Iberdrola

Iberdrola Euskal Herriko konpainia elektriko bat da, Iberduero eta Hidrola enpresen batzearen ondorioz sortua. Akziodunen artean, Bilbao Bizkaia Kutxa eta ACS nabarmentzen dira. Egoitza nagusia Bilboko Gardoki kaleko 8. zenbakian dauka.

Iberdrola
Datuak
Motanegozioa, enpresa, electric utility (en) Itzuli eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreaelectric utility (en) Itzuli eta Elektrizitatea sortzea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Eskumendekoak
Avangrid (en) Itzuli, Scottish Power, Iberdrola Renovables (en) Itzuli, MANWEB (en) Itzuli eta IBERDROLA ENERGIA ESPAÑA, S.A.U. (en) Itzuli
Enplegatuak40.721 (2022)
Agintea
ZuzendariaJosé Ignacio Sánchez Galán
Egoitza nagusi
Legezko formasozietate anonimoa
Zeren jabe
Port Augusta Renewable Energy Park (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak53.949.000.000 € (2022)
Irabazi garbia4.339.000.000 € (2022)
Ustiapen-mozkina7.984.000.000 € (2022)
Burtsa-kapitalizazioa69.538.000.000 € (2022ko abenduaren 31)
Balore-burtsaOTC Markets Group (en) Itzuli
Historia
Sorrera1992ko azaroaren 1a
SorlekuaBilbo
AurrekoakIberduero
webgune ofiziala
Facebook: Iberdrola Twitter: Iberdrola Instagram: iberdrola LinkedIn: iberdrola Youtube: UC8mtKiGt4-YsPyjXcC3BKzw Edit the value on Wikidata

Energia nuklear, gas eta azken urteetan energia eolikoarengandik lortzen du Iberdrolak bere produkzioaren gehiengoa. Energia eolikoaren ekoizpenean, Gamesarekin elkarlanean aritzen da. Munduan zehar, 16 milioi bezero ditu, Espainian eta Hego-Amerikan.

Bilboko eta Espainiako burtsetan kotizatzen du IBE izenpean.

Historia

Iberdrolaren egoitza Bilbon.

Hastapenak

Artikulu nagusia: «Hidrola»
Artikulu nagusia: «Iberduero»

Iberdrola 1992ko azaroaren 1ean sortu zen, Hidrola eta Iberduero enpresen batzearen ondoren. Hidrola edo Hidroeléctrica Española 1907an sortutako enpresa zen, eta Iberduero 1944an sortutako enpresa zen, Hidroeléctrica Ibérica eta Saltos del Duero enpresen batzearen ondorioz sortua. Azken urteetan Iberdrolak hazkunde handia izan du eta hainbat enpresa erosi ditu. Horrez gain, Espainiar estatuko elektrizitate merkatuaren berregituraketan hainbat mugimendu izan dira enpresaren inguruan.

1997an Repsolekin batzeko saiakera egin zuten bi enpresetako arduradunek, baina akordio faltak atzera bota zuen proiektua. Bi urte beranduago bat-egitea berreskuratzen saiatu ziren, baina oraingoan Repsolen akziodun nagusia zen La Caixaren ezezkoak, bertan behera utzi zuen elkartzea. Urtebete beranduago, Espainiako gobernuaren presioek Endesari saldu nahi izan zioten Iberdrola, José María Aznarrek inposatutako fusioan.

2003an Gas Natural izan zen Iberdrola erosten saiatu zena. Baina bi konpainien batzeak konpetentzia eragotziko zuelakoan, Energiaren Komisio Nazionalak eragotzi egin zuen batzea.

Azken urteetan Iberdrolak erositako enpresen artean, Rokas (2004), Scottish Power (2006), Energy East (2008), eta Elektro (2011) daude. Horrez gain, 2007an burtsara ateratako Iberdrola Renovables bere eskumendeko enpresaren %20a, 2011an berriz erosiko zutela esan zuten elektrizitate enpresako arduradunek.

Scottish Powerren erostea

2006ko azaroaren 8an, Erresuma Batuko aldizkari batek kaleratu zuenez Iberdrolak Scottish Power konpainia ingelesa erosteko asmoa zeukan. Ondoren, asteetako plangintza eta konpainia eskoziarrarekin egindako negoziaketen ondoren 2006ko azaroaren 28an Scottish Power erosteko eskaintza formala aurkeztu zuen. Guztira 17.141 milioi euro ordaintzeko prest azaldu zen Iberdrola.

Eskaintza hori Iberdrolako akzioetan eta dirutan egin zen.

ACS akziodun

2006 irailean eta asteetako espekulazioaren ondoren, ACS eraikuntza enpresa espainiarrak Iberdrolaren akzioen %10a erosi zituen. Ondorengo asteetan partaidetza hori handituz joan zen, eta %24,9ra heltzea pentsatua dauka Florentino Perez enpresaburuak zuzentzen duen enpresak. ACS enpresak aldi berean Union Fenosa konpainia elektrikoaren %40a dauka.

