Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako erakunde gorena

Gipuzkoako Foru Aldundia Gipuzkoako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen eskuduntzak ditu, hala nola, ogasuna, hirigintza eta gizarte gaiak. Egoitza nagusia Gipuzkoako foru jauregian dauka, Donostiako Gipuzkoa plazan.

Gipuzkoako Foru Aldundia
Datuak
MotaForu Aldundia eta gobernua
HerrialdeaEspainia
Historia
SorreraXIX. mendea
webgune ofiziala

Aldundia Batzar Nagusiek gobernatzen dute.

Historia

Gipuzkoako foru jauregia

Gipuzkoako Diputazio Nagusia XVI. mendean jarri zen indarrean. Korrejidoreak (Espainiako erregearen ordezkariak), Gipuzkoako Batzar Nagusiek aukeraturiko ahaldunak, eta Batzar Nagusiak biltzen ziren herriko udalak osatzen zuten Diputazioa.[1]

Osaketa hori aldatzeko saioak egin ziren 1628an eta 1709an, baina aldaketa ez zen 1748 arte egin. Hartutako erabakiaren arabera, bi diputazio-mota bereizi ziren: Diputazio Arrunta eta Diputazio Berezia. Urtetik urtera berritzea erabaki zen Diputazio Arrunteko diputatu nagusia, eta horretarako urte hartan korrejidorea bizi zen herriko bizilagun bat aukeratzen zuten Batzar Nagusiek. Beste bizilagun bat hautatzen zuten ordezko, eta herri bereko udalak aukeratzen zituen, udal-batzarkideen artean, beste bi diputatuak. Diputazio Berezia urtean bitan biltzen zen eta, aurrekoez gainera, Gipuzkoa banaturik zegoen lau eskualdeek bana aukeraturiko ahaldunek eta Donostiak, Tolosak, Azpeitiak eta Azkoitiak, nork bere aldetik, aukeraturiko hiru ordezkarik osatzen zuten. Hau izan zen, gorabeherak gorabehera, Gipuzkoan nagusitu zen sistema. Gipuzkoako Diputazioaren aginte-maila Bizkaia eta Arabako ahaldunen molde berekoa zen, eta erabaki guztiek Batzar Nagusien onespena jaso behar zuten.[2]

Gipuzkoako Foru Aldundia 1877ko abenduaren 1ean desegin zen. Gaur egun Euskadiko Autonomia Estatutuaren eta Lurralde Historikoen Legearen arabera zuzentzen dira Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

2014ko azaroaren 10ean, Gipuzkoan Bildu, PSE-EE eta Aralarrek onartu zuten erakunde berri bat, Kabia, sortzea 16 zahar etxe kudeatzeko. Gerora, har zitzakeen zerbitzu gehiago. EAJk eta PPk ez zuten onartzen[3].

2015eko urtarrilaren 8an, euskara "lehentasunez" erabiltzea erabaki zuen Gipuzkoako Diputazioak. Horretarako euskararen erabilera plan berria onartu zuen eta zerbitzu guztiak euskaraz ematea bermatu nahi zuten. Ondoren, eragin linguistikoaren ebaluazioa egingo zuten[4].

Gaur egungo osaketa

KarguaForu DiputatuaAlderdia
01Diputatu NagusiaMarkel OlanoEAJ
02Gobernantza Departamentua
Lehen Diputatu Nagusiordea
Diputatuen Kontseiluko Idazkaria / Gobernuko Bozeramailea
Eider MendozaEAJ
03Ingurumena eta Obra Hidraulikoak

Bigarren Diputatu Nagusiordea

José Ignacio AsensioPSE-EE
04Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa InguruneaJabier LarrañagaEAJ
05Mugikortasuna eta Lurralde AntolaketaRafaela RomeroPSE-EE
06Ogasuna eta FinantzakJokin PeronaEAJ
07Bide AzpiegiturakAintzane OiarbideEAJ
08Gizarte PolitikakMaite PeñaEAJ
09Kultura, Lankidetza, Gazteria eta KirolaHarkaitz MillanPSE-EE

Ahaldun nagusiak

Foru Aldundiaren buru da ahaldun nagusia, gainerako ahaldunek aukeratua. Gaur egun Eider Mendoza (EAJ) da Gipuzkoako ahaldun nagusia.

Ahaldun nagusia / Aldundi-buruaAgintaldia
Jose Treku Irigoien1931-1936
Fidel Azurtza1936-1936
Carlos Guerra1936-1937
Mariano Rivera1937-1938
Jose Eizagirre1938-19xx
Avelino Elorriaga Zabala1949-1952
Miguel Sagardia Laurnaga1952-1955
Jose Maria Caballero Arzuaga1955-1957
Vicente Asuero Ruiz de Arkaute1957-1962
Antonio Epelde Hueto1962-1968
Juan Maria Araluze Villar1969-1976
LegegintzaldiaLehendakariaAlderdia
I. (1979-1983)Xabier Aizarna AzulaEAJ
II. (1983-1985)Jose Antonio Ardanza Garro (kargua utzi izan behar zuen)EAJ
II. (1985-1987)Imanol Murua ArregiEAJ (1985-1986)

EA (1986-1987)

III. (1987-1991)Imanol Murua ArregiEA
IV. (1991-1995)Eli Galdos ZubiaEAJ
V. (1995-1999)Roman Sudupe OlaizolaEAJ
VI. (1999-2003)Roman Sudupe OlaizolaEAJ
VII. (2003-2007)Joxe Joan Gonzalez de Txabarri MirandaEAJ
VIII. (2007-2011)Markel Olano ArreseEAJ
IX. (2011-2015)Martin Garitano LarrañagaBildu
X. (2015-2019)Markel Olano ArreseEAJ
XI. (2019-2023)Markel Olano ArreseEAJ
XII. (2023-2027)Eider Mendoza LarrañagaEAJ

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa