Francisco Navarro Villoslada

Nafar idazlea

Francisco Navarro Villoslada, (Viana, Nafarroa Garaia, 1818ko urriaren 9a - ibidem, 1895eko abuztuaren 29a) erdaraz idatzi zuen Nafarroa Garaiko idazle, kazetari eta politikari bat izan zen.

Francisco Navarro Villoslada


Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFrancisco de Borja Navarro Villoslada y Navarro Villoslada
JaiotzaViana1818ko urriaren 9a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaViana1895eko abuztuaren 29a (76 urte)
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Santiago de Compostelako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, politikaria eta kazetaria
Lan nabarmenak
Mugimenduaerromantizismoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Elkarte Tradizionalista

Bizitza

Bere izen osoa Francisco de Borja Navarro Villoslada y Navarro Villoslada zen (bere gurasoak lehengusu-lehengusinak ziren, horregatik abizena errepikatzen da eta). Vianako San Pedro eliza ondoan zegoen XVII. etxe batean jaio zen. 2005 urtetik aurrera, bere etxea Vianako liburutegi publikoa bihurtu da.

Hasierako ikasketak Vianan bertan egin zituen, eta laster sortu zion irakurtzeko nahia. Gainera, Vianako Erdi Aroko historia ongi ikasi zuen, eta bere lehen idazlan prestatu zituen kontaketa moduan.

1829 urtetik aurrera, Filosofia eta teologia ikasi zuen Compostelako Donejakueren unibertsitatean eta zuzenbidea Madrilgo Complutense Unibertsitatean. 1840. urtean argitaratu zuen Luchana poeman karlismoaren aurkako eta Espartero liberalaren aldeko agertu zen. Arabako Gobernuko idazkaria eta Gobernazio Ministerioko ofiziala izan ondoren, karguak utzi eta El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen. Handik gutxira alderdi karlistako kide egin zen eta hiru legegintzalditan izan zen diputatu (1857, 1865, 1867). Karlos erregegaiaren idazkaria izan zen 1869. urtean.

Egunkari askotan lagundu zuen:

  • El Correo Nacional (1838-1839),
  • El Español (1845-1847),
  • El Padre Cobos (1854-1855),
  • Semanario Pintoresco (1846), non zuzendaria izan zen
  • El Siglo Pintoresco (1845-1847),
  • La España (1848),
  • El Parlamento,
  • La Fe eta
  • La Ilustración Católica.

1860an El Pensamiento Español egunkaria sortu zuen, tradizionalismo kristauaren aldekoa. Partido Tradicionalistaren diputatu eta senataria izan zen eta 1871an Borboiko Karlos Maria Isidroren idazkaria.

Omenezko monumentua Iruñean

Liburuak

  • Luchana (1840)
  • Los encantos de la voz (1844)
  • La prensa libre (1844)
  • Las dos hermanas (1845)
  • El ante-cristo (1845)
  • Doña Blanca de Navarra, crónica del siglo XV (1847).
  • La Princesa de Viana (1847)
  • El caballero sin nombre (1847)
  • Doña Toda de Larrea (1848)
  • Doña Urraca de Castilla (1849)
  • Navarro Villoslada kalea, Zarrakaztelun.
    La dama del Rey (1855)
  • La mujer de Navarra (1873)
  • Amaia edo euskaldunak VIII. mendean, 1879 (jatorrizko izenburua: Amaya o los vascos en el siglo VIII).
  • Compendio de la vida de San Alfonso María de Ligorio (1877)
  • Historia de muchos Pepes (1879)

Monumentua eta kalea

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Beatrice Quijada Cornish, Francisco Navarro Villoslada, Berkeley : University of California Press, 1918?. University of California Publications in Modern Philology, vol. 7, nº 1 (october, 1918), p. 1-85
  • Congreso Internacional sobre la novela histórica: Homenaje a Navarro Villoslada, Iruñea: Nafarroako Gobernua - Príncipe de Viana Erakundea, 1996
  • Carlos Mata Indurain, Francisco Navarro Villoslada (1818-1895) y sus novelas históricas, Iruñea, Nafarroako Gobernua - Príncipe de Viana Erakundea, 1996
  • Carlos Mata Induráin, Viana en la vida y en la obra de Navarro Villoslada : textos literarios y documentos inéditos, Viana : Vianako Udala, 1999
  • Carlos Mata Induráin, Doce estudios sobre Navarro Villoslada : semblanza y obras literarias, Viana : Vianako Udala, 2003

Erreferentziak

Kanpo estekak