Espainiako legediak, hala ere, sektore berdineko bi enpresetan parte-hartzea debekatzen duenez, litekeena da hurrengo hilabeteetan Iberdrola eta Union Fenosako akziodun nagusiak bi enpresen arteko bateratze bat proposatzea. Izan ere, nahiz eta ACSek Iberdrolaren %24,9a erosi, aipaturiko legediaren arabera %3ra murriztuta izango lituzke botu eskubideak enpresa batzordean.

ACS Iberdrolaren kapitalean sartu izanak BBK aurrezki kutxak bere partaidetza handitzeko asmoa ekarri du. Eraikuntza enpresaren kapital erosketararte BBK zen akziodun nagusia, akzioen %7,5arekin. Pixkanaka akzioak erosten joan da ACS, horretarako Natixis frantziarraren laguntza erabiliz. Azkenik 2011n Iberdrolaren %20a zuela eman zuen jakitera ACSk.

Epaiketa

Akziodun nagusia izan arren, Iberdrolako kontseiluak behin eta berriro ukatu zion Florentino Pérezek zuzendutako enpresari Iberdrolako kontseiluan parte hartzeari, eta azkenik 2011n ACSk Iberdrola salatu eta epaiketa egin zen Bilbon. Epaiketa 2011ko urtarrilaren 18an hasi zen[1] eta bederatzi egun beranduago, urtarrilaren 27an, epaileak arrazoia eman zion Iberdrolari[2], ACS, elektrizitate enpresaren konpetitzailea dela eta kontseiluan sartzea ukatuz. Iberdrolak esandakoa baieztatu zuen epaileak horrela, izan ere, Iberdrolaren defentsak esan zuenez, ACSk kontseiluan parte hartu ahal izango balu, elektrizitate enpresaren kontuak arakatu ahal izango lituzke eta bi enpresak lehian aritzen diren leihaketetan abantaila izango luke.

2011

2011ko martxoaren 14an, Qatarren gobernuaren eskumendekoa den Qatar Holding delako enpresak Iberdrolaren akzioen %6a erosiko zuela eman zen jakitera[3]. Horrela Qatar Holding, elektrizitate enpresaren akziodun nagusienen artean kokatuko da, BBKren parean. Apirilaren 28an brasilgo Elektro enpresa erosi zuen, 1.618 milioi euro ordainduz[4].

Astebete beranduago, Iberdrolak momentu hartara arte inoiz aurkeztutako emaitzik onenak aurkeztu zituen, eta 2011ko lehen hiruhilekoan 1.014 milioi euro irabazi zituela eman zuen jakitera[5].

Aldi berean, merkatuan hainbat zurrumurru zabaldu ziren, esaterako Alemaniako bigarren konpainia elektrikoarekin (RWE) batzearena[6].

2015

Urtarrilaren 15ean, Iberdrolak 600 milioi euroren zorra saldu zuen[7].

Akziodunak

2011ko martxoan akziodun nagusiak honakoak ziren:

Zentralak

Velillako zentral termikoa.

Iberdrola bere osotasunean edo partaidetza batekin, Espainiako honako zentral elektrikoen jabe da.

  • Energia berriztagarriak:
    • Iberdrolak gaur egun 8000 megawatt inguru instalaturik dauzka mundu osoan, eta guztira 43.000 megawatt instalatzeko proiektuak dauzka. Energia berriztagarrien arloa garatzeko Iberdrola Renovables enpresa sortu zuten, Valentzian egoitza duena.

Partaidetzak

Iberdrola honako enpresen akdiozuna da:

Enpresa% partaidetza
Gamesa%14,1
Iberdrola Renovables%80
Euskaltel%11,14

Bulegoak eta egoitza berria

Sakontzeko, irakurri: «Iberdrola Dorrea»

2011n Abandoibarreko Iberdrola dorre berrira eramango dute gaur egun Bilboko Gardoki kalean duen enpresaren egoitza nagusia. Gardoki kaleko eraikinaz gain, elektrizitate enpresak beste bi eraikin dauzka Larraskitu inguruan, A-8 autobidetik gertu. Egoitza berriaren eraikuntza lanek iraun bitartean, bi eraikin hauetan lan egin dute Bilbon dauden langile gehienak. Gardoki kaleko eraikinaren zati bat eraikuntza enpresa bati saldu eta bertan luxuzko etxebizitzak eraiki dituzte.

Dorreak 165 metro eta 40 solairu izango ditu eta Iberdrolak eraikinaren azken 10 solairuak hartuko ditu, etxe orratzaren gainontzekoa merkatuan alokairuko bulego moduan jarriz.

2000ko hamarkadaren hasierara arte, Iberdrolak bulegoak zituen Bizkaiko eskualde gehienetan, Balmaseda, Barakaldo, Getxon... elektrizitate enpresaren bezeroen beharrizanetarako, baina pixkanaka bulego guztiak itxi eta gaur egun kexak, Espainia osorako bezeroen harretarako bulego orokor batek jasotzen ditu.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak