Gure Jarrera

Gure Jarrera, Negu Gorriak taldearen estudioko bigarren diskoa da eta 1991ean kaleratua izan zen. Disko hau, taldearen historian oso garrantzitsua izan zen bi arrazoiengatik. Lehena, hiru partaide izatetik, bostera pasa zirelako, Mikel Abrego (BAP!!) eta Mikel Kazalis (Anestesia) musikariak gehitu baitziren eta bigarrena, beraien zigilu diskografiko propioa (Esan Ozenki) estreinatu zutelako.

Gure Jarrera
Negu Gorriak taldearen
Argitaratze data1991ko Ekaina
GrabazioaIZ estudioa (Donostia), 1991ko Apirila
Musika motaHardcore, Rock, Reggae, Hip hop
Iraupena41:19
HizkuntzaEuskara
DiskoetxeaEsan Ozenki
EkoizpenaNegu Gorriak
Negu Gorriak taldearen kronologia
Negu Gorriak (1990)Gure JarreraGora Herria (1991)

Diskoaren grabaketan, beste musikari batzuen laguntza ere izan zuten. Eneko Abregok adibidez, "Ez dezagun sal" kantuak koroak sartu zituen eta Jon Maia Bertsolariak, "Lehenbiziko bala", "Ez dezagun sal", "Zipaioen Matxinada", "NG, geurea da garaipena" eta "Gora herria" abestietan letren sorkuntzan lagundu zuen.

Musika kritikarien harrera positiboa izan zen.[1] El País edo Diario 16 (urteko bost album onenen artean sailkatu zuena) espainiar egunkariek eta Rockdelux aldizkariak (urteko diskorik onen izendatu zuena) albuma goraipatu zuten taldearen ibilbidean[2][3].

1993ko maiatzean, Guardia Zibileko Teniente-Koronela zen Enrique Rodriguez Galindok taldea eta Angel Katarain soinu teknikaria salatu zituen "Ustelkeria" abestiagatik. Bertan, Negu Gorriak taldeak Galindo droga kontuengatik salatu zuen. Hasiera batean, taldea 15 milioi pezeta (90.000 euro) ordaintzera kondenatu zuten. Honez gain, abesti hau zuzenean jotzera edota edizio berriren batean sartzea debekatu zioten. Hala ere, 2000. urteko ekainaren 7an, Espainiako Auzitegi Gorenak taldea absolbitu egin zuen[4].

Abestien zerrenda

  1. Sarrera
  2. Lehenbiziko bala
  3. Ez dezagun sal
  4. NG badoa
  5. Bisitari iraultzailea
  6. Itxafero mekanikoa
  7. Zipaioen matxinada
  8. Begipuntuaren xedea
  9. Buru garbiketa
  10. Song number one
  11. NG, geurea da garaipena
  12. Beste kolpe bat
  13. Ustelkeria
  14. B.S.O.
  15. Azkena
  16. Euskal Herri nerea
  17. Epilogoa (Gora Herria)

Negu Gorriak taldeak abesti guztiak moldatu zituen, «Song number one» (Fugazi) eta «Buru Garbiketa» (bertsoak) izan ezik. «Sarrera», «NG Badoa», «Itxaferro mekanikoa», «Beste kolpe bat» eta «Euskal herri nerea» abestiek The Meters, James Brown, Sly & The Family Stone, Linton Kwesi Johnson, Luis Mariano edo Antón Reixaren samplerak zituzten.

Negu Gorriak taldeak hitz guztiak idatzi zituen, honako hauek izan ezik:

  • «Azkena», Xabier Montoiaren «Aitorpena» poema (Narraztien Mintzoa, Susa, 1988)
  • «Buru garbiketa», bertsoak.
  • Jon Maiak «Lehenbiziko bala», «Ez dezagun sal», «Zipaioen matxinada», «NG, geurea da garaipena» eta «Gora Herria» abestien hitzetan parte hartu zuen.

Taldekideak

Laguntzaileak

  • Angel Katarain: programazioak.
  • Jon Maia: «Lehenbiziko bala», «Ez dezagun sal», «Zipaioen Matxinada», «NG, geurea da garaipena» eta «Gora herria» abestietan bertsoak.
  • Eneko «Bap!!»: «Ez dezagun sal» abestian koroak

Teknikariak

  • Kaki Arkarazo: soinu-teknikaria.
  • Jesús Suinaga: soinu-teknikaria.
  • Negu Gorriak: ekoizlea.
  • Manolo Gil: diseinua.

Erreferentziak

Kanpo estekak