Fatima el-Sharif

Libiako erregina ezkontidea

Fatima el-Sharif (arabieraz: فاطمة الشريف‎; c.1911 - 2009ko urriaren 3a), ezkondu ondoren Fatimah as-Senussi (فاطمة السنوسي) deitua, Libiako erregina ezkontidea izan zen, Idris I Libiakoa[1], bere senarra, errege izendatu zutenetik Monarkia erori zen arte 1969an.

Fatima el-Sharif

Bizitza
JaiotzaKufra (en) Itzuli, 1911
Herrialdea Libia
HeriotzaKairo2009ko urriaren 3a (97/98 urte)
Familia
AitaSayyid Ahmed Sharif as-Senussi
Ezkontidea(k)Idris I.a Libiakoa
LeinuaHouse of Senussi (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakezkontidea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

Find a Grave: 43227107 Edit the value on Wikidata

Lehen urteak

Fatima el-Sharif Libian jaio zen, 1911. urte inguruan. Sayyid Ahmed Sharif as-Senussi ordena erlijiosoko buruzagi ohia zuen aita. 1929an, Egiptora ihes egin behar izan zuen Rodolfo Graziani[2] mariskalak aginduta. 1931a iristean, bere lehengusu eta Zirenaikako emir zenarekin Idris al-Senussirekin[1] ezkondu zen, Siwako oasian.

Aginte urteak

1951. urtean, Idris errege izendatu zuten, hala, Fatimak erregina ezkontide kargua hartuz (nahiz eta ez izan honen emazte bakarra). Bi urte beranduago, 1953an hain zuzen ere, Fatima el-Sharifek eta Idris al-Senussik seme bat izan zuten, baina hau egun bete eskas zuela hil zen. Haien erregimenaren amaiera iritsi zen ordea, bikotea Turkian zegoen bitartean, 1969an, Muammar al Kadafik[3] bultzatutako iraultzaren ondorioz.

Erregimenaren amaiera eta epaiketa

Behin erregimena amaituta, Kairora egin zuen ihes Fatimak, Egiptora. Ondoren, in absentia epaitua izan zen Libiako Tribunal Popularraren eskutik eta 1971n bost urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, bere jabetza guztiak kentzeaz gain. Hala ere, 2007.urtean etxearen jabetza berreskuratu zuen eta bertan bizi izan zen, Tripolin (Kairo), 2009an hil zen arte, 98urterekin.

Erreferentziak

Kanpo estekak