Gorka Agirre

Gorka Agirre Arizmendi (Anberes, 1950Bilbo, 2009ko martxoaren 20a) EAJ alderdiko euskal herritar politikaria izan zen. Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren iloba zen, baita Luis Maria Retolazaren suhia ere. Zientzia Ekonomikoak ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean. Urteetan izan zen EAJren Euzkadi Buru Batzarreko partaide. Deia egunkarian artikulu ugari idatzi zuen J. Txindoki ezizenaz. Lizarra-Garazi akordioa egitean (1998) parte-hartze garrantzitsua eduki zuen.

Gorka Agirre
Bizitza
JaiotzaAnberes, 1950
HeriotzaBilbo2009ko martxoaren 20a (58/59 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea
Artikulu hau politikari jeltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».

2006an Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu zuen, ETAri laguntzea leporatuz. 2008ko urrian haren kontrako kargu guztiak erretiratu zituen Baltasar Garzon epaileak.


BiografiaArtikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.