Gabiria

Gipuzkoako udalerria


Gabiria Gipuzkoako hego-erdialdean, Goierriko eskualdean dagoen udalerri txiki bat da. 14,88 km² ditu, eta 507 biztanle zituen 2016. urtean.

Gabiria
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Gabiriako udaletxea
Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaGipuzkoa
EskualdeaGoierri
Izen ofizialaGabiria
AlkateaOier Oiarbide Murua
Posta kodea20217
INE kodea20038
Herritarragabiriar
Ezizenamakilarik
Kokapena
Koordenatuak43°03′01″N 2°16′45″W / 43.0503°N 2.2791°W / 43.0503; -2.2791
Map
Azalera14.88
Garaiera414
Distantzia52 km Donostiara
Demografia
Biztanleria506 (2023)
3 (2022)
alt_left 230 (%45,5) (%51) 258 alt_right
Dentsitatea33,73 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 12,22
Zahartze tasa[1]% 18,8
Ugalkortasun tasa[1]‰ 52,63
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 78,33 (2011)
Genero desoreka[1]% 4,71 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 5,95 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 87,38 (2010)
Etxeko erabilera[2]% 86.01 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1661
Webguneahttp://www.gabiria.eus/

Geografia

Mugakideak

Gabiriak mugakide ditu iparraldean Zumarraga eta Ezkio-Itsaso, hegoaldean Mutiloa, ekialdean Ormaiztegi eta berriro Ezkio-Itsaso, eta mendebaldean Legazpi.

Inguru naturala

Eztanda ibaiak herria zeharkatzen du, Oriaren ibaiadarra dena. Bestalde, Aizeleku (812 m), Trapalata (634 m), Pagoeder eta Murgil mendiek inguratzen dute.

Eremu naturalaren %66 basoek estaltzen dute eta %32, aldiz, belardiek.

Zerbitzuak

Kirola

Kultura

  • Kultur etxea eta liburutegia[4]

Historia

Herriaren lehenengo aipamen idatzia XIV. mendekoa da, "Santa María de Alkain" izenarekin, eta garai hartan, dirudienez, Segurarekin harremanetan egon zen, eta bi mende geroago Areriako Alkate Gorenaren menpe egongo zen.

Filipe IV.a Espainiakoa erregeak hiribildu izendatu zuen 1661ean, Areriatik bereiziz. Horren ondoren bi urte joan ziren eta Zumarraga eta Ezkiogarekin "Argisanoko Santa Krutzeko Batasuna" osatu zuen, 1766 arte.

XIX. mendean herrian bainuetxe bat egon zen, garai hartan gabiriarrak 1.000tik gora ziren. Hortik aurrera, ordea, biztanleria jaitsiz joan da ia etengabe gaur egun arte. Izan ere, nekazaritza eta abeltzaintza jarduera tradizionalak izan dira Gabirian, eta industria, betiere maila txikikoa, bakan sortu dute azken hamarkadotan.

Ekonomia

2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %6,6,. Bigarren sektorea %35,4. Hirugarren sektorea %49,1. Eraikuntza %8,8.[5]

Demografia

2019an herriak 506 biztanle zituen. Horietatik %20,36k 65 urte edo gehiago zituen. Eta atzerrian jaiotakoak %3,95 ziren.[5]

Gabiriako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Independenteek (Gabiria Hautesle Elkartea) 245 boto. PSE-EEk 6 boto.[6] Oier Oiarbide Murua izendatu zuten alkate.[7][8][9]

Alkateak

Hauek izan dira Gabiriako azken alkateak:

AlkateaAgintaldi hasieraAgintaldi amaieraAlderdia[10]
Andres Goya Telleria[10][11]19791983Euzko Alderdi Jeltzalea
19831984 aEuzko Alderdi Jeltzalea
19841987Euzko Alderdi Jeltzalea
19871991Eusko Alkartasuna
19911995Eusko Alkartasuna
19951999Eusko Alkartasuna
19992003Gabiria Hautesle Elkartea
20032007Gabiria Hautesle Elkartea
20072011Gabiria Hautesle Elkartea
20112015Auzo Artea
Iñaki Mirena Etxezarreta Egiguren[10]20152019Gabiria Hautesle Elkartea
Oier Oiarbide Murua[7][8][9]2019JarduneanGabiria Hautesle Elkartea

Euskara

Gabiriako Nikolas Alustizaren[12] testigantza, gerraurreko eta gerraosteko maisuen ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[13][14] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gabiriako euskalkia Goierriko hizkera[15] da, gipuzkeraren[16] hego-mendebaldeko aldaera bat. 2016an herritarren %90,8 euskalduna zen.[5]

Ondarea

Gabiriar ospetsuak

Argazki galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa