Gaztesarea

Gaztesarea Euskal Herrian sorturiko gazte webgune bat izan zen, gazte mugimendu eta errelitate ezberdinentzat bilgune izan nahi zuena. Bertan hainbat sekzio agertzen ziren:

  • Info: Bertan berriak agertzen ziren, gazte mugimendu eta norbanakoek bidalitakoak. Bere barruan Ostiralekoa eta Irauli Uhinak azpiatalak bereizten ziren. Ostiralekoak erreportajeak egiten zituen astean behin eta Irauli Uhinak asteroko irratsaioa zen, portalaren beraren inguruko gaiak jorratzen zituenak.
  • Arbela: Ikasle mugimenduaren zerbitzura zegienatal hau. Arbela Gorria, Herri Eskolak... eskaintzen zitueneta egindako proiektuen artean Bailen 31 gazte nobela zegoen.
  • Gozategi: Sexualitateari heltzen zitzaion atal honetan. Mugimendu handiko gunea zen, bereziki "Izarapeko Aholkuak" atalagatik. Bertan sexualitatearen inguruko dudak argitzen saiatzen ziren gazteak euren artean.
  • Musikale: musikari gazteei elkarrizketak eta abestiak jaisteko aukera zegoen bertan.

Azkenik ere eztabaidarako guneak zeuden, HIka-Mika izanaren azpian.

Itxiera

2009ko uztailaren 29an Guardia Zibila Martin Ugalde Kultur Parkean dagoen Gaztesarearen egoitzara sartu zen, eta operazio hark ondorio latzak ekarri zituen: hiru atxilotu eta beste bederatzi auzipetu irailean. Egoera horrek asko zaildu zuen Gaztesarea egiten jarraitu ahal izatea eta 2010eko urtarrilaren 13an wegunea ixtea erabaki zuten.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak