Gers

Gers (frantsesez fonetikoki ʒɛʁs edo ʒɛːʁ) Okzitania eskualdeko departamendua da (32), Gers ibaiak zeharkatua, Garonaren ibaiadarra.

Gers (32)
Frantziako departamendua
Gers (32)
Administrazioa
Estatua Frantzia
EskualdeaOkzitania
PrefeturaAuch
PrefetaJean-Pierre Pujol
(PS)
AzpiprefeturakCondom
Mirande
Barrutiak3
Udalerriak463
Kokapena
Koordenatuak43°39′N 0°35′E / 43.65°N 0.58°E / 43.65; 0.58
Azalera6.257 km²
Demografia
Biztanleria192437
Dentsitatea30.755,473869266 bizt/km²
Kontseilu Orokorraren webgunea

Auch da hiriburua.

Geografia

Mugakide ditu Pirinio Garaiak hegoaldean, Garona Garaia ekialdean, Tarn eta Garona, Lot eta Garona iparraldean, Landak mendebaldean eta Pirinio Atlantikoak hego-mendebalean.

Gers, udan. Urrutian, Pirinioak

Nahiko herrialde zelaitsua da, mendixka batzuekin. Ibai denak Bizkaiko Golkorantz dabiltzate, bi multzotan: Garonarena eta Aturrirena.

Klima kontinentala du eta udan ibaiek oso ura gutxi ditu.

Hiri handienak : Auch (hiriburua, 19.954 biztanleekin 2011n), Condom (7.099 b. 2009an) eta Fleurance (6.360 b. 2009an).

Historia

Antzinako Akitaniaren zatia, Auch eta Elusa ziren Akitaniaren hiriburuak erromatarren garaian; gero, Gaskoniako dukerria desegin zenean, konderrietan banatuta zegoen (haien artean Armañac zen boteretsuena) eta banan-banan Frantziaren barruan geratu zen Gaskoiniako probintzian. Frantziako Iraultzaren ondorioaz, 1790eko martxoaren 4an sortu zen departamendua. 1808 departamendu zati bat (Lavit kantoia ipar-ekialdean) Tarn eta Garonaren departamendura lotu zen.

D'Artagnan famatua herrialde honetan jaio zen.

Kanpo estekak