Henri Pousseur

musikagile belgikarra

Henri Pousseur (Malmedy, 1929ko ekainaren 23a - Brusela, 2009ko martxoaren 6a) belgikar musikagilea eta musikaren teorikoa izan zen. Liejako eta Bruselako kontserbatorioetan egin zituen musika-ikasketak. 1951ean, Boulez ezagutu zuen; Boulezen eraginaz gainera, Webernek, Stockhausenek eta Beriok eragin handia izan zuten Pousseuren musikan. Artikuluak eta liburuak idatzi zituen musika berriari buruz, eta Bergen idatziak frantsesera itzuli zituen. Basileako kontserbatorioan musika berriaren irakasle izan zen, eta analisi-ikastaroak egin zituen Koloniako musika berriaren eskolan. Pousseurek hotsaren fenomenoa eraberritzea bilatu zuen. Lan aipagarrienak: Sinfonia (1955); Quintette à la mémoire d´A. Webern (1955), eta Répons (1960); Scambi (1957); Rimes pour différentes sources sonores (1958-1959); 3 Visages de Liège (1961); Croisées des couleurs croisés (1970). Idatzi aipagarriak: Fragments théoriques I. Sur la musique expérimentale (1970), eta Musique, sémantique, société (1972).

Henri Pousseur
Bizitza
JaiotzaMalmedy1929ko ekainaren 23a
Herrialdea Belgika
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaBrusela2009ko martxoaren 6a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Liejako Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaRoyal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0693869 Spotify: 6HhWosNZXCKGssXoZRiz3P Musicbrainz: 9919dfaa-a15c-43f2-ab28-d352ad2f5d40 Songkick: 559456 Discogs: 104514 Deezer: 54820 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak