJ1995-1998, EAJ eta EA eta PSE-EE
1998, EAJ eta EA
VI. (1998-2001)
Juan José Ibarretxe MarkuartuEAJ1999an izendatua
1999-2001, PNV eta EA
VII. (2001-2005)
Juan José Ibarretxe MarkuartuEAJ2001-2005, EAJ, EA eta EB-B
VIII. (2005-2009)
Juan José Ibarretxe MarkuartuEAJ2005-2009, EAJ, EA eta EB-B
IX. (2009-2012)
Patxi Lopez AlvarezPSE-EE2009-2012, PSE-EE eta PP
X. (2012-2016)
Iñigo Urkullu RenteriaEAJEAJ
XI. (2016-2020)
Iñigo Urkullu RenteriaEAJEAJ eta PSE-EE
XII. (2020-orain)
Iñigo Urkullu RenteriaEAJEAJ eta PSE-EE


Jose Antonio Agirre Región Autónoma del País Vasco izan zenaren lehen lehendakaria izan zen, 1937an Gerra Zibila galdu ostean, Francisco Francok autonomia desegin zuen arte.

Franco hil ostean Eusko Jaurlaritzak izan dituen bost lehendakarietatik, lau EAJ alderdikoak izan dira, eta bestea PSE-EEkoa.

Iñigo UrkulluPatxi LópezJuan Jose IbarretxeJose Antonio ArdanzaCarlos GaraikoetxeaRamon RubialJesus Maria LeizaolaJose Antonio Agirre

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak