Ezker abertzalea

Ezker Abertzalea» orritik birbideratua)
Artikulu hau Euskal Herriko ezker abertzale osoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezker abertzale (argipena)».


Ezker abertzalea Euskal Herriko alderdi politiko eta beste erakunde abertzale eta ezkertiarren joera soziopolitikoa da. Definizio zabal batean, Euskal Herriarentzako independentzia edo subiranotasuna, proiektu politiko sozialista batekin batera, aldezten duen joera da; definizio hertsiago baten arabera, berriz, eta jatorri historikoan oinarritua, Espainiako trantsizioan ETAren ondoan edo haren helburuekin sortutako alderdi politiko eta alboko erakundeen multzoa da, hau da, Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua. Definizio zabaleko ezker abertzalean bereziki, heterogeneotasun eta desberdintasun nabariak izan dira, hain zuzen helburu politikoak lortzeko indarkeriaren erabilerari eta abertzaletasunaren eta proiektu sozialistaren lehentasunari buruz.[1]

Artikulu hau serie honen zatia da:
Euskal
abertzaletasuna

"Borrokarako jaioak gara!" esaldia irakurri daitekeen horma-irudia, Ernaik sinaturikoa (Abadiño, Bizkaia)

Dena den, ezker abertzalea esfera politikoan presentzia esanguratsua da gaurdaino, instituzioen barruan nahiz haietatik kanpo, hauteskunde-indar adierazgarria izanda nahiz gizarte mugimendu anitzen eragile eta erreferente gisan. Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) betetzen duen euskal abertzaletasun kontserbadore eta historikoki nagusiarren paperaren erantzun modura sorturiko erreakzioa da eta, beraz, ezker abertzalea aski antikapitalista eta modu argian autodeterminista da. Egun, EH Bildu koalizioan (Hego Euskal Herrian) eta Euskal Herria Bai (Ipar Euskal Herrian) diharduten alderdi politiko, erakunde eta herritarrak kokatzen dira hor, hala nola Sortu, Eusko Alkartasuna,[2] Aralar, Alternatiba eta Ipar Euskal Herrian Abertzaleen Batasuna alderdiak, besteak beste. Sindikatuen artean, LAB, ESK, Hiru, ELB, EHNE eta STEE-EILAS ezker abertzalean edo haren inguruan daude.[3][4]

Bigarren esanahi batean, askoz mugatuagoa, kontzeptua ETAren oinordeko euskal nazionalismo erradikalari erreferentzia egiteko erabiltzen da.[5] Azkenik, Herri Batasunari zein Sorturi zein Sortutik gertuko alderdi politikoari erreferentzia egiteko sarri erabili da.[6]

"Ezker abertzalearen" kontzeptua

Abertzale terminoa 'aberri + zale' elkarketa bada ere, ez da egun kontzeptu bakar eta bateratua: hortaz, hitza polisemikotzat har daiteke.

Kontzeptu zabala: euskal abertzaletasun ezkertiarra

Abertzale kontzeptuak, esangura zabalenean, eusko abertzaletasun ezkertiarrari erreferentzia egiten dio. Hala, egitasmo, banako eta, orokorrean, euskal abertzaletasuna testuinguru ezkertiar batetik defendatzen duen edonor barneratzen du. Zehaztapen hori kontuan hartuta, ezker abertzalearen lehen ordezkari modura EAEa edo Eusko Abertzale Ekintza izan liteke, Espainiako II. Errepublikaren garaian, Ekin taldearekin jarraituz, ETAren aurreko zuzena dena. ETA bera, taldearen zatiketan sortu ziren taldeak (hala nola, LAIA) eta ETAren adarrak; esaterako: EIA, EAS eta bien oinordeko EHAS eta HASI. Talde horretan sailkatu beharko lirateke, halaber, alderdi politiko abertzale ezkertiar guztiak, ETArekiko kritikoak izan baziren ere: ESB,[7] ESEI[8] eta, modernoena den Eusko Alkartasuna, EAJren banatze sozialdemokrata.[2] Talde horren barruan, halaber, Abertzaleen Batasuna dabil, euskal abertzaletasunaren irudia Ipar Euskal Herrian.[9]

Kontzeptu ertaina: ETAtik sorturiko euskal abertzaletasun ezkertiar erradikala

Historialari-talde baten artean bigarren kontzeptu mugatuago batek hartu du garrantzia. Euren esanetan, ezker abertzalea ETAtik sorturiko hura da (izen hori eraman duten talde terrorista guztiak barne), bai eta ETAren eremuan ibiltzen den erakunde oro ere. Hala, lehen kontzeptua baino mugatuagoa darabilte, betiere ENAM ezkertiar modura definitzea baino kontzeptu lausoagoa bada ere; hau da, ETA militarraren burutza onartzen duen sektorea, 1970ko hamarkadaren amaieratik aurrera.[1]

Bigarren kontzeptu horren arabera, beraz, ETAtik at sorturiko alderdi abertzale oro definiziotik kanpo daude; hala nola, EAEa (behintzat, 1979ko uztailera arte, hots, alderdiaren V. kongresua arte) ESBa zein ESEI. Era berean, Euskadiko Ezkerra (EE) kanpo geratuko litzateke, bai eta alderdi horren sortzaile EIA eta EPK edo Euskadiko Alderdi Komunista. Ikuspegi horren arabera, ezker abertzalearen zatitzat har daitezkeen taldeen inguruan arazoak egongo lirateke barruan edo kanpoan uzteko, HASIrekin gertatzen den bezala.

Kontzeptu estua: Euskal Nazio Askapenerako Mugimendu (ENAM) ezkertiarra

Azkenik, euskal abertzale terminoa oso modu mugatua erabili izan da kasu batzuetan, ETA militarraren buruzagitza onartzen duen espektro politikoaren zatiari soilik euskal abertzale modura izendatuz. Azken kontzeptu hori ideologia oso desberdinek hainbat denbora-tartetan maiz erabili dute. Hala, 1970ko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran, garai hartan Herri Batasunaren (HB) barruan barneraturik zegoen eta jaio berria zein ENAMi atxikituriko sektoreak EIAri Euskadiko Ezkerrarekin eginiko koaliatzeagaitik aipua kendu zitzaien HBetik, ezker abertzalearekiko benetako atxikipenIk ez zutela esanez,[10] alderdi traidore modura.[11] XXI. mendearen hasieran irain berdintsuak entzungo ziren Batasunako zenbait sektoreetan, kasu horretan, Aralarren aurka[12], bai eta Eusko Ekintza zein Askatasunaren Bidean taldeetako kritikak ere Sorturen sorreraren ondorioz, bai eta EH Bildu koalizioaren eratze-momentuan ere.[13][14]

Dena den, hirugarren erabilera ez zen soilik ENAM barruko tira-biretan erabili. Izan ere, kontzeptu hori ideologikoki oso urrun kokatzen direnek ere erabili zuten. Hala, eta bereziki Herri Batasunaren eta, ondoren, EAEren zein Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista edo EHAKren ilegalizazioen ostean, ordezkaritza politikorik gabe geratu ziren haiei erreferentzia egiteko erabilia izan zen. Era berean, sektore judizialaren zein kazetaritzan oso erabilia izan zen Herri Batasunaren inguruko jarraitzaile oro izendapentzat.[15]

Hala ere, ez dugu ulertu behar kontzeptu estu horrek ENAM osoari erreferentzia egiteko balio duela; izan ere, minoritarioak badira ere, ENAM barruko banako kontserbadoreak aurki daitezke, Telesforo Monzónen kasuan, Herri Batasunaren sorreraren atzean jardun zen euskal idazlea.

Kontzeptu soziologikoa, politikoa edo soziopolitikoa?

Kontzeptu horrek, historia-erabileraz gain, bestelako esparruetan horren erabilerari buruzko eztabaidak ere izan ditu. Ezker Abertzalea terminoa, batez ere 80ko hamarkadatik aurrera, soilik ENAMekin eta haren adierazpen politikoekin identifikatu bada ere (KAS koordinadora eta Herri Batasuna koalizioa, eta hori osatu zuten erakundeak), maiz, propio horren parte ez ziren erakunde batzuk (Askapena, Bilgune Feminista, Amnistiaren Aldeko Batzordeak edota horren ilegalizazioaren ostean sortutako presoen aldeko erakundeak edo 2010eko hamarkadan harreman politikoa hautsi arte, Ikasle Abertzaleak ikasle-sindikatua) batez ere ezker abertzaleko erakundeetako kideez edo jarraitzaileez osatuta egoten ziren; horiek guztiak "ezker abertzale" izendapenaz identifika zitezkeen (batez ere, kanpotik). Berdin gerta zitekeen herri mailan bestelako erakunde edo guneekin (adibidez, hainbat gaztetxe edo gazte asanbladarekin). Bestetik, mugimendu horren buruek eta kideek "ezker abertzalea" esapidea gero eta gehiago erabiltzeak —eta termino hori erakunde jakin baten izena bezain definitua ez izateak— nolabait "ezker abertzalea" kontzeptuak barnebiltzen duen "azalera sozialaren" mugak lausotzera egin du, kasu horretan ez hainbeste bestelakoekiko, hau da, adierazpen politiko ezberdinekiko (Aralar sortu arte, ez baitzegoen termino hori erabiltzen zuen beste erakunde politikorik), baizik eta gehiago ondokoekiko.

