Hedapen-txartel

Txartel nagusiaren erretenetan ahokatzen den zirkuitu-txartela, ordenagailuaren ezaugarriak hobetzeko erabiltzen dena
Hedapenerako txartela» orritik birbideratua)

Hedapen txartela hainbat zirkuitu desberdin (Txip) eta kontrolatzailez osatutako txartel bat da, bere hedapen-erreten egokian sartuta, ordenagailuaren ahalmenak hedatzeko balio duena. Hedapen txartelen bidez ordenagailuari elementu berriak gehitu ahal zaizkio.

Txartel hauek Peripheral Component Interconnect (PCI), PCI-Express edo Accelerated Graphics Port (AGP) motakoak izan daitezke.

Gaur egun, txartel nagusian lortu den Universal Serial Busen (USB), soinu, bideo edo sarearen integrazioari esker, hedapen txartelak ez dira lehen bezain beharrezkoagoak ordenagailu bat funtzionala izateko.

Hedapen txartel motak

PCI

  • PCI—USB
  • PCI—IDE
  • PCI—IEEE1394
  • PCI—Paralelo
  • PCI—RAID
  • PCI—SATA
  • PCI—Serie
  • PCI—SCSI
  • PCMCIA adaptatzailea

PCI Express

PCI Express

AGP

Accelerated Graphics Port

Hedapenerako txartelen adibideak


Kanpo estekak