Gorka Pastor

Gorka Pastor (Iruñea, 1979) nafar musikari eta musikagilea da, piano-jole eta moldatzailea ere bai. Koldo Pastor Arriazuren semea da eta hainbat taldetan, tartean THC edo Zetak, izan da. Soinu-banda konpositore moduan ere aritu da.

Gorka Pastor

Bizitza
JaiotzaIruñea, 1979 (44/45 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
AitaKoldo Pastor Arriazu
Hezkuntza
HeziketaPablo Sarasate Musika Kontserbatorio Profesionala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, musikaria eta musika-irakaslea
Lan nabarmenak
KidetzaZetak
Musika instrumentuaelectronic keyboard (en) Itzuli
gorkapastor.com
IMDB: nm3239114 Edit the value on Wikidata

2000. urtetik ta 2017. arte, Noaingo musika eskolan armonia, piano eta inprobisazio irakasle lanak egin zituen. eta eskola horretan bertan 4E gazte orkestra-rako zinema musika moldaketak egin zituen.

2021ean Zetak eta Razkin musika taldeetako kidea zen.

Bizialdia

Fermin Bernetxea eta Francesca Croccolino-rekin amaituko zituen bere goi mailako kontserbatorioko ikasketak 2004-an.[1]

Hainbat musika-proiektutan aritu izan da. 2019tik Zetak taldearen teklatu-jotzaile gisa kontzertu askotan parte hartu du estatu mailan: Frantzia, Belgika, Finlandia, Kolonbia eta AEB (New York) besteak beste. Taldearen abestiak pop elektroniko estiloan kokatzen dira.[1]

Pastorren lehenbiziko musika-taldea acid jazz eta House munduetan oinarrituta zegoen; THC hain zuzen. Talde honekin kontzertu ugari eman zituen estatu osoan zehar, 2006ko Heineken Jazzaldia edota 2008ko Madrilgo Rock in Río jaialdiak garrantzitsuenen artean. Hiru disko plazaratu zituzten: "THC” (2000), “Homonime” (2004), eta “Positive” (2007).

Geroago sortu zuen Garufa Tango taldean ahotsa ta pianoa uztartzen ziren, eta Euskal Herrian zein Italian, tango errepertorio klasikoa eskaini zuten. Hortik jarraituta Buenos Airesen urte bat eman zuen eraman zuen tango musika-estiloa aztertu eta sakontzen.[1] bi disko plazaratu zituzten: “Garufa Tango” (2009) eta “Pintó el tango” (2010).

Dantza arloan Kon moción taldearekin inprobisazioa lan egin zuen Becky Siegel-en eskutik. Horretaz gain Dantzaz konpainiarekin ere elkartu izan da David Johnstone-rekin batera koreografiari musika jartzeko. Euskadiko Orkestraren egoitzan edota 2014ko Donostiako musika hamabostaldian aritu izan ziren.[1]

Interpretatzaile aritu da besteak beste hauekin: Carmelo Gómez, Pello Reparaz, Kai Etxaniz, The Cheese and Road Ensemble, Zura, Amor de Tokyo, Kenedy, Txerigans, Pablo Líquido, Carlos Lázaro, Pedro Fernandez Razkin, Belén Otxotorena, Koldo Pastor eta David Johnstone-ekin. Hasi zirenetik Pello Reparaz-ek sortutako euskal musika elektronikoko ZETAK taldean eta Pedro Fernandez Razkin-ek sortutako RAZKIN rock taldean teklatu-jolea da.[1]

Zetak taldearekin hiru disko plazaratu ditu: "Zetak" (2019) eta "Zeinen ederra izango den" (2020).

RAZKINekin bi disko sortu ditu: "Razkin" (2020) eta "Norte (2021)

Gaur egun antzerkiko eta zinemako musikaren sorkuntzari ekiten dio nagusiki, esaterako La llave maestra antzerki konpainiarekin egindako lana eta Hijos de la tierra filma (FICC Velo Saria; dokumental onenari; Augusto saria; dokumental onena Zaragozako 19ª FC; Dokumental onenaren saria Cerdanyako LAOn; Goya saria; 2016ko dokumental labur onena).[1]

2000. urtetik eta 2017. arte, Noaingo musika eskolan armonia, piano eta inprobisazio irakasle lanak egin ditu.

Zetak (2019)

2019an sorturiko euskal musika pop-elektronikoko taldea da. [2] Taldekideak lau dira: Pello Reparaz, abeslaria, Leire Colmo, perkusioa, Iban Larreburu, bateria eta Gorka Pastor, sintetizadorea.[3]

Lehen diskoak taldearen izena zuen,[4] 10 abesti zituen, Errepidean abestia bezala (hau dago sartuta diskoan) milioi bat bisita baino gehiago izan ditu disko honek YouTuben eta Spotify-en.[5]

Bigarren diskoaren izenburua "Zeinen eder izango den" izan zen.[6][7] 2020an plazaratu zuten Covid-19 pandemia gertatzen zen bitartean. Bideoklipa jarraitzaileen argazki eta bideoekin zuten, Zetakek bere jarraitzaileei bizitzako unerik zoriontsuenetako bideoak eta argazkiak eskatu zien eta jasotako materialarekin moldatu zuten bideoklipa. Arrakasta handia izan zuten, ia bi milioi bisita izan baititu.[8] Hegan abestia Zetak Gaztea irratiarekin egindako kolaborazio bat da, 2020ko uztailaren 3an argitaratua. 300.000 bisita baino gehiago lortu ditu atera zenetik.[9] Hitzeman abestia 2020ko azaroaren 16an argitaratuzuten. Zetak taldeak Oques Grasses katalan taldearekin egin zuten, eta bi hizkuntzetan dago; katalanez eta euskaraz.[10] Akelarretan abestia 2020ko abenduaren 3an argitaratu zuten. 200.000 baina bisita gehiago izan ditu.[11]

Horrela, bi urtez pandemia-egoera berezi batean egon ondoan, 2022koa itzuleraren urtea izan zen. Senpereko lakuaren leloaren barruan Itzuli zen Zetak taldea Herri Urrats-en abestiarekin batera. Zetak taldearen eta Erramun Martikorenaren arteko elkarlanean ateratako abestia da Itzulera.[12][13] Erabateko estilo-aldaketa izandakoa. Bideoklipa Pellok zuzendu zuen, Iratze Reparazekin batera, txalaparta eta Kukai dantza taldeko Oskara koreografia ere integratu zutela.[14]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zetak Spotify
  • Zetak Youtube
  • Zetak. Kontzertua Tolosan 2021. 40 argazki CC-BY-SA lizentziarekin. Plazara, Kultura. (2021-07-16).