Bestetik, kontuan izan behar da "ezker abertzalea" terminoak ez duela "ezker" barruan ideologia, klase sozial, militantzia eredu edo mundu kontzepzio jakinik definitzen, halako mota edo identifikazio ezberdin anitz biltzen ditueko. Beraz, horrek, nolabait, ezkerraren barruko ideologia zehatz batekin ez identifikatzeak, baizik eta helburu gutxieneko batzuekin identifikatzeak, mugimendu horren barruan ideologiak baino, "egonak eta ekinak" politizatutako kideak edo pertsonak egotera ekartzen du, neurri batean, sailkapen politiko baino soziologikorako tresna bihurtuz.

Azkenik, XXI mende hasieran hasitako ilegalizazioen zikloak ezker abertzaleak eta haren erakunde politikoek jarduera politiko erregular bat egitea oztopatu edo galarazi izan du; nolabait, termino horren beraren erabilera zein kide eta jarraitzaileen artean identifikazio soziologikoa, programatikoa bainoago, indartzea ekarri du.

Beste alde batetik, kontuan izan behar dugu azken urteetan mugimendu horretako kideek eta buruzagiek gero eta gehiago erabiltzen dutela "komunitate" hitza beren mugimendua definitzeko[16]. Horrek guztiak terminoa bai politikatik zein soziologiatik ulergarri egiten du.

Historia

Gaur egun, Ezker abertzale modura ezaguna denaren oinarria 1960ko hamarkadako ideologia marxistaren eta euskal abertzaletasunaren konbinazioz sorturiko ideologian dugu, ETAren sorrerarekiko modu sinkronikoan garaturikoa. Dena den, aipagarria da 1930ko hamarkadatik ere EAEn (Euskal Herriko lehen alderdi politiko abertzale ezkertiarra) zein EPKn aski antikapitalista zein autodeterminista diren banakoak badirela, EPKko Jesús Larrañagaren kasuan.

Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia (1911)

Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia antolatu zuen batzordea (1911ko urtarrila).

Euzkotar Erkal Abertzale Alderdia (EEAA) Euskal Herrian alderdi abertzale bat sortzeko lehen saiakera izan zen, modu argian laikoa eta Eusko Alderdi Jeltzalearen ideologia kontserbadore eta katolikotik urrun. Hala, Eusko Abertzale Ekintzaren aurrekari modura kontsideratzen da askotan. 1911ko urtarrilaren 1ean sorturikoa, goiburu modura "Aberria eta Askatasuna" izan zuen. "Azkatasuna" izeneko egunkaria ere argitaratu zuen. Francisco Ulacia alderdiaren buru izan zen, 1909. urtean Eusko Alderdi Abertzale Liberala hasitako ekintzarekin jarraituz. Dena den, 1913. urtean deuseztatu egin zen[17], Espainiako Alderdi Erreformistarekin koaliatzea haztatu ostean.

Eusko Abertzale Ekintza (1930)

Eusko Abertzale Ekintza (EAE) euskal abertzaletasuneko hainbat pertsona ospetsuek sortu zuten; hala nola, Luis Urrengoetea, Anacleto Ortueta, Tomás Bilbao eta Justo Gárate. Politikari horiek, izan ere, 1930. urtean San Andresko Manifestua idatzi zuten, EAE alderdiaren sortze-manifestua, alegia. Alderdia, erlijiosoki laikoa, errepublikanoa eta sozialdemokrata modura jaioa, Espainiako II. Errepublikan zehar (eta bereziki CEDAren gobernuaren zehar, 1934 eta 1936 urteen artean) ezkerrerantz jo zuen ideologikoki, ideia antikapitalista eta independentistak besarkatuz.

Gerra Zibilean zehar, EAEk Errepublikaren alde jarri zen: Euzko Gudarostean parte hartu zuten, lau boluntario-batailoi antolatuta. José Antonio Agirreren Euskal Gobernuaren parte izan ziren, bai eta Juan Negrínen Espainiako Gobernuaren parte ere.

Francoren diktaduran zehar erbestean gutxi jardun zuen, Eusko Jaurlaritzaren parte gisan, Agirreren zein Leizaolaren gobernuetan.[18]

Ekin (1952)

Frankismoan zehar, 50eko hamarkadan, Francoren diktadura nazioarte-mailan aintzatesten hasi zen. Testuinguru horretan, Bilbon, 1952. urtean, Ekin izeneko unibertsitate-ikasleen talde batek, 1953. urtean EAJren gazteriaren taldearekin (Euzko Gaztedi Indarra edo EGI) harremanetan jarri zen, 1956. urterako talde bakarra osatuz. Hala, eta urte beretan Parisen eginiko I Euskal Kongreso Mundialaren testuinguruan, EAJren ildo ideologikotik urruntzen zen txosten amankomuna idatzi zen: hor, euskal abertzaletasunaren barruan belaunaldi-errelebo bat eskatzen zen. EAJren aurkako gatazka honek are garrantzi handia hartu zuen 1958ako, Ekin taldeko kideak talde amankomun horretatik bota eta EGIk bere kabuz segitu zuenean jarraituz. Banaketa horren argudioen artean, Ekinen "ekintza zuzenerako" estrategia zein euskalduna den erresistentzi mugimendu batera aritzeko nahiak aurki daitezke, Hirugarren Munduan askapen nazionalerako mugimenduak anitz zireneko testuinguru batean; hala nola, Aljeriako deskolonizazio-prozesua.

Euskadi Ta Askatasuna (ETA; 1959).

ETAren zigilu edo blasoia

1959ko uztailaren 31n Ekin Euskadi Ta Askatasuna (ETA) bilakatu zen, 1962ko lehen biltzarrean, askapen nazionalerako mugimendu iraultzaile eta akonfesional modura definituta, oraindik ere sozialista ez zen arren. ETAren jaiotze-momentutik eta, bereziki, 1964. urtetik aurrera, EAJk ETArekiko distantzia izugarria markatu zuen, urte hartan argitaraturiko adierazpen publiko batekin.

ETAren II. Biltzarrean (1963), erakundearen osagai ezkertiarrak definitzen hasi zen, marxismotik gertuko ideologia bat garatuz, printzipio erabat sozialistak finkatuz, betiere euskal abertzaletasunari eta borroka armatuari baietza emanez, euren helburuak lortzeko bide modura. Urteak pasa ahala, ETAren barruan langileen defentsa funtsezkoa ikusten zuten korronteak agertzen hasi ziren, langile-borrokari eta, orokorrean, borroka politikoari borroka armatuari baino garrantzi handiagoa eman nahi ziotenak. Hala, zenbait langile-talderekin aliantzak egitea proposatzen zen, bai eta ideia marxistei ideia abertzalei baino pisu handiagoa ematea. Korronte horiek, azkenean, zenbait biltzarretan zehar ETA uzten hasi ziren, bestelako alderdi politiko sozialista zein komunista sortzen edo osatuz; hala nola: LAIA, LKI, EMK, ORT eta EPK, besteak beste.

Frankismoaren amaiera-aldera, ETA bi alderditan banatu zen, bi alderdien arteko borroka handia baitzen. Alde batetik, garai hartan ETA militarra edo ETA (m) modura ezaguna zena (egun ETAtzat ulertzen dena). Bestalde, garai hartako gehiengoak osatzen zuen ETA politiko-militarra edo ETA (pm) agertu zen halaber, jatorrizko ETAren borroka armatua borroka instituzionalarekin bateratzearen alde zegoena, euskal abertzaletasunari eta ideia ezkertiarrei plataforma instituzional bat ematearren. Modu horretan, ETA (pm) Euskal Iraultzarako Alderdiaren sustatzaile nagusia izan zen, luzera alderdiaren deusezte eta militanteen ETA (pm)rako berritzultzea eragin zuena.[19]

Ipar Euskal Herrian, 1973. urtean Iparretarrak (IK) izeneko talde independentista berri bat sortu zen: turismoaren aurkako zenbait atentatu egin zituzten. ETAk ez bezala, IK-k ez zuen mugimendu abertzalearen abangoardia izateko premia, nahiz eta ETAk bere V. Biltzarretik aurrera bezala, printzipio ezkertiar zein Euskal Herriaren osotasuna defendatzen zuen.[20]

Espainiako Trantsizioaren hasiera (1975)

Francoren heriotzarekin eta Espainiako Trantsizioaren hasierarekin, Francoren garaiko eskubide politikoak garatzen hasi ziren: euren sorrera-momentutik, ETArekin zerikusi estua izan zuten talde, sindikatu eta alderdi politiko ugari sortzen ziren ezker abertzalearen barruan.

KASen 1976ko kartela. Mezuak zera deio: "Askatasuna lortzeko bidea borroka da"[21]

1974. urterako Eusko Alderdi Sozialista (EAS) eta Herriko Alderdi Sozialista (HAS) alderdiek ziharduten, bigarrena Ipar Euskal Herrian sortua. 1975. urtean, bi alderdiek elkartu eta EHAS edo Euskal Herriko Alderdi Sozialista sortu zuten. Era berean, 1977. urtean EHAS HASIra (Herri Alderdi Sozialista Iraultzailea) aldatu zen, Eusko Sozialistak EHASekin koalizioan joateko nahiaren ondorioz. HASIk, era berean, ezker abertzalearen historian pisua izan zuen.

Aurrekoez gain, bestelako alderdi eta erakunde abertzaleak aipa daitezke:

Era berean, 1975. urtean Koordinadora Abertzale Sozialista (KAS) sortu zen, alderdi politiko, sindikatu eta bestelako organo eta talde ezberdinak bateratzen zituena, bai eta mugimendu sozial eta talde armatu ezberdinak ere, ezker abertzalearen espektro zabala barneratuz. KASen helburu, ENAMaren aldeko erakundeen ekintza ezberdinak, legal zein legez kanpokoak, koordinatzea zen. KAS sortu zuten alderdien atzean EHAS/HASI eta LAIA ditugu, bai eta ETA (m) zein ETA (pm) eta LAB eta LAK sindikatuak. Pixka bat geroago ASK eta EIA gehitu ziren. EIAk, dena den, ETA (pm)rekin batera KAS utzi zuen 1977. urtean. KASen menpe zeuden, halaber, Amnistiaren Aldeko Batzordeak zein Jarrai gazte-erakundea. Aipagarria da, halaber, KASen programa politikoari KAS Alternatiba deritzola.

Abertzaletasunetik gertu kokatzen diren komunikabideen artean, Punto y hora de Euskal Herria aldizkaria (1976), Egin (1977) eta Gara (1999) egunkariak ere aipatu behar dira.

Francoren diktaduraren osteko lehen Hauteskunde Orokorrak (1977)

1997ko ekainean Frankismo osteko lehen Hauteskunde Orokor demokratikoak izan ziren. Haien aurrean, ezker abertzalea Euskal Erakunde Herritarrean (EEH) batu zen hauteskundeak baino zenbait hilabete lehenago. Telesforo Monzónek babesturiko "Txibertako bilerak" zeritzen elkarrizketen porrotaren ostean, halere, alderdieak Hauteskunde Orokorren aurreko jarrera bana hartu zuen.[22]

Hala, 1977ko otsailean, KASek soilik amnistiaren eta alderdiekiko tolerantzia bermatzekotan hauteskundeetan parte hartuko zuela erabaki zuen; bestalde, ETA (pm)k zein EIAk, ezker abertzalearen faltan, euren balizko hautesleek bestelako aukera batzuk bozkatuko zituztelako susmoa zuten. Egoera hala, bi taldeak KASetik banandu ziren. Testuinguru horretan, EMK EIArekin hizketan hasi zen Euskadiko Ezkerra (EE) modura, koalizioan, hauteskundeetara aurkezteko.[23]

Laburbilduz, EHASek, LAIAk zein KASek abstentzioa defendatu zuten: EAEk, ESBk, ESEIk zein EEk hauteskundeetan parte hartuko zuten. Haietatik, EEk diputatu eta senatari bana lortu zituen, eta ESEIk, Fronte Autonomikoaren hautagaitzaren barruan (Frente Autonómico), senatari bat.

Altsasuko Mahaia eta Herri Batasuna (1978)

Altsasuko Mahaia, Herri Batasunaren sorreran (1978). Argazkian, Jon Idigoras, Patxi Zabaleta, Jokin Gorostidi, Telesforo Monzon, Iñaki Aldekoa eta Txomin Ziluaga politikari ezagunak ageri dira
Herri Batasunaren bandera, 1978 eta 2001. urteen arteko ezker abertzaleko hainbat alderdiren koalizioa

Hauteskunde ostean, 1977. urteko urrian, Altsasuko Mahaia sortu zen: hor, HASI, EIA, LAIA, ESB eta EAEk esku hartu zuten. Altsasuko Mahaiaren helburua, era berean, KAS Alternatibaren ideietan oinarrituriko hautagaitza bakarra aurkeztea zen. Hilabeteak pasa ostean, 1978ko apirilean, Altsasuko Mahaia Herri Batasuna (HB) izeneko hautagaitza modura eratuko da, KASen zein ETA (m)aren kanpo-elkartasunarekin, HB bi talde hauekiko independentea zelarik.

EIAk, bestalde, EEren alde segitu zuen, 1979ko Gernikako Estatutuaren alde posizionatuz eta ETA (pm)aren deuseztean pisu handia hartuz. Beste alde batetik, ESB eta LAIA Herri Batasunetik alde egingo dute 1980. urtean, HBren bizitza instituzionalean parte ez hartzeko erabakiaren ondorioz, bai eta koalizioaren buruzagitzan KASek lorturiko boterearen ondorioz. Hori, askoren ustetan, ETA (m)aren HBren kontrolaren hartzearekin pareka daiteke, kritikoak kanporatuak izan zirelarik.[24]

ESB, LAIA bezala, denborarekin desagertuko da. Halere, desagertu baino lehen, LAIAk, LKI eta EEren banaketa batekin Auzolan koalizioa sortuko dutelarik 1983. urtean, hiru urte geroago, 1986an, deuseztu zen.

Eusko Alkartasuna (1986)

Carlos Garaikoetxea lehendakari ohiak, 1986an, EAJren banatzetik eratorritako Eusko Alkartasuna sortu zuen. EA alderdi sozialdemokrata eta independentista modura definitzen da, Europako Euskal Errepublika defendatzen duena, zazpi probintziek osaturikoa eta autodeterminaziorako eskubidearen ondorioz sorturikoa. Gizarte-justizia eta zerbitzu publikoak aldarrikatzen ditu, alderdiaren ardatz ideologikoaren bi oinarri modura.

Bi alderdien distantzia ideologia nabaria bada ere, Euskal Herrian elkarrekin gobernatu dute, behin baino gehiagotan, 1994 eta 2009 artean, Era berean, elkarrekin aurkeztu dira halaber kasu jakinetan; hala nola, 1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen zein 2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen kasu. EAren 2009ko Batzar Ez-Ohikoan, 2009ko hauteskundeetan jasotako porrotaren ondorioz, "bide soberanistaren" alde posizionatu eta EAJren ezkerrera kokatzen diren alderdi abertzale ezberdinekin batasuna lortzeko nahia azalduko du.

EEaren deuseztea eta Abertzaleen Batasunaren sorrera (1993)

Herri Batasuna (HB) 1980ko eta 1990ko hamarkadetan zehar ezker abertzalearen alderdi nagusia izan zen, ETAren zein ETArekin oso kritikoan ziren sektoreen onespenaz. Hala, 1987. urtean, ezker abertzaleak inoiz lortu duen bozgorailu politiko itzela lortu zuen.[25] Dena dela, 1980ko hamarkadan zehar, ezker abertzaleko beste alderdi bat sortu zen, Euskadiko Ezkerra (EE). 1993an, EE Euskadiko Alderdi Sozialistarekin (PSE) elkartu zen: horrela, 1993tik aurrera, Herri Batasuna Euskal Herriko alderdi ezkertiar, abertzale eta sozialista bakar modura finkatu zen.

EEren eta HBren arteko ezberdintasun ideologikoen barruan, bereziki aipagarria da ETAren biolentziaren aurreko posizionamendua. EEk borroka armatuari uko egin bazion ere, ETA (pm)aren deusezte osteko biolentzia gogor kritikatu zuen, bai eta bizitza instituzionalean parte hartu ere. Aldiz, HBk "hauste demokratiko" bateko jokalekua defendatu arren, ez zituen inoiz ere ETAren ekintzak kriminalizatu, ezta ETAk alderdiaren aurreko deklarazioei ezetz esan ere. Horren ondorioz, urteak pasa ahala HB jazarria izaten hasi zen: ETAren kide eta logistika-talde politiko kontsideratzen da.

Bitartean, Ipar Euskal Herrian Abertzaleen Batasuna (AB) sortu zen, hasiera batean Euskal Batasuna (EB), Ezkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA) eta Eusko Alkartasunak (EA) sorturikoa. 1994. urtean, Herriaren Alde (HA) ere eratu zen, ezker abertzalearen inguruko hainbat taldek sorturikoa; azkenean, ABren barruan bukatu zuten Urteak pasa ahala, AB Ipar Euskal Herrian ezker abertzalearen eta euskal abertzaletasunaren erreferente nagusi bilakatu zen, 1990eko hamarkadaren lehen erdian izandako bozka-kopuru handien ondorioz.[9]

Mundu sindikalean, 1995ean ELA eta LABek adierazpen bateratu bat egin zuten: autodeterminazioaren alde jarri ziren, bai eta ETArekin egin beharreko negoziazio politikoaren alde. Bertatik aurrera, bi sindikatuen arteko ekintza-unitate bat izan zen, "lan-harremanetarako esparru euskaldun" baten alde.[3]

Herri Batasunaren Mahai Nazionalaren atxilotzea (1997)

Herri Batasunak bere ohiko jardueran segitu zuen, beti biolentzia gaitzetsi gabe, alderdiaren ilegalizazioaren susmoak sortu ziren arte. 1997. urtean, HBren Mahai Nazionalaren 23 kideak atxilotu ziren, talde armatu batekin lan egiteagatik (edo, zehatzago, Herri Batasunak ETAk sorturiko Alternatiba Demokratikoa hauteskundeen testuinguruko dohaineko telebista-iragarkietan zabaltzeagatik). Hala, Auzitegi Gorenak zazpi urtez zigortu zituen Mahai Nazionaleko kide guztiak.[26] Horren ondorioz, era berean, Mahai Nazional berria eratu behar izan zuen: kide guztiak berriak ziren.

Ostera, bi urte geroago, Auzitegi Konstituzionalak Auzitegi Gorenaren sententzia baliogabetuko du STC 136/99 izeneko sententziaren bidez,[27] "legalki aurreikusitako zigorraren proportzionaltasun-faltaren ondorioz".[28] Hala ere, Espainiako Fiskaliaren esanetan, "Konstituzioaren interprete nagusiak ez ditu, ez gertaerak, ez gertaera horien oinarri juridikoak dudatan jarri".[29]

Euskal Herritarrok, Egin egunkariaren ixtea eta KASen ilegalizazioa (1998)

Euskal Herritarrok alderdiaren logotipoa

Urte baten ostean, 1998an, Lizarrako Akordioaren ondoriozko ETAren bake-testuinguruan, Herri Batasunak, Zutik-ek eta Batzarre-k Euskal Herritarrok (EH) sortu zuten, testuinguru haren ondorioz, eta 1998ko EAEko Hauteskundeetan zein 1999ko Nafarroako Hauteskundeetan emaitza historikoak lortu zituzten.

Beste alde batetik, 1998ko uztailean, Egin egunkaria agindu judizialpean itxi egin zen, bai eta, urte bereko irailean, KAS ilegalizatu ere, ETAren zati zein ETAren euskarri politiko kontsideratzearen ondorioz.

1999ko urtarrilaren 2an Juan José Ibarretxe EAEko Lehendakari bilakatu zen, EAJren, EAren eta EHen aldeko bozken ondorioz. Hiru alderdi abertzaleen arteko akordua martxoan sortu zen, EAJren eta EAren arteko koalizio-gobernu bat sortuz. Urte bereko maiatzean, HBrekin batera legislatura-akordio bateratu bat izenpetu zen.

Udalbiltza (1999)

Lizarrako Akordioak ere Udalbiltza-ren sorrera ekarri zuen, 1999. urteko irailaren 18an. Alkate munizipalen erkidego hori Euskal Herri osorako lehen herri-ordezkaritza nazional bat eraikitzeko saiakera izan zen, Catalunyako AMIren modu analogoan. 1998an, ETAren bake-fasea amaitzearen ondorioz, Lizarrako Akordioak bertan behera utzi eta Udalbiltzak tira-bira handiak izan zituen, jatorrizko proiektutik alkate ezker abertzaleak beste joan zirelarik.

2003an, gainera, poliziak Udalbiltza bertan behera utzi zuen, bai eta Udalbiltzako buruzagiak atxilotu ere, ETArekin lan egiteagatik akusatuak. Amaieran, 2011ko urtarrilaren 20an, Auzitegi Nazionalak absolbitu zituen, Auzitegiaren hitzetan "ETAk defendituriko helburuen eta Udalbiltzak defendituriko helburuen arteko sintonia kointzidentzia da soilik, eta ez delitu baten eragile", bai eta "Estatu demokratiko batean esparru penaletik kanpo geratzen dira ekintza politikoak, iritzi politikoak zein aldarrikapen ideologikoak, atsegin zein ez, nagusi zein minoritarioak izan, ideia horiekin bat egin zein ez".[30][31] 2013. urtean Udalbiltza-proiektua martxan jarri zen berriro, Euskal Herria Bilduren ekimenean eta Sorturen, Eusko Alkartasunaren, Aralarren, Alternatibaren eta Abertzaleen Batasunaren oniritziarekin.[32]

Batasuna, Aralar eta Amnistiaren Aldeko Batzordeak-en legez kanpo uztea (2001)

2001. urtean Batasuna jaio zen, Herri Batasunaren (HB) birsorrera modura, Euskal Herriko ezker abertzaleko alderdi guztiak alderdi bakarrean batzeko helburuarekin. Bereziki garrantzitsua zen birsorrera hori, ETAren armetara itzultzearen ondorioz Batzarre zein Zutik Euskal Herritarroketik atera ziren eta. Batasunaren barruan, Herri Batasuneko kideak batu ziren, bai eta Abertzaleen Batasunako (AB) zenbait militante kritiko (ABk ezetza eman zuen). EAEk, bestalde, ideia onetsi arren, alderdi independente modura zuen historia errespetatzearren, ez zen proiektuaren barruan sartu.

Batasunaren helburuetako bat birsorreraren osteko maila nazionaleko alderdi bakarra sortzea ez, Herri Batasunak zein Euskal Herritarrok soilik Hego Euskal Herrian aurkezten zirelako, AB Ipar Euskal Herrian soilik aurkezten zen bezalaxe. EAk zein EAJk 'nazionalizatzeko' joera bera agertu zuten berebat.[9]

Batasunaren sorreran, bost sorrera-txosten eztabaidatu ziren: Bateginez (nagusia zena), Igitaia eta Mailua (EHKk proposaturikoa), Piztu Euskal Herria (desobedientzia zibilaren aldekoa), Arragoa (Zutikek eta Batzarreko kideek aurkeztutakoa) eta Aralar, izen bereko HBren barruko korronte batek aurkeztua.[33] Aralar, jatorriz, Herri Batasuneko korronte bat da, bereziki garrantzizkoa Nafarroa Garaian eta Patxi Zabaleta zuena, Herri Batasuneko Iruñeako zinegotzia, buru modura. ETAren bakealdia amaitu osteko testuinguru horretan, Patxi Zabaletak ezker abertzalearen barruko eztabaida beharrari jo zion, bereziki ETAren borroka armatuaren inguruan. Hala, Zabaletak ETAren ekintzen gaitzeste publikoa defendatu zuen bai eta ezker abertzalearen bizitza instituzional osoa (bizitza parlamentario arrunt batekin) defendatu ere. Haren txostenaj ezezkoa jaso ostean, Batasunaren birsortze-prozesua alde batera utzi eta Aralar sortu zuen, Batasunatik modu independentean.

Beste alde batetik, 2001eko abenduan, Amnistiaren Aldeko Batzordeak legez kanpo utzi ziren, Espainiako Auzitegi Nazionalak erakunde hori "ETAren zati organiko" modura ulertzearen ondorioz.

Batasuna, Euskal Herritarrok eta Herri Batasuna legez kanpo uztea eta Egunkariaren ixtea (2003)

2003ko otsailaren 20an, Auzitegi Nazionalak Egunkariaren itxiera agindu zuen, garai hartan soilik euskaraz idatzitako egunkari bakarra. Era berean, zuzendaritza-taldearen atxilotzea agindu zuen ere, ETAk kontrolaturiko "enpresa-multzoaren" zati izateagatik. Hanzik zazpi urtera, 2010eko apirilean, absolbituak izan ziren.[34]

2003ko martxoan, Herri Batasuna, Euskal Herritarrok zein Batasuna ilegaltzat jo zituen Auzitegi Gorenak, Alderdien Legean oinarrituz, ETArekin zituen balizko zerikusien ondorioz. Ipar Euskal Herrian, bestalde, Batasunak iraun zuen, alderdi politiko bainoago, elkarte modura.

Auzitegi Gorenaren sententzia horretan hiru erro aurkitu ziren, Alderdien Legearen aplikazioa beharrezko ikusten dutenak. Hasteko, HBk izandako ETAren biolentzia ez kondenatzeko joera, bai eta biolentzia horri justifikazioa ematea ere. Bigarrenik, HBko kide asko ETAren kide edo kide ohiak zirela, bai eta ETA berak HBrentzako bozka eskatu zuela behin baino gehiagotan. Azkenik, Auzitegi Gorenak ETAk markaturiko ildoa HBk jarraitzen zuela frogaturik zegoela defendatzen zuen, HBren jarduna ETAk markatuta.

EHAKren (Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren) kartela, Leninen erretratu baten ondoan. Kartelean, halaber, "demokrazia eta bakea" irakurri daiteke. Erretratuaren eskuinean, igitai eta mailua agertzen dira (☭), ikur komunista unibertsala dena

Dena dela, Batasuna ilegalizazioa saihesten saiatu zen, osterako beste hautes-marka baten pean aurkeztuz. Gauzak horrela, Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) modura aurkeztu zen 2003ko EAEko Batzar Nagusietarako Hauteskundeetara, bai eta Nafarroako Parlamenturako 2003ko Hauteskundeetara ere. Halere, bi zerrendak aurkeratuak izan ziren. Modu horretan, Nafarroako Parlamentutik zein EAEko Batzar Nagusietatik kanpo geratu zen ezker abertzalea, bai eta Euskal Herriko hiri eta herri gehienetan ere (> % 50).

2004ko Hauteskunde Europarretan, Herritarren Zerrenda (HZ) izeneko plataforma sortu zen, Batasunarekin zuen harremanaren ondorioz Auzitegi Gorenak baliogabeturikoa. Dena dela, Ipar Euskal Herrian aurkeztea lortu zen eta 5,100 boz lortu.

2005eko Euskal Hausteskundeetan, Aukera Guztiak (AG) taldea aurkeztu zen, Batasunarekin zituen harremanen ondorioz baliogabetua izan zena ere; horren ondorioz, hauteskunde horietarako ezker abertzaleak EHAKen aldeko bozka eskatu zuen, Eusko Legebiltzarrean bederatzi eserleku eskuratuz.

2007ko hauteskundeetan (EAEko Batzar Nagusietarako Hauteskundeak, Nafarroako Parlamenturako Hausteskundeak eta Udal-hauteskundeak) Barne Arazoetarako Ministerioan alderdi politiko berri bat erregistratu zuten ezker abertzaleko kideek: Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB). Halere, eta aurreko kasuetan gertatu bezala, Batasunakin zuen harremana zela eta (Batasunaren zati zirelako ASBren bultzatzaileak, bai eta barne-egitura Batasunaren oso antzekoa zelako) erregistroan betoa jarri zitzaion ASBri.

Nafarroa Bai (2003)

Nafarroa Bairen (Na Bai) logoa

Testuinguru horretan, Nafarroa Garaian Nafarroa Bai (Na Bai) izeneko koalizioa sortu zen, gizarte nafar euskaldun aurrerakoia ordezkatu eta defendatzeko helburuarekin. Koalizio horretan, alderdi sozialistetatik (Aralar, Batzarre) alderdi sozialdemokrata (Eusko Alkartasuna) zein demokristauetaraino iritsiz (EAJren kasu). Alderdi guztiek, halaber, abertzaleak izan ziren, (Batzarre izan ezik, euskozale modura definitzen baitzena).

Nafarroa Bai 2004ko Hauteskunde Orokorretara aurkeztu zen lehen aldiz eta Diputatuen Kongresuan Nafarroan banatzen diren bost eserlekuetatik bat eskuratu. 2007ko Nafarroako hauteskundeetan, Nafarroako bigarren indar politiko bilakatu zen, bai boz-kopuruaren zein eserleku-kopuruaren inguruan. 2008ko Hauteskunde Orokorretan, berriz, hirugarren postua mantendu zuen, bai eta 2004. urtean lorturiko eserlekua, bai eta boz-ehunekoan igoera apala izan ere.

Eusko Abertzale Ekintza berriro hauteskundeetara, ilegalizazio gehiago eta Euskal Herria Bai (2007)

Ezker abertzalearen 2007ko Udal- eta Foru-haustekundeetako ordezkaria Eusko Abertzale Ekintza izan zen (EAE), azken 30 urtean hauteskundeetara hautagaitza propiorik aurkeztu ez zuen alderdia. Pernando Barrena, garaiko Batasunako kidea, EAEren aldeko boza eskatu zuen, publikoki. Halere, EAEren 256 zerrendetatik soilik erdia, 123, onartu ziren.

Gauzak hala, EAEk 94.253 boz lortu zituen aurkeratuak izan ez diren hautagaitzetan; 73.456 EAEn eta 20.690 Nafarroan. Era berean, EAEk 31 hiritan irabazi zuen (97 herritan aurkezten zen), bai eta beste 62 herritan ordezkaritza lortu ere. Modu horretan, EAEn 337 zinegotzi lortu zituen, bai eta 93 gehiago Nafarroa Garaian. Hala, laugarren indar politiko modura sartu zen EAEn, bozen % 6,77rekin (hirugarren indarra, zinegotzi-kopurua kontuan harturik). Era berean, Nafarroan, laugarren indarra izan zen halaber, bozen % 3,29rekin.

EAEk ordezkaritza lortu zuen orobat Trebiñun zein Argantzunen, Trebiñuko barrendegia osatzen duten hirietan. Nulutzat hartu ziren boz oro EAErentzat harturik, Euskal Herrian 92.000 boz gehiago gehitu zituen EAEk bere buruari; hala, 55 alkatetza lortu zituela aldarrikatzen zuen alderdiak. Nafarroako Parlamentuan, bestalde, boza nuluak 18.285 izan ziren, alderdian berezkoak kontatu ostean bi diputatu lortu zituela aldarrikatu zuen EAEk.

Urte berean, Auzitegi Nazionalak Segi (bai eta Segiren antzindari diren Haika eta Jarrai), KAS, Ekin eta Xaki ilegaltzat jo zituen, ETArekin zuten harremanaren ondorioz, 500 urte baino gehiagoko gartzela-zigorrak ezarriz,[35] ostera Auzitegi Gorenak zigor horiek murriztu bazituen ere.[36] Era berean, 2008an, Auzitegi Nazionalak EAE zein EHAK ilegaltzat jo zituen halaber.

Bitartean, Ipar Euskal Herrian, Batasunak, Eusko Alkartasunak eta Abertzaleen Batasunak Euskal Herria Bai (EH Bai) izeneko koalizioa sortu zuten, 2007ko Frantziako Hauteskunde Legegileetan parte hartzeko helburuarekin. Hauteskunde horietan, EH Baik 10.781 boz lortu zituen, hots, bozen % 7,99 (erlatiboki, kontuan harturik aurkezten zen lurraldean). Emaitza onak lortu ostean, 2008ko Hauteskunde Kantonaletan ere aurkeztu zen EH Bai eta 12.302 boz lortu (% 13,75).

Ezker abertzalea Eusko Legebiltzarrekin kanpo, ilegalizaturik (2009)

2009ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan ezker abertzaleak Demokrazia Hiru Milioi izeneko plataforma aurkeztu zuen. Hautagaitza baliogabetu zen, bai eta plataforma legez kanpokotzat jo ere, 2001. urteko Hauteskundeetan Askatasuna alderdiarekin gertatu bezala. Testuinguru horretan, ezker abertzalea Eusko Legebiltzarretik kanpo geratu zen lehen aldiz. Kanpo-geratze horrek, halaber, Patxi López-en (PSE-EE) inbestiduran lagundu zuen, Alderdi Popularrarekin iritsitako akordio baten ostean Patxi López EAEko Lehendakari izendatu zuten, PPren eta UPyDren bozekin.[37]

Bitartean, Aralar, HBtik banandu zenetik, 2005. urteko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan diputatu bakarra lortu zuen, eta 2009ko Hauteskundeetan hiru eserleku gehiago. 2007ko Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetan, berriz, bost eserleku lortuko ditu Na Bai hautagaitzaren barruan, Nafarroa Garaiko bigarren indar politikoa bihurtuz. Bestalde, 2009ko otsailean, Abertzaleen Batasunak (AB) Aralarrekin zuen erlazioa ofizializatu zuen, eta mugen bi aldeetako elkarren arteko erreferente bilakatu.[38]

2009ko Europako Parlamenturako Hauteskundeetan, Batasunak, Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasunarako (II-HE) boza eskatu zuen Hego Euskal Herrian, bai eta Euskal Herriaren Alde izeneko hautagaitzarako ere, Ipar Euskal Herrian. Aralar zein Eusko Alkartausuna Independentistas eta ezkertiarrak-Europa de los Pueblos-Verdes koalizioaren barruan aurkeztu ziren. Ipar Euskal Herrian, berriz, AB zein EAk Ekologia Europa (Europe Écologie) alderdiaren alde eskatu zuten boza.

II-HEk EAEn % 15,92ko boz jaso zuen, bai eta % 11,46 Nafarroan; aldiz, Aralar zein EAren zerrendak bozen % 5,67 eta % 6,98 jaso zuten, hurrenez hurren.[39][40] Hala ere, Espainia-mailan, II-HEk ez zuen ordezkaritzarik lortu, Europa de los Pueblosek eurodiputatu bakarra lortu zuen bitartean, koalizioaren kideen artean txandakatu zena.

Ipar Euskal Herrian Euskal Herriaren Aldek ere ez zuen ordezkaritzarik lortu, Pirinio Atlantikoak departamentuan bozen % 2,7 lortuta.[41]

Zutik Euskal Herria eta Bateragune Kasua (2010)

Zutik Euskal Herria dokumentuaren aurkezpen publikoa, Iruñean (Nafarroa Garaia)

2009ko azaroan, Altsasun, HB jaio eta 30 urteren ostean, ezker abertzalea berriro ere elkartu zen bertan, Altsasuko Adierazpena aurkezteko helburuarekin. Adierazpen horretan,[42] ezker abertzaleak "esklusiboki demokratikoak eta politikoak diren bideen bidezko alderatzearen" aldeko apustua egingo duela zabaltzen da, bai eta ETAren eta Espainiako Gobernuaren arteko hizketa sustatu ere. Adierazpen horren ostean, Fase politikoaren eta estrategiaren argipena izeneko txostena aurkeztu zen, Euskal Herriko herrietako 254 batzarretan eztabaidatua.[43] Txosten honetan, azken 30 urteen inguruko atzerabegirako bat egiten da ezker abertzalearen ibilbide politikoa aztertuz, etorkizuneko bidez erabaki eta argitzearren.[44]

Eztabaida bukatu ostean, Batasuneko oinarriak 2010eko otsailean aurkeztu ziren, Zutik Euskal Herrian izeneko dokumentuan.[45] Bertan, Mitchell Printzipioak onartuz, "biolentzia gabeko prozesu demokratiko" bat zein "indar soberanisten batura" defendatu ziren, Euskal Gatazkari aurre egiteko bide bakar modura. Era berean, dokumentu horretan zera aipatu zen: "indarraren edo mehatxuen bidez ezingo da alderdien arteko negoziazioetan eragiteko, ez negoziazioren emaitza den akordioa aldatzeko ere".[46]

Zutik Euskal Herria dokumentuaren ostean, Iruñeko Adierazpena dugu,[47];hor, lehen aldiz historian, ezker abertzaleak ETAri deialdi egin zion,[48] ETAri zein Espainiako Gobernuari Bruselaseko Adierazpena betetzeko eskaera eginez, fundazio zein bakearen Nobel saridun batzuek idatzitako adierazpena: nazioarteko mailan arbitraturiko borroka armatuaren gelaraztea eskatzen zen, baldintzarik gabekoa eta denbora mugarik gabea.[49][50] Bruselaseko Adierazpen honen sinaduren artean, Frederik de Klerk (Hegoafrikako presidente ohia), Desmond Tutu artzapezpikua zein John Hume eta Mary Robinson ditugu, Irlandako Errepublikako Lehen Ministro ohiak. 2010eko irailaren 5ean, ETAk "ekintza ofentsibo armatuen" amaiera adierazi zuen, su-eten modura interpretatu zena.[51][52]

Bildu (2011)

Ezker abertzalearen aglutinazio-estrategiaren barruan, 2010eko ekainean, ezker abertzalearen batasunaren akordio bat sinatu zen, Lortu Arte: Indar politiko independentisten arteko akordioaren oinarri estrategikoak izenarekin. Akordioa, hasiera batean, Eusko Alkartasunak eta ilegalizaturik zegoen Batasunako kideek onartu zuten eta, ostera, 2011ko urtarrilean, Alternatibak ere akordioa onartu zuen, 2009an Ezker Batua-Berdeak erakunde politikotik banandutako alderdi berria.

Hala, 2011ko apirilaren 3an, Bildu izeneko koalizioa sortu zen; hor, Eusko Alkartasuna, Alternatiba, Araba Bai eta Herritarron Garaia barneratu ziren, bai eta bestelako pertsonalitate abertzaleak, hautagai independente modura. Bilduk, halaber, hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu zuen orobat, 2011ko Udal- eta Foru-hauteskundeetarako zein 2011ko Nafarroako Parlamenturako Hauteskundeetarako, Euskal Herriko herri eta hiri gehienetan aurkeztuz, bai eta Trebiñuko barrendegian ere. Era berean, Bildu izenarekin aurkezturiko bestelako ezker abertzalearen hautagaitzak ere agertu ziren Euskal Herriko herrietan, ezker abertzalearen alderdien multzo modura.

Bilduren zerrenda guztiak eta hautes-talde askoren zerrendak aurkeratuak izan ziren Auzitegi Gorenaren 61. epaimahaiaren eskutik eta Estatu-abokatutzak zein Ministerio Fiskalaren inpugnazioen ostean, epaileen bederatzi aldeko bozekin, kontrako sei bozen aurka. Izan ere, Estatu-abokatutzak zein Ministerio Fiskalak Batasunarekin eta ETArekin lan egiteagatik ilegalizaturiko bestelako alderdiekin erlazionatu zuen Bildu, ETApean lan egiten zuela esanez.

Hala, Bilduren zerrenda horiek guztiak eta hautes-taldeen hamar zerrenda baliogabetu egin ziren.[53][54] Garai hartako Espainiako buru zen Alfredo Pérez Rubalcaba-ren hitzetan, Auzitegi Gorenaren sententziak Bilduk ETArekin zituen erlazioak indarrekoak izaten jarraitzen zutela adierazten zuela adierazi zuen.[55]

Bilduk errekurtso bat aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalean eta horren epaiak Auzitegi Gorenaren aurrekoa bertan behera utzi zuen. Auzitegi Konstituzionalaren hitzetan, Auzitegi Gorenaren sententziak Konstituzioaren 23. artikuluaren aurkakoa da, Bilduri bere parte-hartze politikorako eskubidea urratu zelako. Izan ere, eta Auzitegiaren hitzetan, Bildu koalizioak ez zuen ETApean lan egiten eta, gainera, biolentzia terrorista gaitzetsi osteko koalizio dela argudiatzen zuen.[56][57]

2011ko hauteskundeetan Bilduk 313.231 boz lotu zituen (% 31,39), bai eta 1,138 zinegotzi ere, 123 alkatetzatan itzuli zena.[58] EAEn zinegotzi-kopuru handiena lortu zuen alderdia izan zen, 953rekin, bai eta bigarren indarra boza-kopuruen arabera (276.134; % 25,45). Nafarroa Garaian, bestalde, 37.017 boz (% 11,63) lortu zituen, bai eta 184 zinegotzi ere, eta hirugarren indar politiko bilakatu. Emaitza hoberenak Gipuzkoan lortu ziren: 119,537 boz (% 34) lortu ziren, bai eta 441 zinegotzi. Gipuzkoako emaitza horietatik, bereziki aipagarria da Donostian lorturiko gehiengo arrunta.[59][60] Emaitza hauekin, Bilduk inoiz lorturiko ezker abertzalearen emaitza onenak gainditzea lortu zuen, momentu hartararte Euskal Herritarrok 1999ko Udal-hauteskundeetan zuen marka hautsiz.

Batzar Nagusietako emaitzei dagokienez, Bilduk 31.998 boz lortu zituen (% 20,96) Arabako Batzar Nagusietan, 11 eserleku lortuz. Bizkaian, 12 eserleku (122.056 boz; % 21) eta, Gipuzkoan, 22 eserleku lortuz (119.094; % 34,65), bai eta Gipuzkoak Batzar Nagusietako lehen indar politiko izan ere. Era berean, Nafarroako Parlamentuan 42.839 boz lortu zituen (% 13,30), zazpi diputatu lortuz.

Auzitegi Gorenak aurkaraturiko bestelako hautes-taldeak (2011)

Aipatu bezala, Bilduko hautagaitzaz gain, Estatu-abokatutzak zein Ministerio Fiskalaren eskarek zenbait hautes-talderen zerrendak baliogabetzea eskatzen zuten ere (Batasunarekin eta homologoak liratekeen bestelako ezker abertzaleko alderdiekin zuten balizko erlazioaren ondorioz). Hala, Auzitegi Gorenak hainbat hautes-talderen hatagaitza aurkaratu zuen: Arbiuzarron Hitza (Arbizu), Aitzurain (Etxarri Aranatz), Izquierda Falcesina (Faltzes), Agrupación Independiente Arbekoa (Galar), Oskoetsa (Uritza osoan; Imotzen, 2007-2011 tartean pertsona bakarrak osatzen zuen zerrenda osoa, Berdeak-eko (Los Verdes) kide zena),[61][62][63] Agrupación de Electoral Lakuntzaileok (Lakuntza), Larraun Bat (Larraun), Biscasa y Pialote (Nabaskoze) eta Iguzkizako Agrupación Independiente de Igúzquiza.[64]

Arraroa bada ere, Auzitegi Gorenak ilegalizaturiko alderdiek kideak barneratzen zituzten hainbat hautagaitza onartu zituen: Oltzako Herria (Oltza zendea; Euskal Herritarrokeko kide bat zuen zerrendetan), Independiente Batzarramendi (Lakar; EHko zein Herri Batasuneko kide ohiak barneratzen zituena), Agrupación Electoral Erlain (Basaburua; 2007rarte EAEk gobernatua eta HB zein beste alderdi ilegalizatuen kideak zituena), Txangola (Ezkabarte; besteak beste, HBko, EHko zein EAEko kideak agertzen zirelarik), Atabea (Galoze; Askatasunako, AuBko zein Nafarroako Sozialista Abertzaleak-ko kideak zituena zerrendan), Agrupación Urdintza (Ollaran; EAEko kide bat zuen hautagaitza-zerrendan) eta Agrupación Electoral Oskotseta (Muskizeko Imotzen; EHko kide bat), Agrupación Electoral Herri Taldea (Etxalar) eta Alkarlanien (Ubide), zeinetan EAEko alkate izan zena zerrendaburua zena, Donostia Komandoaren kide 1980ko hamarkadan eta 33 urtez espetxean egoteko zigorra jaso zuena, bai eta EAEko zein EHeko bestelako kideak ere agertu zerrendan zehar.[65]

Auzitegi Gorenak kontraesan batean erori zen, elkarte berdinaren inpugnazioan Ministerio Fiskalaren inpugnazioa onartuz eta Estatuko abokatutzaren inpugnazioa bertan behera utziz. Elkarte hau, Agrupación Independiente de Igúzquiza (Iguzkitza), EHko kide ohiak zaituen zerrendetan,[65] azkenean aurkaratua izan zen ere.

Aurkaratuak izan ez zirenen artean, Agrupación Independiente Batzarramendi (Deierri), Agrupación Mendurro (Muskitz) eta Agrupación Metauten (Metauten) ditugu.[64]

Inpugnaturiko elkarte-zerrenda guztietatik soilik batek,[66] Zalduondokoak, Auzitegi Konstituzionalean errekurritu zuen (HB zein AuB-ko kide ohi batek osaturiko hautagaitza). Konstituzionalak, halaber, errekurtsoa onartu eta, elkarteak, azkenean, hauteskundeetara aurkeztea lortu zuen.[67]

Amaiur eta ETAren arma uztea (2011)

Bilduren sorreran emandako prozesu antzeko baten bidez, 2011ko azaroaren 20an egin ziren Hauteskunde Orokorretarako Amaiur izeneko koalizioa sortu zen, zeinetan Aralar, Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta, Bilduren kasuan bezala, hainbat pertsonalitate independente, betiere ezker abertzaleko ideien defendatzaile. Koalizio abertzale hori EAJraino hedatzea planteatu bazen ere, EAJk ideia bertan behera utzi zuen.[68]

Urte bereko irailaren 27an Amaiur koalizioa aurkeztu zen, Rufi Etxeberria-ren zein Txelui Moreno-ren parte-hartzearekin, ezker abertzale osoaren bozgorailu modura, bai eta Pello Urizar (EAko idazkari nagusia), Rebeka Ubera (Aralar) eta Oskar Matute (Alternatibaren ordezkari modura). Momentu hartan, koalizioaren helburu nagusia aurkeztu zen: "Euskal Herriari dagokion autodeterminazio- eta aitorpen nazionalerako eskubideen aintzatespena".[69] Era berean, Gernikako Akordioan ETAri behin betiko borroka armatuari uztea eskatuko zaio ezker abertzaletik, "bide bakar" modura aipaturikoa zela defendatzen zutelarik, "bakea helburu modura" izanda beti.[70]

Beste alde batetik, urriaren 17an, Donostian Aieteko Bake Konferentzia gertatu zen,[71] Gernikako Akordioaren baldintza antzekoetan, ETAren ekintza armatuarekin amaitzeko deia egiten delarik.[72] Hiru egunen ostean, urriaren 20an, ETAk, komunikatu batean, "behin betiko borroka armatuaren gelditzea" helarazten du.[73]

Azaroko Hauteskundeetan Amaiurrek 334,498 boza lortuko ditu, zazpi diputatu eta hiru senataritan itzuliko direnak, EAEko bigarren indar politiko modura ezarriz (lehena diputatu-kopuruan), hirugarren indarra izatearekin konformatu behar izan zelarik Nafarroa Garaian. Lorturiko hamar eserlekuetatik, diputatu eta senatari bata EAko kideek betetzen zuten, diputatu bat Aralarrekoa zen eta beste zazpi eserlekuak arestian aipaturiko pertsonalitate independenteak. Araban 32,267 boz eskuratu ziren (% 19,11; diputatu bakarra), historian Arabako barrutian eskuraturiko ezker abertzalearen lehen diputatua. Gipuzkoan, berriz, 129,655 boza lortu ziren (% 34,81; lehen indarra Gipuzkoan), hiru diputatu eta hiru senatari lortuz. Nafarroan diputatu bat lortu zuen (49.100 boz; % 14,86) eta, Bizkaian, 122.606 (% 19,21; bi eserleku).

Sortu (2012)

2001eko otsailaren 7an, Bilboko Euskalduna Jauregian Sorturen estatutu fundazionalak aurkeztuko dira, ezker abertzalearen alderdi politiko berria.[74] Estatutu hauetan, "edozein formatako biolentzia edo mehatxu gaitzetsi" egiten zen, ETArena barne, "dudarik gabe, bide esklusiboki politiko eta demokratikoen aldeko posizio argian" agertuz.[75] Gainera, "edozein biolentziaren desagerpenean, bereziki ETArena, lan egiteko prest agertu" zen, bai eta "biolentziaren eta terrorismoaren ondorioak gainditzera; bakearen, justiziaren eta euskal jendartearen adiskidetzea lortzeko helburuarekin".[74] Era berean, "azken hamarkadetan gure Herrian Euskal Gatazkak eragin dituen biolentzia ororen ondoriozko biktima guztien aintzatespenaren eta erreparazioaren" alde agertzen da Sortu.[75]

Matxoaren 23an, Auzitegi Goreneko 61. epaimahaiak Sorturen izen-ematea gaitzetsi zuen, Batasunaren oinordekoa zela kontsideratuz, ETAren oinordeko ez-bereiztua.[76] Halere, aipagarria da Auzitegi Gorenaren erabakia ez zela ahobatezkoa izan, Carlos Dívar-ren azken bozak (epaimahaiko presidentea) emaitza 9/7ra (9 alde, 7 aurka) utzi zuelarik.[77]

Azkenean, 2012ko ekainaren 20an, Sortu Auzitegi Konstituzionalaren eskutik legalizatua izan zen, boto batengatik, Auzitegi Gorenaren sententziak "bilera-eskubidea" urratu zuela adieraziz, Sortuko kideen "alderdi politikoak sortzeko eskubidea" urratuz, Konstituzioaren 22. artikuluaren aurkakoa dena.[78] Hala, Sortuk bere Kongresu Fundazionala ospatuko du 2013ko otsailaren 24ean.

Euskal Herria Bildu (2012-)

Maddalen Iriarte (EH Bildu), independentea den arren, egungo ezker abertzalearen buruetako bat da, bereziki Eusko Legebiltzarrari dagokionez.

2012ko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan Madrilera Amaiurpean aurkeztu ziren alderdi berdinak Euskal Herria Bildu-ren (EH Bildu) barruan aurkeztu ziren. Koalizioaren sorreraren atzean, EAk, Aralarren eta Alternatibak sinaturiko akordio estrategikoa aurkitzen da, zeinetan euskal jendarteari "oinarrizko erreferente modura langile-klasea duen eta gizarte-bazterkeriaren aurka agertzen den, aberastasunaren birbanaketa justuagoa baten aldekoa den eta modelo ekonomiko, ekologiko zein sozial berri baten aldekoa den" eta "nazio-subiranotasun eta benetako aldaketa sozialaren defendatzen duen" alderdi berri bat eskaintzen da.[79] Aipagarria da, halaber, Sortu EH Bilduren prozesu eratzailearen ostean sartu zela koalizioan.

EH Bilduk 277,923 boz lortu zituen (% 25,00), 75 eserlekuetatik 21 eskuratuta, Eusko Legebiltzarrean. Barrutietan, Gipuzkoako alderdirik bozkatuena izan zen (bozen % 32,32; bederatzi diputatu), bai eta bigarren indarra Araban (bozen % 22,10 eta sei parlamentario) eta Bizkaian (% 21,50, sei diputatu).

Une horretatik aurrera, EH Bildu ezker abertzalea batzen duen plataforma modura tenkatu da Espainia-mailan, izen berberaren pean hainbat hauteskundetara aurkeztuta. 2014ko Europako Parlamenturako Hauteskundetan, BNGrekin koalizioan eta EH Bairen oniritziarekin, eurodiputatu bat lortu zuen, Europako Ezker Unitarioaren (GUE-NGL) taldean barneratu zena. Emaitzak lurraldeka azterturik, koalizioa lehen indarra izan zen Gipuzkoan zein Araban (% 31,69 eta % 19,86, hurrenez hurren), bai eta bigarren indarra Bizkaian zein Nafarroan (% 20,25 eta % 20,21, hurrenez hurren).

Instituzio-ordezkaritza

ErakundeaOrdezkari-kop.Hautagaitza
Alkateak
118 / 525
Euskal Herria Bildu
Zinegotziak
1.254 / 3.085
Euskal Herria Bildu
Arabako Batzar Nagusiak
12 / 51
Euskal Herria Bildu
Gipuzkoako Batzar Nagusiak
17 / 51
Euskal Herria Bildu
Bizkaiako Batzar Nagusiak
10 / 51
Euskal Herria Bildu
Departamenduko Kontseilua
2 / 24
Euskal Herria Bai
Kontseilu Erregionala
1 / 183
Alderdi Sozialista[80]
Eusko Legebiltzarra
18 / 75
Euskal Herria Bildu
Nafarroako Parlamentua
7 / 50
Euskal Herria Bildu
Diputatuen Kongresua
5 / 350
Euskal Herria Bildu
Espainiako Senatua
2 / 266
Euskal Herria Bildu
Europako Parlamentua
1 / 54
Orain Errepublikak

Hauteskunde-emaitzak

Espainiako Hauteskunde Orokor eta Europarrak

HauteskundeaHautagaitza(k)Bozak%DiputatuakSenatariakEurodiputatuak
1931ko Espainiako hauteskunde orokorrakEusko Abertzale Ekintza (EAE)33.826n/a00
1933ko Espainiako hauteskunde orokorrakEusko Abertzale Ekintza (EAE)2.136n/a00
1977ko Espainiako hauteskunde orokorrakEuskadiko Ezkerra (EE)
Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra (ESEI) b
Partido Socialista Vasco (ESB)
Unión Navarra de Izquierdas (UNAI)
Nafarroako Batasun Autonomista (NAB) c
Eusko Abertzale Ekintza (EAE)
61.417
n/a
36.002
24.489
18.079
6.435
0,34
n/a
0,20
0,13
0,10
0.04
1
0
0
0
0
0
1
1
0
0
0
0
1979ko Espainiako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
Unión Navarra de Izquierdas (UNAI)
172.110
85.677
10.970
0,96
0,48
0,06
3
1
0
1
0
0
1982ko Espainiako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
210.601
100.326
1,00
048
2
1
0
0
1986ko Espainiako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
231.722
107.053
1,15
0,53
5
2
1
0
1987ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Coalición por la Europa de los Pueblos (EA)
Izquierda de los Pueblos (EE)
250.953
191.402
113,768
1,32
1,00
0.59
1
1
0
1989ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Por la Europa de los Pueblos (EA)
Izquierda de los Pueblos (EE)
215.878
139.507
103.283
1,38
0,89
0,66
1
1 d
1
1989ko Espainiako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
217.278
136.955
105.238
1,06
0,67
0,51
4
2
2
3
0
0
1993ko Espainiako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna-Euskal Ezkerra (EA-EuE)
206.876
129.293
0,88
0,55
2
1
0
0
1994ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Por la Europa de los Pueblos (EA)
164.875
87.025
0,90
0,47
0
0
1996ko Espainiako hauteskunde orokorrakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
181.304
115.861
0,72
0,46
2
1
0
0
1999ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakEuskal Herritarrok (EH)
Coalición Nacionalista - Europa de los Pueblos (EAJ-EA)
270.942
n/a
1,30
n/a
1
1 d
2000ko Espainiako hauteskunde orokorrakEusko Alkartasuna (EA)
Euskal Herritarrok (EH) e
100.742
n/a
0,43
n/a
1
0
0
0
2004ko Espainiako hauteskunde orokorrakEusko Alkartasuna (EA)
Nafarroa Bai (Na Bai) f
Aralar-Zutik
80.905
61.045
38.560
0,31
0,24
0,15
1
1
0
0
0
0
2004ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakEuropa de los Pueblos (EA)
Aralar
Herritarren Zerrenda (HZ) g
64.509
17.739
n/a
0,42
0,12
n/a
1 d
0
0
2008ko Espainiako hauteskunde orokorrakNafarroa Bai (Na Bai) f
Eusko Alkartasuna (EA)
Aralar
62.398
50.371
29.989
0,24
0,20
0,12
1
0
0
0
0
0
2009ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakIniciativa Internacionalista h
Europa de los Pueblos - Verdes (Aralar-EA)
139.981
55.200
0,90
0,35
0
1 d
2011ko Espainiako hauteskunde orokorrakAmaiur334.4981,3773
2014ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakLos Pueblos Deciden (EH Bildu)221.8231,411 d
2015eko Espainiako hauteskunde orokorrakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)218.4670,8720
2016ko Espainiako hauteskunde orokorrakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)184.0920,7720
2019ko apirileko Espainiako hauteskunde orokorrakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)259.6470,9942
2019ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakOrain Errepublikak (EH Bildu)300.7961,331
2019ko azaroko Espainiako hauteskunde orokorrakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)276.5191,1551

a Euskal Herri osoan.
b Fronte Autonomikoaren barnean aurkeztuko da Senatura, EAJ eta PSErekin batera.
c Nafarroan, EAE eta ESB barneratzen ditu.
d Denbora baino lehen amaituriko legislatura.
e Abstentzioa eskatu zuen.
f Nafarroan, Aralar eta EA barneratzen ditu.
g Auzitegi Gorenak aurkaraturiko hautagaitza.
h Batasunak hautagaitz honen aldeko botoa eskatu zuen.

Erreferentziak: [81][82][83]

EAEko foru-hauteskundeak eta hauteskunde autonomikoak

HauteskundeaHautagaitza(k)Bozak%DiputatuakBatzarkideak
1979ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
169.653
63.879
20,48
7,71
38
14
1980ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarra (ESEI)
151.636
89.953
6,280
16,55
9,82
0.69
11
6
0
1980ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
142.481
79.158
14,32
7,96
20
6
1984ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Euskadiko Ezkerra (EE)
Auzolan
157.389
85.671
10,714
14,65
7,98
1.00
11
6
0
1986ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
199.900
181.175
124.423
17,47
15,84
10,88
13
13
9
1987ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
207.372
190.136
106.797
19,40
17,79
9,99
32
35
12
1990eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
186.410
115.703
79.105
18,33
11,38
7,78
13
9
6
1991ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
172.844
123.334
68.139
17,57
12,54
6,93
27
19
8
1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
166.147
105.136
16,29
10,31
11
8
1995eko Batzar Nagusietarako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
160.552
120.960
14,70
11,08
20
15
1994ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskal Herritarrok (EH)
Eusko Alkartasuna (EA)
224.001
108.635
17,91
8,69
14
6
1999ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakEuskal Herritarrok (EH)
Eusko Alkartasuna (EA) a
228.523
n/a
20,04
n/a
29
17
2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskal Herritarrok (EH)
Eusko Alkartasuna (EA) a
Askatasuna
143.139
n/a
663
10,12
n/a
0,05
7
7
0
2003ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakEusko Alkartasuna (EA) a
Aralar
Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) b
n/a
36.069
n/a
n/a
3,24
n/a
20
1
0
2005eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskal Herrialdeetako Alderdi Komunista (EHAK)
Eusko Alkartasuna (EA) a
Aralar
Aukera Guztiak (AG) b
150.644
n/a
28.180
n/a
12,44
n/a
2,33
n/a
9
7
1
0
2007ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakEusko Alkartasuna (EA)
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) c
Aralar d
Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) b
69.973
28.227
n/a
n/a
7,60
3,07
n/a
n/a
10
5
4
0
2009ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakAralar
Eusko Alkartasuna (EA)
Askatasuna b
Demokrazia Hiru Milioi (D3M) b
62.214
37.820
n/a
n/a
6,05
3,68
n/a
n/a
4
1
0
0
2011ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakBildu
Aralar
273.138
37.220
25,94
3,54
45
1
2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)277.92325,0021 e
2015eko Batzar Nagusietarako hauteskundeakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)242.43122,7339
2016ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)225.17221,2618
2019ko Batzar Nagusietarako hauteskundeakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)266.81624,0839

a EAJrekin koalizioan.
b Auzitegi Gorenak ilegalizaturiko hautagaitza.
c Zenbait zerrenda legez kanpokoak jo ziren.
d Ezker Batua-Berdeak-ekin koalizioan.
e Horietatik, 4 EAkoak, 3 Aralarrekoak eta 3 Alternatibakoak.

Erreferentziak: [81][82]

Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

HauteskundeaHautagaitza(k)Bozak%Diputatuak
1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Merindadeetako Hautes Elkarteak (HB-EE-EMK)
Unión Navarra de Izquierdas (UNAI)
28,244
17,282
7,419
11.12
6.81
2.92
9
7
1
1983ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Auzolan
Euskadiko Ezkerra (EE)
28,055
8,356
6,292
10.62
3.16
2.38
6
0
0
1987ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
38,138
19,840
9,618
13.68
7.10
3.44
7
4
1
1991ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
Euskadiko Ezkerra (EE)
30,762
15,170
5,824
11.35
5.60
2.15
6
3
0
1995eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakHerri Batasuna (HB)
Eusko Alkartasuna (EA)
27,404
13,568
9.40
4.66
5
2
1999ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakEuskal Herritarrok (EH)
Eusko Alkartasuna (EA) a
47,271
16,512
15.96
5.57
8
3
2003ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakAralar
Eusko Alkartasuna (EA) a
Autodeterminaziorako Bilgunea (AuB) b
24,068
22,824
n/a
8.02
7.61
n/a
4
4 c
0
2007ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakNafarroa Bai (Na Bai) d
Eusko Abertzale Ekintza (EAE) b
Abertzale Sozialisten Batasuna (ASB) b
77,893
n/a
n/a
23.95
n/a
n/a
12 e
0
0
2011ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakNafarroa Bai 2011 f
Bildu
49,927
42,916
15.41
13.28
8 g
7 h
2015eko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)48,16614.258 i
2019ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakEuskal Herria Bildu (EH Bildu)50,63114.547

a EAJrekin koalizioan.
b Auzitegi Gorenak ilegalizaturiko hautagaitza.
c Hautetatik, 3 EAkoak.
d Batzarreren, EAJren, EAren eta Aralarren arteko koalizioa.
e Hauetatik, 5 Aralarrekoak eta, 4, EAkoak.
f EAJren, Aralarren eta independenteen koalizioa.
g Horietatik, 5 Aralarrekoak.
h Horietatik, 3 EAkoak, 2 HGkoak eta bi independente.
i Horietatik, 3 Sortukoak, 3 EAkoak eta bi Aralarrekoak.

Erreferentziak: [81][82]

Frantziako Hauteskunde Legegile eta Europarrak

HauteskundeakHautagaitza(k)Bozak%DiputatuakEurodiputatuak
1967ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEnbata5,0354.630
1968ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEnbatan/a1.580
1978ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEuskal Herriko Alderdi Sozialista (EHAS)4,9243.590
1986ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEzkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA)5,0813.770
1988ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEzkerreko Mugimendu Abertzalea (EMA)6,7565.670
1993ko Frantziako Hauteskunde LegegileakAbertzaleen Batasuna (AB) a8,1795.650
1997ko Frantziako Hauteskunde LegegileakAbertzaleen Batasuna (AB) b
Eusko Alkartasuna (EA) c
11,297
n/a
6.45
2.87
0
0
2002ko Frantziako Hauteskunde LegegileakAbertzaleen Batasuna (AB)
Eusko Alkartasuna (EA) c
Batasuna d
7,656
1,987
n/a
5.91
1.51
n/a
0
0
0
2004ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakHerritarren Zerrenda (HZ) e5,1392.550
2007ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEuskal Herria Bai (EH Bai) f10,6768.300
2009ko Europako Parlamenturako hauteskunde orokorrakEurope Écologie (EE) g
Euskal Herriaren Alde (EHA) e
13,885
5,540
15.62
6.23
0
0
2012ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEuskal Herria Bai (EH Bai) h
Amalur i
11,518
4,101
8.80
3.16
0
0
2017ko Frantziako Hauteskunde LegegileakEuskal Herria Bai (EH Bai)12,66510.420

a EMAren, EBren eta EAren arteko koalizioa.
b EMAren, EBren eta Herriaren Aldearen koalizioa.
c EAJrekin koalizioan.
d Abstentzioa eskatu zuen.
e Batasunak onetsitako hautagaitza.
f ABren, Batasunaren eta EAren arteko koalizioa.
g ABk zein EAk onetsitako hautagaitza.
h ABren eta Batasunaren arteko koalizioa.
i Europe Écologie-Les Verts-ren eta EAren arteko koalizoa.

Frantziako hauteskunde kantonalak, Pirinio Atlantikoetan

HauteskundeakHautagaitza(k)Bozak%Kontseilariak a
1998ko Frantziako hauteskunde kantonalakAbertzaleen Batasuna (AB)
Eusko Alkartasuna (EA)
n/a
n/a
9.00
n/a
0
0
2001eko Frantziako hauteskunde kantonalakAbertzaleen Batasuna (AB)
Eusko Alkartasuna (EA)
n/a
n/a
12.00
n/a
1
0
2004ko Frantziako hauteskunde kantonalakAbertzaleen Batasuna (AB)
Batasuna
Eusko Alkartasuna (EA)
n/a
n/a
n/a
n/a
n/a
n/a
1
0
0
2008ko Frantziako hauteskunde kantonalakEuskal Herria Bai (EH Bai) b12,30213.750
2011ko Frantziako hauteskunde kantonalakEuskal Herria Bai (EH Bai) b16,073n/a0
2015eko Frantziako hauteskunde kantonalakEuskal Herria Bai (EH Bai)17,77916.091

a Bigarren itzulian hautatuak.
b ABren, Batasunaren eta EAren arteko koalizioa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak