Gotzon Garitaonaindia

Gotzon Garitaonaindia Gorordo (Urduliz, 1936ko ekainaren 20a - Bilbo, 1970eko urriaren 15a) bizkaitar idazlea izan zen[1]. Derioko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren ordenatu zen apaiz.

Gotzon Garitaonaindia
Bizitza
JaiotzaUrduliz1936ko ekainaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1970eko urriaren 15a (34 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Bizitza

1963an Bermeora joan zen abade, Mañu auzora. Garitaonaindiak hizkuntzaren eta euskal kulturaren garrantzia zabaldu zuen bermeotarren artean; batez ere gazteekin batzen zen. 1967an Sukarri elkartea sortu zuten, hasiera batean mendiko-talde modura, baina gerora kultura sustatzeko ekimenak antolatzen ibili ziren (antzerkiak...)[2].

Abadea bazen ere, Bermeoko kontserba-enpresa batean lan egin zuen, eta itsasoratzeko nahia ere adierazia zuen.

Gotzon Garaitonandia Euskaltegia sortu zen haren omenez Bermeon 70eko hamarkadan.[3] Izan ere, euskara-eskolak eman zituen herrian, eta hainbat eta hainbat gazte alfabetatu ziren euskaraz hari esker. Bermeoko Eleizalde Ikastolaren sorreran ere aritu zen 60ko hamarkadan[2].

Haren heriotza gertatu eta gutxira, idazki hunkigarria ("Gure herriak Maite dituen apaizak") dedikatu zion Eujenio Agirretxek Goiz Argi aldizkarian. Idazki hori "Baserriko leihotik" liburuan (EFA, 1998) jasota dago.

Lanak

Karmel, Olerti, Zeruko Argia, Anaitasuna eta Agur agerkarietan plazaratu zituen bere lanak (artikuluak, poesia...) 1957. urteaz geroztik[1]. 1967an Balendin Uriona txirrindulari ospetsuaren biografia eman zuen argitara[4]. Harena da, halaber, Paulo VI.aren Populorum Progressio obraren itzulpena (Errien Aurrerakuntza, 1967)[5]. Kantagintzan ere zaletua, Derioko seminarioan Gogor diskoaren sorkuntzan parte hartu zuen. Hainbat abesti eta letra sortu zituen Bermeoko gazteekin (adibidez, Albako kanpaiak abestia, Josu Zabalondorekin batera), baita euskaratu ere[6].

Erreferentziak