Faith Kipyegon

Faith Chepngetich Kipyegon (Bomet, Kenya, 1994ko urtarrilaren 10a) Kenyako atleta da, 1.500 metroko lasterketan 2016ko Olinpiar Jokoetan eta 2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko dominak lortu zituena.

Faith Kipyegon

Bizitza
JaiotzaBomet (en) Itzuli1994ko urtarrilaren 10a (30 urte)
Herrialdea Kenya
BizilekuaIten (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta atleta
Atletismoa
Kirol diziplinak1.500 metroko lasterketa
Errekorrak
BerezitasunaIrizpideaDataM
Marka pertsonalak
BerezitasunaLekuaDataM
 
Pisua43 kilogramo
Altuera1,57 metro

Instagram: faithkipyegon IAAF: 14413305 Edit the value on Wikidata
Faith Kipyegon munduko txapeldun 2017an, Londresen.

New Afrikan aldizkariak Afrikar eragin handikoenen Top 100 zerrendan sartu zuen 2017. urtean[1].

Biografia

16 urte zituela Munduko gazte mailako Kros txapelketan hartu zuen parte eta bakarkakoan 5. egin ondoren taldekakoa irabazi zuen. Gazte mailan krosak egiten zituen eta 2011n eta 2013an txapelduna izan zen.

Elite mailara pasatu zenean 1.500 metrotan espezializatu zen. Londresko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen eta 21. postuan gelditu zen. 2014. urtean Nassaun jokaturiko Munduko errelebo txapelketatan 4x1.500 metrotan txapeldun izan ziren kenyarrak, munduko errekorra ezarriz gainera, 16:33.58[2]. Urte berean Commonwealth Jokoetan 1.500 metrotako proban urrezko domina eskuratu zuen. 2016ko Rioko Olinpiar Jokoetan txapeldun olinpikoa izan zen[3]. 2017an Diamantezko Liga irabazi zuen 1.500 metrotan, Ligako hiru lasterketa irabaziz (Shanghai, Eugene eta Brusela)[4]. Urte berean Munduko txapelduna izan zen Londresen.

2021. urtean Diamantezko Ligan birritan hobetu zuen bere marka, azkena 3:51.07 Monakon eginez. Historiako laugarren marka onena da[5]. Tokioko Olinpiar Jokoetan berriz ere txapelduna izan zen eta bere markarik onena egin ez arren errekor olinpikoa lortu zuen[6].

Nazioarteko palmaresa

Txapelketak

Olinpiar Jokoak
UrteaLekuaDominaProbaMarka
2012Londres (  Erresuma Batua)21.a1.500 metro4:08.78
2016Rio de Janeiro (  Brasil) 1.500 metro4:08.92
2020Tokio (  Japonia) 1.500 metro3:53.11
Munduko txapelketak
UrteaLekuaDominaProbaMarka
2014Nassau (  Bahamak) 4x1.500 metro16:33.58
2015Pekin (  Txina) 1.500 metro4:08.96
2017Kampala (  Uganda) Krosa taldeka-
2017Londres (  Erresuma Batua) 1.500 metro4:02.59
2019Doha (  Qatar) 1.500 metro3:54.22
Munduko txapelketak (Gazte mailakoak)
UrteaLekuaDominaProbaMarka
2010Bydgoszcz (  Polonia) Krosa taldeka-
2011Punta Umbria (  Espainia) Krosa bakarka18:53
2011Punta Umbria (  Espainia) Krosa taldeka-
2011Lille (  Frantzia) 1.500 metro4:09.48
2012Bartzelona (  Katalunia) 1.500 metro4:04.96
2013Bydgoszcz (  Polonia) Krosa bakarka17:51
2013Bydgoszcz (  Polonia) Krosa taldeka-

Markak

  • 800 metro – 1:57.68 (Doha, 2020)
  • 1.000 metro 2:29.15 (Monako, 2020) - Afrikako errekorra
  • 1.500 metro - 3:51.07 (Monako, 2021)

Erreferentziak

Kanpo estekak