Genaro Sánchez Martín

aktibista espainiarra

Genaro Sánchez Martín Alderdi Komunista Internazionaleko militante sestaoarra zen. Maiatzaren lehenaren bezperako egun batean goi-tentsioko dorre batean bere alderdiaren bandera bat ipintzen ari zela elektrokutatu, erori eta bertan hil zen[1].

Genaro Sánchez Martín

Bizitza
JaiotzaSegoviako probintzia, 1952
Herrialdea Bizkaia
BizilekuaSestao
HeriotzaSestao1970eko apirilaren 27a (17/18 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: elektrokuzioa
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktibista
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido del Trabajo de España
Genaro omentzen duen plaka.

Biografia

Genaro Segoviako probintziatik emigratu zuen Sestaora. Gazte zela Alderdi Komunista Internazionaleko (geroago PTE deituko zena) kide egin zen. 1970ko maiatzaren lehenaren aurreko astean alderdiak zenbait ekitaldi eta ekintza prestatu zituen. Apirilaren 27an Genaro eta beste bi kideek (Carlos Andres Pérez eta Nicolás Sánchez Martín, Genaroren anaia) alderdiaren bandera gorria, igitaia eta mailuarekin, Kuetoko auzoan zegoen goi-tentsioko dorre batean ipintzeko asmoa zuten[2][3]. Genarok nabarmendu zuen bera igoko zela dorrera. Bandera ipini zuenean deskarga elektriko handi batek jo zuen eta lurrera erori zen. Nicolás izan zen bere anaia kolpearen ondorioz hil zela egiaztatu zuena[4]. Genarok 25 urte zituen ezbeharra gertatu zenean.

Jose Antonio Agirre eta Lekube Kale Nagusiko 51. atariaren alboan plaka batek Genaroren izena gogoratzen du. Plakak ikurrina, bandera gorria eta Por el pan, el trabajo y la libertad esaldia ditu.

Erreferentziak