Herri Irratia

Herri Irratia (Radio Popular gaztelaniaz) Donostiatik (94.8 FM / 1224 OM) emititzen den irrati kate pribatu elebiduna (euskaraz eta gaztelaniaz) da, Jesusen Lagundiak sortu eta kudeatua.

Herri Irratia
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaGipuzkoa
Jasotako sariak
Argia Sariak  (2003)
Instagram: herriirratia Edit the value on Wikidata

1961ean abiatu zuten, eta frankismo garaian euskara erabiltzen bakarrenetarikoak izan ziren, euren izaera erlijiosoaz baliaturik. 2010eko martxoaren 25ean Noticias Taldeko irrati taldearen barnean dago, Herri Irratia-Onda Vasca katean.

Esatari ospetsuak

Mariano Ferrer zalantza barik irrati katearen ahotsik ezagunena eta esanguratsuena da. Izan ere, donostiar kazetariak Herri Irratian lan egin zuen 1971tik 2004 arte, El kiosko de la Rosi goizeroko irratsaioan. Halaber, Ferrerrek erretiroa hartzeak zerikusi handia izan du entzuleen jaitsiera nabarmenarekin: 98.000tik 1995ean 55.000ra 2005ean.

Bilbon Jose Iragorri kirol esatariak ospea zeukan, Athletic Klubaren partiduetako esataria zelarik, talde horrek gola sartzen zuen aldiro "Bakalau, Bakalau, Bakalau, Bakalau..." esaldi ezaguna aipatu ohi zuen.

Josean Alkorta esatariak Errealaren Liga garaipeneko golarekin botatako oihua ere historikoa bihurtu zen Gipuzkoan. Hurrego urteetako Errealaren partiduetako esataria Iñaki de Mujika kazetaria da.

Irratsaioak

  • El kiosko de la Rosi.

Beste kate batzuk

  • Herri Irratia Loiola: Azpeitia (99.8 FM).
  • Radio Álava: Gasteiz (98.0 FM).
  • Loyola Media Bilbao: Bilbo (93.5 FM).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Noticias Taldea
Egunkariak:Deia | Diario de Noticias | Noticias de Gipuzkoa | Noticias de Álava
Irratiak:Onda Vasca Irratia | Herri Irratia
Bestelakoak:Hamaika Telebista