Hillary Clinton
Hillary Diane Rodham Clinton (Chicago, Illinois, AEB, 1947ko urriaren 26a - ) Ameriketako Estatu Batuetako senataria eta Lehen Dama ohia da, bere senarra Bill Clinton presidente ohia baita. Garai horretan jarrera politiko handia hartu zuen, batez ere Osasunaren inguruan.
Hillary Clinton | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2009ko urtarrilaren 21a - 2013ko otsailaren 1a ← William J. Burns (en) - John Kerry →
2009ko urtarrilaren 3a - 2009ko urtarrilaren 21a - Kirsten Gillibrand → Barrutia: New York Class 1 senate seat (en) Hautetsia: 2006 United States Senate election in New York (en)
2007ko urtarrilaren 3a - 2009ko urtarrilaren 3a Barrutia: New York Class 1 senate seat (en) Hautetsia: 2006 United States Senate election in New York (en)
2005eko urtarrilaren 3a - 2007ko urtarrilaren 3a Barrutia: New York Class 1 senate seat (en) Hautetsia: 2000 United States Senate election in New York (en)
2003ko urtarrilaren 3a - 2005eko urtarrilaren 3a Barrutia: New York Class 1 senate seat (en) Hautetsia: 2000 United States Senate election in New York (en)
2001eko urtarrilaren 3a - 2003ko urtarrilaren 3a ← Daniel Patrick Moynihan (en) Barrutia: New York Class 1 senate seat (en) Hautetsia: 2000 United States Senate election in New York (en)
1993ko urtarrilaren 20a - 2001eko urtarrilaren 20a ← Barbara Bush - Laura Bush →
1990 - 1992
1988 - 1992
1986 - 1992
1986 - 1992
1985 - 1992
1982 - 1988
1979 -
1978 - 1981
1978 - 1980
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Hillary Diane Rodham | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Edgewater Hospital (en) , 1947ko urriaren 26a (76 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bizilekua | Chicago Oakland Cambridge Washington Fayetteville (Arkansas) Little Rock Park Ridge (Illinois) Chappaqua (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aita | Hugh E. Rodham | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ama | Dorothy Howell Rodham | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Bill Clinton (1975eko urriaren 11 - | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Heziketa | Maine East High School (en) 1964) Maine South High School (en) (1964 - 1965) Wellesley College (1965 - 1969) Artean graduatu : politika zientzia Yale Law School (en) (1969 - 1973) Juris Doctor (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza-maila | gradua Juris Doctor (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | estatubatuar ingelesa ingelesa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Irakaslea(k) | Alan Schechter Marian Wright Edelman | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | politikaria, abokatua, diplomazialaria, idazlea, autobiografialaria, unibertsitateko irakaslea eta podcaster (en) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lateralitatea | eskuina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Washington New York eta Little Rock | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | Yale – New Haven Hospital (en) University of Arkansas (en) Rose Law Firm (en) Children's Defense Fund (en) Yale Review of Law and Social Action (en) Columbia Unibertsitatea (2023 - | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Influentziak | Marian Wright Edelman | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Fundazio Frantses-Estatubatuarra | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Erlijioa | Metodismoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoa | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
hillaryclinton.com | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hillary Rodham Clintonek zuzenbide ikasketak egin zituen Yaleko unibertsitatean. 1974an, Arkansasera joan zen eta zuzenbide irakasle izan zen estatuko unibertsitatean. 1975ean, gerora Estatu Batuetako lehendakari izango zen Bill Clintonekin ezkondu zen. 1977an, legelari langela ireki zuen eta 1992 arte jardun zuen bertan, patenteen eta jabetza intelektualaren eskubideen urraketan espezializatua. Estatu Batuetako eragin handieneko legelarietako bat izan zen urte haietan. 1992an, Estatu Batuetako lehendakari karguaren zina egin ondoren, Bill Clintonek osasunaren erreforma bideratzeko batzorde berezi baten ardura eman zion, baina batzordea bertan behera gelditu zen 1994an, helbururik bete gabe. 1997an, Haurtzaroaren gaineko Legea eta Osasun Aseguruaren Programa ezartzen lagundu zuen. 2000an, New Yorkeko senatari hautatu zuten. 2003an, Estatu Batuetako lehen dama eta senatari gisa izandako bizitzari buruzko autobiografia argitaratu zuen: Living History.
2007an Presidentegai aurkezten zela adierazi zuen eta 2008ko urtarrila eta otsailean primariak izan zituen Alderdi Demokrataren barruan. Bere aurkari nagusia Barack Obama izan zen. Bere aukeratua izatekotan lehenengo aldiz emakume bat litzateke historian AEBtako presidentegai, baina 2008ko ekainaren 5ean aurrera jarraituko ez zuela esan eta Obamaren alde egin zuen. Azkenean, Alderdi Demokratako beste hautagaiak, Barack Obamak, irabazi zuen lehia. 2008ko abenduan, Estatu Batuetako 44. lehendakari hautatu berriak, Barack Obamak, gobernuko estatu idazkari izendatu zuen Clinton.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Bernstein, Carl (2007). "A Woman in Charge: The Life of Hillary Rodham Clinton". New York: Alfred A. Knopf. ISBN 0-375-40766-9.
- Clinton, Hillary Rodham (2003). "Living History". New York: Simon & Schuster. ISBN 0-7432-2224-5.
- Troy, Gil (2006). "Hillary Rodham Clinton: Polarizing First Lady". Lawrence, Kansas: University Press of Kansas. ISBN 0-7006-1488-5.
- Olson, Barbara (1999). Hell to Pay: The Unfolding Story of Hillary Rodham Clinton. Washington: Regnery Publishing. ISBN 0-89526-197-9.