Iñaki Elizalde

Iñaki Elizalde Bandrés (Iruñea, 1970eko maiatzaren 17a) zinema zuzendari eta gidoigilea da.[1]

Iñaki Elizalde
Bizitza
JaiotzaIruñea1970eko maiatzaren 17a (53 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaNafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria

inakielizalde.com
IMDB: nm0253757 LinkedIn: iñaki-elizalde-59a02228 Edit the value on Wikidata

Biografia

Geografiako, Historiako eta Artearen Historiako ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitatean eta UNEDen. 1988 eta 1990 urte bitartean, aktoreen zuzendaritzaren eta zinemaren estetikaren inguruan zenbait ikastaro burutu zituen. 1991 eta 1994 urte bitartean, Bartzelonako Centre d'Estudis Cinematográfics de Catalunyan zuzendaritza zinematografikoa ikasi zuen.[2]

1990eko hamarkadan zenbait film labur egiteari ekin zion. 2012an bere lehendabiziko film luzea egitea lortu zuen: Baztan

Filmografia

  • Baztan (2012)
  • El olvido de la memoria (1999, dokumentala)
  • Patesnak, un cuento de Navidad (1998, film laburra)
  • Lorca (1998, film laburra)
  • Agurra (1996, film laburra)
  • Gernika (1994, film laburra)

Erreferentziak