Glenn Murcutt

Glenn Murcutt (Londres, 1936ko uztailaren 25a - ) arkitekto australiarra da.

Glenn Murcutt

Bizitza
JaiotzaLondres1936ko uztailaren 25a (87 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaHegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea
Manly Selective Campus (en) Itzuli
Sydney Technical College (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea
Jasotako sariak

Klima eta paisaiarekin harmonian dauden eraikin ekologikoak egiten ditu, ekai "bakunak" erabiliz (metala, zura, beira, adreilua). Murcuttek funtzionalismo ekologiko deritzo.

Sydneyko promotore-eraikitzaile baten semea, umetatik egon zen eraikuntzari lotua aita zela medio. Murkuttek sakonki ezagutzen ditu txapazko eta zurezko nekazari hangarrak eta horien aurre-fabrikazio teknologia. 19561961 artean Arkitektura ikasi zuen eta 1969 urtean ireki zuen bere agentzia, laguntzailerik gabe lanean. Guztira 500 bat etxe berezi eraiki ditu, baita museoak eta kultura etxeak ere. Australiako arkitektorik ezagunena bihurtu da eta haren arkitektura paregabeak arkitekto generazio australiar oso bat inspiratu du .

2002 urtean Pritzker Saria jaso zuen, haren karrera berezi eta etorkizun-sena duen arkitekturagatik.

Lan garrantzitsuak

Orain arte eraikitako lan guztiak Australian egin ditu.

  • 1960 : Devitt Etxea, Beacon Hill, Sydney
  • 1968-69 : Glenn Murcutt Etxea, Mosman, Sydney,
  • 1972-73 : Laurie Short Etxea, Terrey Hills, Sydney
  • 1974-75 : Marie Short Etxea, Kempsey
  • 1977-78 : Ockens Etxea, Cromer, Sydney
  • 1977-80 : Nicholas Etxea, Mount Irvine
  • 1979-82 : Tokiko Historiaren Museoa, Kempsy
  • 1980-83 : Ball-Eastaway Etxe eta Lantegia, Glenotie, Sydney
  • 1981-82 : Fredericks Etxea, Jamberoo,
  • 1982-84 : Etxea, Bingi Point
  • 1983-94 : Prat Etxea t, Kew, Melbourne
  • 1986-90 : Magney Etxea, Paddington, Sydney
  • 1988-91 : Done Etxea, Mosman, Sydney
  • 1989-92 : Muston Etxea, Seaforth, Sydney
  • 1989-94 : Simpson-Lee Etxea, Mount Wilson
  • 1991-94 : Marika-Alderton Etxea, Yirrkala Komunitatea, Iparraldeko Lurraldeak
  • 1992 : Estudioa, Kempsey

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glenn Murcutt
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.