Go Mi-Sun

mendigoizale korearra
Hau korear izena da, abizena Go du.

Go Mi-Sun (baita Go Mi-Young izenaz ezaguna, koreeraz: 고미영, hanjaz: 高美英. Seul, Hego Korea, 1967ko martxoaren 3a - Nanga Parbat, Pakistan, 2009ko uztailaren 11) emakumezko alpinista hegokorearra zen. Guztira 11 zortzimilako igo zituen eta 14 zortzimilakoak igotzea lortzen duen lehen emakumea izateko lehian sartua zegoen, besteak beste Edurne Pasaban euskaldunarekin, Gerlinde Kaltenbrunner austriarrarekin eta Oh Eun-Sun herrikidearekin[1].

Go Mi-Sun
Bizitza
JaiotzaSeul1967ko martxoaren 3a
Herrialdea Hego Korea
Lehen hizkuntzakoreera
HeriotzaNanga Parbat2009ko uztailaren 11 (42 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: falling from height (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakkoreera
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

2006an igo zuen bere lehenengo zortzimilakoa: Cho Oyu (8.201 m.). Handik aurrera oso epe laburrean beste hainbat zortzimilako igo zituen. Go Mi-Sunek zortzimilakoak igotzeko erabiltzen zituen metodoak oso eztabaidatuak ziren mendebaldeko alpinista adituen artean. Lehendabizi, oxigeno botilen erabileraz gehiegi baliatzen zen. Bigarrenik, bere espedizioko kideek igoeran zehar mendia kordaz josten zutenez horietako batzuk ez zuten pioletik eramaten edota beste espedizioek erabilitako kordaz baliatzen zen, igoera erabat erraztuz. Azkenik, hainbat alpinistek ere salatu dute Go Mi-Sunek kanpamentu base artean mugitzeko helikopteroa erabiltzen zuela.

2009ko uztailaren 11n Nanga Parbaten gailurretik jaisten ari zenean hamildu eta bertan hil zen[2].

Zortzimilakoak

  1. Cho Oyu (8.201): 2006.
  2. Everest (8.848): 2007.
  3. Broad Peak (8.046): 2007.
  4. Shisha Pangma (8.027): 2007.
  5. Lhotse (8.516): 2008.
  6. K2 (8.611): 2008.
  7. Manaslu (8.163): 2008.
  8. Makalu (8.463): 2009.
  9. Kangchenjunga (8.586): 2009.
  10. Dhaulagiri (8.167): 2009.
  11. Nanga Parbat (8.125): 2009.

Erreferentziak