Harri-jasotze

Harri-jasotzea[1] harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean datzan herri kirola da. Jarduera horretan dabilen kirolariari harri-jasotzaile[1] deritzo.

Inaxio Perurena harria jasotzeko prestatzen; haren atzean, Iñaki Perurena aita.
Harri-jasotzailea Atotxako futbol zelaian (1920).
Harri-jasotzailea.

Txapelketak

Harri handien txapelketa

Euskal Herriko Harri Handien Txapelketa urtero jokatzen da[2]. Modalitate horretan harriok erabiltzen dira:

  • zilindroa: 200 edo 175 kilo
  • laukizuzena: 175 edo 200 kilo
  • kuboa: 150 kilo
  • biribila: 125 kilo

Harri txikien txapelketa

Euskal Herriko Harri Txikien Txapelketa urtero jokatzen da. Honako harri hauek erabiltzen dira[3]:

  • zilindrikoa: 125 kilo
  • laukizuzena: 125 kilo
  • kuboa: 112,5 kilo
  • biribila: 100 kilo

Harri irregularren txapelketak

Hainbat harri irregular badira Euskal Herrian eta haiekin ere harri-jasotze txapelketak antolatzen dira. Ezagunenak honako hauek dira:

Arautegi orokorra

  • Jasotzen den harriak lurrean egon behar du eta sorbaldaraino jaso. Epaile batek txandari hasiera eta amaiera ematen dio, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
  • Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.

Markak

Gizonezkoak

  • Mieltxo Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
  • Aurretik, Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askoan, 322 kilorekin.

Emakumezkoak

  • Idoia Etxeberria, 163'4 kiloko harri errektangularra
  • Lucia Orbe, 100 kiloko bola (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
  • Karmele Gisasola, 100 kiloko zilindro zaharra (sei jasoaldi bost minutuko txanda bakarrean)
  • Karmele Gisasola, 112'5 kiloko zilindro zaharra, bueltan (bi jasoaldi hiru minutuko txanda bakarrean)
  • Maddi Gesalaga, 100 kiloko harri errektangularrari jasoaldi bat eta 100 kiloko kabiladun zilindro zaharrari jasoaldi bi, bost minutuko txanda bakarrean.
  • Olaia Esnaola, 16 urterekin 125 kiloko harri errektangularra birritan bizkarreratu zuena hiru minutuko txandan.

Harri jasotzaile ezagunak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak